Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanpaina hartan, Rifeko gerran bezala, barbaro borrokalarien indarra honetan egon zen: [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.
Inperio ekumenikoak estatu borrokalariak ordeztu ondoren, bortizkerialdiak ez dira erabat bertan behera geratzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.
Kosako nomada borrokalarien ohiko aliatuak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.
Atsegin handiz izango ninduan soldadu borrokalaria. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.
Martxoaren 11n Madrilen eginiko erasoen egilea Marokoko Talde Islamiko Borrokalaria izatea litekeena dela esan zuen atzo Espainiako Gobernuak. Berria - Mundua 2004-03-31
Ez naiz ohiko gaiztagina, herriaren aldeko borrokalaria naiz; ni arrastaturik ere, milaka daude sasietan ene ordezkatzeko prest. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 47. orr.
Kondekorazio frantsesak, Erresistentziako borrokalari boluntarioaren gurutzea, Erresistentzian borrokatzeagatik deportaturikoen domina eta Borrokalariaren gurutzea, gordetzen zituzten hiru kutxatila xapalak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.
Injustua da borrokalari bat hainbat urtez preso atxikitzea; iheslariak [...] gordean ibiltzera behartuak izatea; injustua da, hondarrean, hainbeste sufritzen duen populu baten gudari-talde aurrerakoienak gaztigatzea. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 90. orr.
Nire bi anaiak borrokalariekin elkartzera abiatu ziren mendietara. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 52. orr.
Hiru borrokalarirekin agertu zen; bizkarrean kalaxnikovak zekartzaten. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 97. orr.
Lehen lerroko borrokalariaren larderiaz baliatuz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 225. orr.
Eskuinaldeko ertza pexmerga borrokalari kurduek kontrolatzen zuten. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.
Aarschoteko Arnoldo kondea zegoela, germaniar inperioko hainbat tokitatik etorririko borrokalarien buru egiten zuena. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 150. orr.
Cromwelen "ironside" edo burdinazko saihets bilakatu zen, herriaren eta erlijio garbiaren aldeko borrokalari. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.
Gutxi iruditzen al zaizkik zipaioek orain arte hil, saldu, atxilotu, torturatu dituzten borrokalari guztiak? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 359. orr.
Liburu berri batekin heldu zaiku Gatuzain argitaletxea: "Egun bat nere bizian", Bobby Sands irlandes borrokalari famatuaren presondegiko idazkiak. Herria 2003-04-10
Muhajidin borrokalari islamiko heroikoek eraso bedeinkatua gauzatu dute Londresen. Berria - Harian 2005-07-08
Afganistango gerrako borrokalari ohiek sortu zuten taldea 1993. urtean Peshawarren. Berria - Harian 2005-03-08
Chasseurs delakoak, "xasurrak", borrokalari ausartak ziren, diziplina gutxikoak baina. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 41. orr.
Börs eraisteko gauza izan bada, borrokalari aparta da zaldun hori. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.
Emazte: ez dinat uste Troiatik osorik iritsiko direnik akaiar adats-eder guztiak, troiarrak borrokalari apartak baitira; ez zakinat, bada, bizirik itzuliko naizen edo han galduko naizen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 138. orr.
Beren kemenagatik eta borrokalari-dohainengatik hamarka mutil gazte aukeratu zituen kontu handiz Hassanek ekialde osoan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.
Suhartasunez, arma bat emateko eskatu nion, borrokalari-jantzi bat, eta bidal nintzala ekintza bat egitera. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 97. orr.
Borrokalari taldeak irakiarren indarrak zeuden mugako azken herrixkara lagundu zigun. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 99. orr.
Garai hartan kale-borrokalariek teknika berria asmatu zuten. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 22. orr.
Jarrera borrokalari eta kontentagaitz honek bere onetik ateratzen ditu kartzela-zainak, baina berak ez du etsitzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.
«Klase sindikatu borrokalarienak» Donostian dira, LABen eskutik. Berria - Ekonomia 2006-03-11
Hiru adjektibo hauetara bildu zuen alkateak Carlosen nortasuna: irundar, maisu, borrokalari. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 127. orr.
Gogorra eta borrokalaria, taldearentzat jokalari oso garrantzitsua da. Berria - Kirola 2004-10-09
Hots, [zakurrak] berenez ei dira oldarkorrak, borrokalariak, haserrekorrak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 71. orr.
