Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bortizkeria (ETCn 6.385 agerraldi; orobat bortizkeri g.er.) 1 iz indarkeria.

Eme-mundu horrek gaitzeko sarraskiak pairatu zituen: bortizkeria, bortxaketa, ebasketa, ohointza indartsu, erreketa, suntsiketa.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 88. orr.

Egun diot borroka armatuak ez duela deus onik ekartzen ahal eta ez dituela Euskal-Herria ez Euskara bortizkeriak salbatuko.  Herria   2003-04-17

Bortizkeriaren ondorioa bortizkeria, batak bertzea sorrarazten, bortizkeria bortizkerian alhatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 98. orr.

Herriko jendeak bortizkeriak eta lapurretak egiten ditu; dohakabea eta behartsua ustiatzen dituzte, eta bere eskubidearen kontra gogor erabiltzen dute etorkina.  Elizen arteko biblia   Ez 22,29

Nafarroako Gobernuak terroristatzat aurkeztu gintuen, baina haiek ari dira bortizkeria baliatzen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 53. orr.

Arrisku handian jarriko lituzke goi-klaseak, eta bortizkeria eta indarkeria ekarriko lituzke Grosvenor Square ingurura.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 47. orr.

Askatasuna bortizkeriaren bidez jarri behar da indarrean; libertatearen despotismoaren garaia etorria da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 180. orr.

Borrokaren bortizkeria gero eta handiagoa zen Pelennorko Zelaietan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 146. orr.

Ordainean jaso dutena, ordea, poliziaren bortizkeria, isunak eta kartzela-zigorrak izan dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 67. orr.

Bortizkeria horren ez kondenatzeak, bortizkeria zuzena dela sinetsaraziz, bortizkeriaren premia biderkatzen du elur bola baten antzera.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 100. orr.

Eta nondik autoak kiskaltzeko bortizkeria hori?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 10. orr.

Borrokalari ausarta da erlea; bere biziaz ordainduko du erasoa, bortizkeriaren neurri zehatza erakutsi nahi balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 113. orr.

SNCF-ren eta epaileen bortizkeriaren aitzinean dugun bortizkeriarik gabeko jarrerak jendea harritzen du, eta interesa pizten du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 68. orr.

Bortizkeriaren teknikak eta baliabideak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Bake prozesuak euskal presoen amnistia eta bortizkeriaren biktima guztien onarpena ekarri behar du bukaeran.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Alde guztien zuhurtziari egiten diot dei, bortizkeriaren gurpil zoroa geldiarazteko.  Berria - Mundua   2004-03-18

Hemen ere beharko zaie legeei jarraiki, baina obedientzia hau ez da izanen nehoiz baldintzarik gabekoa, herriaren sustenguak baitu bermatzen eta ez bortizkeriaren bortxak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Galdeginen diot ene buruari, Gerlarik edo Bortizkeriarik gabeko politikarik ba ote den.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 36. orr.

Hannah Arendt-en arabera, eskuineko ala ezkerreko politika-ikerlariek onartzen omen dute bortizkeria ez dela boterearen erakusle argiena baizik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 154. orr.

Ohartzen ez bazen ere, nik jasandako bortizkeria garaipen pertsonaltzat hartzera bultzatzen ninduen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 79. orr.

Hauteskunde kanpaina ere bortizkeriaz eta tentsio handiz josia egon zen.  Berria - Mundua   2006-02-08

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haurrek bortizkeria fisikoa edo sexuala jasaten dutenean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Sedukzioa da gizadiak bidera dezakeen bortizkeriarik bikainena, inolako babes-ahalmenik gabe uzten du-eta seduzitua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 154. orr.

Lan istripuak «etengabeko bortizkeria zuria dira».  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Egoera soziala, bortizkeria harrigarriaren adierazgarria.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 131. orr.

Beharbada handitasunari, edertasunari zioten jaiera hura izanen zen, modu konpreniezin batez bortizkeria itsura jotzen zuena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

Bortizkeria politikoak bazterrak nahasten dituenean, neurri polizialak hartzen ditu Estatuak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 92. orr.

Bortizkeria ideologikoa jardun politiko bakartzat daukan modelo horrek jendeak, gazteak bereziki, nola eta zergatik erakartzen dituen galda lezake batek.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 90. orr.

Bortizkeria iraultzailea hobetsi behar da, humanismo mentura badaukalakotz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.

Eragin omen zioten neskari, hala zioen txostenak, bortizkeriarik gogorrena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

Bide batez, etxeko bortizkeriak ere salatu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Emazteen aurkako bortizkeriarik ez eta Bortizkeria sexistarik ez izan ziren bertaratuen aldarrikapen nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

«Hitzezko bortizkeria» erabiltzea leporatu zien Paezek plataformako kideei.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Gertatutakoa Euskal Herriaren aurka aplikatzen den «egiturazko bortizkeriaren ondorio» dela esan zuen Batasuneko ordezkariak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bortizkeria seinaleak ageri dituela aurkitu da gorputza, eta ibaiko uretan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 171. orr.

Bortizkeria bideei uko eginik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 159. orr.

Deslilura politikoak eta bortizkeria giroak.  Berria - Kultura   2004-08-07

Sufritzen dugun bortizkeria egoerak bizitzako maila guztietan mututzen gaitu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 157. orr.

Iraun borrokan bainan ez momentuko bortizkeri ekintza batean bainan luzaroko lasaitasun batean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 69. orr.

