Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin zuten ahaztu bost ahizpak hiru zirela orain eta aurrerantzean inoiz ez zutela berriz boskotea osatuko. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 125. orr.
Urte bi daramatzate neskak aita biekin bizitzen, eta asteburuetan Albertoren semeak osatzen du boskotea. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
Bidorretak Uriz eta Salgado jarri zituen batera, aspaldiko partez bi euskal herritar batera ACBko hasierako boskote batean. Berria - Kirola 2004-11-21
Lagun Aro Bilbo Basket: Javier Salgado, Pedja Savovic (18), Cesar Sanmartin (4), Richard Scott (17), Frederic Weiss hasierako boskotea. Berria - Kirola 2004-12-05
Boskote horrek 200 metroko aldea lortu zuen, nahikoa gainetik helmugara zeuden bi kilometroak egiteko. Berria - Kirola 2006-04-19
Genero horretan, ohi den legez, ez dago korurik, eta bakarlarien artean zabaltzen da kantaldia: errezitatibo, aria, cavatina, duo, trio, laukote, boskote eta azken eszenetan seikote. Berria - Kultura 2004-01-31
Bi Robles Aranguiz anaiek, Patrick Calvet, Marc lartigau eta Mario Gachis-ik osatu boskotearen bozak musika ausartak laguntzen ditu, 13 kantu desberdinetan, horietan lau euskaraz aurkitzen ditugularik. Herria 2001-08-02
Boskotea bi biola jotzailek, bi biolin jotzailek eta biolontxelo jotzaile batek osatzen dute. Berria - Kultura 2004-09-15
Franz Schuberten bi obra interpretatuko ditu Euskadiko Orkestrako boskote batek bihar Donostian. Berria - Kultura 2006-02-17
Iberbrass metal boskoteak Gasteizen joko du gaur. Berria - Kultura 2004-02-10
Hasi ziren The Travelin' Brothers, Bilbo aldeko boskote berri bat, rock taldeetan ibilitako musikariek osatua. Berria - Kultura 2004-01-25
Da Ruak, behin batez Jakob Van Eyck Utrecht hiriko zaindari eta udal musikariak, beste laurekin boskotea osatuz, Espainiako erregearen ordezkarien aurrean, pabana, Paduan asmatutako musika, erregeentzako musika, hain zuzen, jotzen entzun zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.
Teresa Zabalzaren boskotea disko berria grabatzen ari da. Berria - Kultura 2004-09-16
Johannes Brahmsen Piano eta hari tresnentzako boskotea eskainiko du. Berria - Kultura 2004-06-04
Dagoeneko hiru partitura prest daude: klabeko kontzertua, Gnosis haizezko boskotea eta Hojas de Album izeneko harizko talderako obra. Berria - Kultura 2004-01-22
Musika jartzen du: Mozarten klarinete boskotea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.
boskotea izan (3); hasierako boskotea (12)