Batzuetan txakur txikiak ere aukeratzen dituzte, zakur borrokalariek entrenamendu pixka bat izan dezaten. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 93. orr.
Jira kezkagarri baten erdian hartzen ari zirela, beren ahots marrantarekin eta beren borrokalari beso mardul biluziekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.
Zure jendearen buruzagi izateko bietako bat hautatu beharko bazenu, borrokalaria hautatuko zenuke, zolia eta argia, etsaiak garaitzeko kemena duena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 65. orr.
Ezinegonak eramaten baikaitu, ezinegonak ekartzen, ezinegonak bihurtzen borrokalari, ezinegonak bakezale ere. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.
Jiu-jitsuko borrokalariek egiten omen duten bezala. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.
Horren eskuinean coryceum izenekoa (borrokalari gazteen trebatze-gela) eta ondoan conisterium izenekoa (atletek, olioz igurtzi ondoren, gorputzean harea emateko lekua). Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.
Feminista sozialistatzat du bere burua, justiziaren eta askatasunaren borrokalaritzat. Berria - Kultura 2004-06-25
Hala eta guztiz ere, Donatienek tinko jarraitzen du, borrokalari, intsumiso. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.
Aspaldiko pausua zen kontrabandistentzat, eta karlistadetan, gerra zibilean eta Francoren garaian ere borrokalari askok egin zuten handik ihes. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 251. orr.
1971n, New York hiriko Madison Square Garden gela erraldoian, Joe Frazier borrokalariaren kontra galdu zuen bere munduko koroa. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 285. orr.
Ni borrokalari izugarria nintzen, eta bat-batean amorrazioak jotzen baninduen, keinu azkar bat egin eta gai nintzen edonor lurrera bota eta oinak bizkarrean jarrita uzteko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.
Jon Idigoras borrokalari nekaezina hil da. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 118. orr.
Velenori oldartu nintzaion borrokalari menderaezinaren keinuak eginez. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.
Liubaren begi liluratuen aurrean gizaki ñimiño batzuk agertu ziren, izugarri gazteak, amarik eta aitarik gabeak, etsai zuten mundu honen kontrako eta amets zuten munduaren aldeko borrokalari sutsuak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 166. orr.
Borrokalari ausarta da erlea; bere biziaz ordainduko du erasoa, bortizkeriaren neurri zehatza erakutsi nahi balu bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 113. orr.
Liztorra, finean, oldartzailea da, borrokalari sutsua. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 94. orr.
Taekwondo borrokalariak ez du eraso egin behar. Berria - Kirola 2006-01-27
Thailandiako borrokalariak eta Japoniako karate borrokalariak lehiatzen ziren, bakoitza bere teknika eta estilo propioak erabiliz. Berria - Kirola 2004-12-28
Gustatzen zitzaidan Lauaxetaren malenkonia borrokalaria. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 296. orr.
Hedwigek eta Errolek interes handiz begiratu zuten Harryk nola eusten zion besartean liburu borrokalariari, Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.
aldeko borrokalari (7); aurkako borrokalari (4); borrokalari aparta da (3); borrokalari bat (9); borrokalari baten (4); borrokalari eta (3); borrokalari etsai (3); borrokalari guztiak (6); borrokalari hutsa (3); borrokalari islamistak (4); borrokalari sutsua (3); borrokalari sutsuak (3); eta borrokalari (15); etsai borrokalari (3); euskal borrokalari (7)
borrokalaria da (7); borrokalaria eta (4); eta borrokalaria (7); islamiko borrokalaria (7); talde islamiko borrokalaria (7)
aldeko borrokalariak (7); askatasunaren aldeko borrokalariak (3); bi borrokalariak (3); borrokalariak eta (4); esku gorrien borrokalariak (3); eta borrokalariak (6); gorrien borrokalariak (3)
borrokalarien batasuna (8); borrokalarien batasuna talde (4); borrokalarien batasunak (10); borrokalarien batasunaren (3); flnc borrokalarien (16); flnc borrokalarien batasuna (6); flnc borrokalarien batasunak (6); flnc borrokalarien batasunaren (3); frontea borrokalarien (4); frontea borrokalarien batasunak (3)