«Bortizkeria ekintzak eragin ditu Jaurlaritzak», UGTren arabera.  Berria - Ekonomia   2004-10-23

Bortizkeria sorgune guztien kontrako borroka irmo bat eramateko.  Berria - Mundua   2006-03-04

Bakea bortizkeria gabeziatik hasten denez, «bortizkeria erabiltzen dutenen esku» dagoela dio.  Berria - Harian   2005-11-13

Najib Mekatik ere arbuiatu egin zituen «eraso hilgarri izugarria» eta batzuek beren gatazkak konpontzeko erabiltzen duten «bortizkeria hizkuntza».  Berria - Harian   2005-07-08

Baina beste bortizkeria mota bat da.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 109. orr.

Haren begirada ezagutu beharko nuen, bazuen, beharbada, lepoaldera burua makurtzeko modu xarmagarria [...] edo, inoiz, kortesiazko bi gezurren artean, bortizkeria une labur bat, berehala itotzen zuena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 109. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Genero bortizkeria zeren sintoma da, zure ustez?  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Problema horien konponbidea ez da itxitura elektrikoak ezartzea, baizik eta justiziazko neurriak hartu eta terrorismo-bortizkeriaren sortzaile eta biktimen akabatzaileei eskuak lotzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 104. orr.

5 bortizkeriazko ekintza.

Chimere-ei galdegiten diegu bortizkeriak eta arpilatzeak gelditu eta armak utz ditzaten.  Berria - Mundua   2004-02-29

Ez da dudarik izigarriko urratsa gibelera eginarazten zaiola bortizkeria guztien gainetik lurralde guztietako bakea eta justizia bermatu behar dituen erakunde nagusiari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 153. orr.

Gutxienez 8.000 lagun hil dira eta beste 600.000tik gora ihes egitera behartuak izan, Iturin gertatu diren bortizkerien ondorioz.  Berria - Harian   2005-09-24

6 bortizkeriarik eza

Baldintza pila bete behar du galdeketa demokratikoak; bortizkeriarik eza eta bazterketarik eza dira guztien artean garrantzitsuenak.  Berria - Harian   2005-11-13

Bakea ez da bakarrik bortizkeriarik eza; aitzitik, politika, gizarte, ekonomia eta kultura mailako eskubideen gainean eraiki behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Bortizkeriarik ezaren bide berriak bilatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 159. orr.

7 bortizkeriaz adlag bortizkeria erabiliz.

Bortizkeriaz jokatu zuten poliziek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Haizeak, ordura arte gordeka ibili zen irail bukaerako haize hark, leihoak bortizkeriaz ireki, hegaldarazi errezelak eta, urrutiko berriak ekarriko balitu bezala, putz egin eta logelako gauza guztiak ukitu eta mugitu zituen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 142. orr.

Taldeak harrapatu egin zuen, eraman zuten neska ibaira, estali zioten ahoa, eta bortizkeriaz eraso zioten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 166. orr.

Ametsaren abiadura handitzen da: inoiz ikusi ez dudan bortizkeriaz oinezkoak harrapatu eta lurrera bota eta zauritu egiten ditut, txikitu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 148. orr.

Abas osaba Kamilen apartamentuan babestu zen; eseria zegoen, eskuak gurutzaturik, noiz eta, bortizkeriaz, ate joka hasi baitziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 313. orr.

Bestea gertakarietan murgiltzea zen, bortizkeriaz eta malkoen, hasperen-inarrosien eta negar-zotinen eldarnioarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 216. orr.

8 ez-bortizkeria

Ez-bortizkeriaren kultura bideratu.  Herria   2005-04-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bortizkeria (3); aurkako bortizkeria (3); beste bortizkeria (3); bortizkeria alde (3); bortizkeria bukatzeko (3); bortizkeria da (5); bortizkeria erabili (4); bortizkeria erabiliz (4); bortizkeria erabiltzen (3); bortizkeria eta (27); bortizkeria ez (13); bortizkeria ez dela (4); bortizkeria ezin onetsia (3); bortizkeria gaitzetsi (3); bortizkeria guziak (3); bortizkeria hori (6); bortizkeria horren (5); bortizkeria kasuak (3); bortizkeria mota (4); bortizkeria pairatu (4); bortizkeria salatu (9); bortizkeria salatu du (3); bortizkeria salatu zuten (3); bortizkeria salatzen (4); bortizkeria salatzen ez (3); bortizkeria sexistaren (6); bortizkeria sexistaren kontrako (3); bortizkeria sexisten (3); bortizkeria zantzu (3); bortizkeria zantzu nabarmenak (3); da bortizkeria (6); duen bortizkeria (5); dute bortizkeria (4); edo bortizkeria (5); emakumeen kontrako bortizkeria (5); erabilitako bortizkeria (3); ere bortizkeria (4); eta bortizkeria (51); etaren bortizkeria (4); herrian bortizkeria (3); kontrako bortizkeria (6); poliziaren bortizkeria (4)

bortizkeriak eta (8); bortizkeriak ez (7); bortizkeriak ez duela (6); eta bortizkeriak (6)

bortizkeriaren aitzinean (3); bortizkeriaren alde (3); bortizkeriaren aurkako (4); bortizkeriaren aurrean (4); bortizkeriaren erabilera (3); bortizkeriaren eta (6); bortizkeriaren kontra (15); bortizkeriaren kontrako (4); bortizkeriaren ondorioz (3); bortizkeriaren salaketa (3); eta bortizkeriaren (17); udal bortizkeriaren (3); udal bortizkeriaren kontra (3)

bortizkeriari uko (5)

bidera dezakeen bortizkeriarik (3); bortizkeriarik bikainena (3); bortizkeriarik eta (3); bortizkeriarik ez (6); bortizkeriarik eza (3); bortizkeriarik gabe (7); bortizkeriarik gabeko (7); dezakeen bortizkeriarik (3); dezakeen bortizkeriarik bikainena (3)

bortizkeriaz eta (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus