Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

borrokaldi (ETCn 2.033 agerraldi; orobat burrukaldi ETCn 13 agerraldi) 1 iz borroka saioa.

Ebroko Borrokaldian ere parte hartu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Greziako poema epikoetan bezala hiru heroiren gatazkara soilduko bagenu Poitiersko borrokaldia, eta bakoitzaren portaeraren azterketa egingo bagenu, lehenengo Abd al-Rahman ibn abd Allah al-Gafiqiri begiratuko genioke.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.

Zirko ikuskizunak ere gustuko zituen, hauen artean gladiadoreen borrokaldiak, kristauentzat debekatuak izan arren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.

Ez dadila etor gurekin gudura; borrokaldian ez ote zaigu, gero, etsai bihurtuko?  Elizen arteko biblia   1 Sm 29,4

Zaldun txit adoretsua ez zen aztoratu gainera zetozkion borrokaldiengatik, eta ez zuen adorerik galdu ere mundu honetako guda-zelaietan Jaunaren borrokak egin behar zituelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Zesar Borgia, adibidez, Mendavian hil zen, beamondarren kontrako borrokaldi batean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 77. orr.

Urtarrilaren 14tik - urtarrilaren 24erat, Filipe BIDART eta Daniel DERGUYk, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak finkatu borrokaldian parte hartuko dute.  Herria   2005-01-20

Ez dut nik gerlari-izpiriturik, eta borrokaldi batean pentsatzeak soilik urduri jartzen nau.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.

Borrokaldi berean, zibil bat hil eta beste bat zauritu zuten.  Berria - Mundua   2004-01-23

Euskaldunak bi borrokalditan nagusituz gero, Euskal Herrian jaun eta jabe geratuko ziren.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 106. orr.

Borrokaldiak eta gerra-zurrumurruak daude Iparraldetik Dagorlad zelairaino.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 82. orr.

Ekin, maitasunak eraginda, aurrean duzuen borrokaldiari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 937. orr.

2 (izenondoekin eta izenlagunekin)

38 karlista bolondresek galdu zuten bizia borrokaldi hits hartan. Gaur egungo historiako ikerketen arabera uste da gudaldi hori ez zela izan Frantziako historiak mito fundatzaile gisa magnifikatu duen borrokaldi izugarria.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 68. orr.

Borrokaldi basatiena geratzeko gotorlekurik gogorrena altxatu zuen, gaztelurik menderaezinena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.

Odola zuen arropetan, eta borrokaldi gogor baten seinaleak ageri zituen bere gorputz akituaren gune guztietan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

-Tira, hau lagunarteko borrokaldi txiki bat besterik ez duk izan, ezta Herfy?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 144. orr.

Zalditegiko mandioa zaintzen zuten, eta gu, berriz, erasoka, mandioa geureganatzen saiatzen ginen; edo, bestela, borrokaldi luze gogorren bat egiten genuen belarretan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 27. orr.

Gero zakur bat askatu zuen, ekin zion hark hartzari, eta borrokaldi labur baten ondoren hartzaren larrutik zintzilikatu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

Behin, borrokaldi garratz baten ondoren, Manyak alde egin zuen, eta atea halako kolpeaz jo zuen non leihoak ere dardaratu baitziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 132. orr.

Berotzeko sokan salto egiten dugu, bigarrenik gorputz atalak luzatzeko ariketak eta gero teknika, potentzia, indarra lortzeko ariketak egin ostean, batzuetan borrokaldi kontrolatuak egin ohi ditugu.  Berria - Kirola   2004-12-28

-Estadioetan, gorputz-jokoetan lehiatzen ziren atletak; plazetan, berriz, hitzezko borrokaldietan jarduten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Txapelketaren lehen borrokaldian arma bigunak erabiliko dituzte, bi eskuz atxikitzen den ezpata edo esku bakarrez atxikitzen den makila luzea.  Berria - Kirola   2004-05-27

3 boxeo eta kideko borroka saioa.

Dantzaldi bat eta borrokaldi batzuk antolatu nahi ditugu koartelean Gabonetarako, boxeolaririk aurkitzen badugu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 428. orr.

Borrokaldi bakoitzak ez zuen hamar minutu besterik iraungo, asalto koxkor bi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 154. orr.

Mike Tyson 38 urteko boxealariak borrokaldi bat egingo du laster.  Berria - Kirola   2004-07-30

47 aldiz igo da ringera eta 38 borrokaldi irabazi ditu.  Berria - Kirola   2004-11-11

"Ibar Ezkerreko boxeolari gazte eta etorkizun handikoek osatuko dituzte soirée honetako beste borrokaldiak" izaten zen esku-orrietan azaltzen zen testua, letra xeheegiz gainera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

Ukabilketako borrokaldi guztiak irabazi zituen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.

-"Emaiok, pulga, emaiok!" esaten zidan entrenatzaileak behin eta berriz borrokaldietan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 99. orr.

Atzeratu nuen kapelua garondo aldera, miazkatu nuen neure ezpainetako garagardo-aparra, telebistako boxeo-borrokaldiari begira, kai-zamaketariak nituen inguruan, beltzak gehienak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus