Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bortizki (ETCn 2.474 agerraldi) 1 adlag indarrez, bortxa handiz. ik bortitz 3.

Hormak lehertzen direnean, eustormatik gora metaturiko ur-masa osoa maldan behera itsasora joaten da bortizki, eta luzaroan eutsitako indar horien askapenak hondamendi hirukoitza eragiten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 152. orr.

Maiztasun handiko soinu-uhin batek ura bezalako likido bat zeharkatzen duenean, uhinaren presio negatiboek bortizki eztandarazten dute edozein lurrun-burbuila, bolumena 1.000 aldiz handitzeraino.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Brankak Golkoko Korronteko olatu berdexkak bortizki ebakitzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

Zirimola goriak hodei beltza zulatzen duenean, beraz, bat-batean halako suzko haziak bezala bortizki jaurtitzen ditu, oinaztuaren gar zeharkoia eginez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 405. orr.

Naziek Europan egin zuten bezala, Hirohito Inperadorearen soldadoek bortizki okupatu zituzten Asiako herriak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 178. orr.

Hamabortz egunez Alemanek bortizki erabili gintuzten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.

Bere maitearen izenaren aipatze huts ezustekoarekin, Abasi bihotza bortizki hasi zitzaion punpaka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

Dakigunez, bortizki jo du gizonak bere amorantea.  Herria   2003-08-07

Dena dela eta oroz gainetik, gure dolüminik bizienak hain bortizki joak diren familier.  Herria   2001-02-01

Begitartea bortizki zafratzen zidala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

Gehexanek andrea sorbaldetarik hartu zuen, eta bortizki inarrosi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.

Konstik, begiak zoli, bortizki jaurti zuen eskuineko ukabila, eta Tzaleren matrailean bete-betean jo zuen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 61. orr.

Lehenik barkamena eskatu nion bezperan bortizki mintzatu nintzaiolakoz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 178. orr.

Tanpez ohe gainetik zutitzeko partez, lehenik, ene besoetako hezur minberatuak bortizki torratu nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 27. orr.

Bortizki bazterrera bultzatu nuen eta etxean sartu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 167. orr.

Katen ezpain itxien artean saiatu da bortizki mingaina sartzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 150. orr.

Orduan, bortizki sentitu nuen abentura bat nuela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 81. orr.

Pipari hatsaldi luze bat egiten ziola, hura eskuan hartu, eta bortizki egotzi zuen biriketako kea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 509. orr.

Bihotza hain bortizki ari zitzaidan taupadaka, non hari baietza eman, ezin izan bainuen bertzerik egin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.

1978ko udazkenean, Konstituzioaren erreferendumean abstenitzeko deia egiten zituzten afixak pegatzen ari zela, inkontrolatu talde batek Ander harrapatu eta bortizki jipoitu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Haien ahoak mugitzen eta haien zapatak lurra bortizki kolpatzen suma bazitzakeen ere, ez zuen deus entzuten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.

Inoiz sentitu ez nuen zerbait sortu zen nire barruan: amildegi hondorik gabe bat, bortizki erakartzen ninduena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Lehen tomo hori lurrikara baten antzekoa izan zen, bortizki inarrosi zuen errusiarren gogoa, ordu arte sekula ez baitzen idatzi Errusiako gizartearen hain kritika zorrotz, gordin eta mingarririk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.

Preso ninderamaten, preso, esku biak atzean bortizki loturik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 188. orr.

Lehenengo orduetan enpresen balioek behera egin zuen bortizki.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 233. orr.

Pisu guztiek berez beherantz tiratzen baitute, grabitateari talkarik gehitzen zaionean, abiadura bibidertzen eta oldar hura indartzen da, ateratzen zaizkion oztopo guztiak bortizkiago eta lasterkiago alboratzen eta bere bideari jarraitzen diola.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 413. orr.

Berriro astindu nuen, bortizkiago orain, eta garrasi egin nion, erabat ikaratuta eta izu-laborriak jota: [...].  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.

Etsitzear izanagatik, arma itxurako eskukiaren indarra hezurretan mantendu nion, are bortizkiago oraino.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 28. orr.

2 (beste adizlagun baten eskuinean)

Ohi duen bezala, judu gobernuak berehala ihardoki du eta biziki bortizki.  Herria   2001-05-24

Ez baitu alabainan nahi Serbiaren ganik berexi sobera bortizki, gauzak behar direla eztiki egin eta behar den denbora hartuz.  Herria   2001-04-26

Calimerek fraileak idatzi zion apezpikuaz, Mauleko Kolejioan 15 bat apezekin egin bazkari batean oso bortizki mintzatu zela: [...].  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 58. orr.

Aita (Semearengana hurbilduz, guztiz bortizki).  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 138. orr.

Barnean ziren "demoak" herrestan eta arras bortizki kanporat eremanez.  Herria   2004-01-15

Atea zabaltzen dute, sekulako harrabotsekin, gaineko zerrapoa, peko zerrapoa eskuz, eta erdiko zerrailua giltzaz, bi itzuli emanez aski bortizki.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.

Denbora berean sasi-talde batzuk erakutsi dute ageri baten bidez aise bortizkiago nahi dutela plantatu geroari buruz.  Herria   2004-08-12

Bi gazte egundainokotan auziperatuak izan dira, auziaren ondotik preseski, batto baizik eta polizari oldartu zela frango bortizki, bestea "talkie-walkie" delako bat ebatsi nahi ukan ziola poliza-gizon bati.  Herria   2002-12-26

Sophie-ri itzultzen zaio, nahiko bortizki.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 147. orr.

Haize hura ene kontzientzian ezin bortizkiago sartzen zela eta ene azken zalantza hura hankaz gora jartzen zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 473. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus