Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bonbilla (ETCn 1.195 agerraldi; orobat bonbila ETCn 232 agerraldi) 1 iz elektrizitatearen bidez argi egiten duen kristalezko globo modukoa.

Ohe bakoitzaren alboan zurezko armairu bat zegoen eta ohearen buru gainean bonbilla bat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 131. orr.

Suak, kandelak, bonbillak, eta modernoenek neoizko argiak piztuko dituzte.  Berria - Gaiak   2004-12-03

Bonbillen azpian, mahai handi bat.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 195. orr.

Bizikleten gordelekua igandetan bezain betea zegoen ia, bonbilla hautsez beteen azpian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 104. orr.

Hatza zeukan orritik ireki eta, bonbilla sabaitik zintzilikatuaren argi horizta motelera, irakurtzeari ekin zion Xerealek: [...].     «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.

Bonbilla euliek kakaztuak, zurezko altzari herrenak, hautsak eta lokatzak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 117. orr.

Arratsaldeko zortziak izango ziren neskameak txirrina jo zuenean, zeren Gortari aldizkari atzeratu bat irakurtzen ari baitzen saloi erdiko bonbilla bakarraren argipean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 171. orr.

Ontzi batzuetako bonbillak izetuta daude oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 141. orr.

40 watteko bonbilla kanpotik isiotu eta itzaltzen zuten, entxufe eta gisakorik ez zegoen, ohea, aulkia eta mahia lurrari itsatsita.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 154. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Koloretako bonbilla txikiek zirku giroa sortzen dute.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.

Teresak argia piztu zuen, bonbilla soil bat, eta bost edo sei metro karratu besterik izango ez zituen esparru batean nengoela konturatu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Pasilloaren azkenean bonbilla ahul bat piztu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.

Kale erdiko bonbilla horixka baten azpitik pasatzean ezagutu zuen Ferminaren aurpegia.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.

Gaua zen, eta ospitalean zehar, bonbilla piztuen argitan, beste gaixoak lo egin nahian ari ziren: pobreak ziren denak, haien aurpegi izurtu eta zurbilduetan miseriaren tristura zegoen markatuta. Halako burutazioa sortu zitzaion, zeinen gauzaño biluzia zen bonbilla itzali bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 218. orr.

Gortari aldizkari atzeratu bat irakurtzen ari baitzen saloi erdiko bonbilla bakarraren argipean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 171. orr.

Ke lodi eta ugaria irteten zen atariko bonbilla kolorezkoen argitara.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 140. orr.

Sukaldeko mahaia estaltzen duen hule horiaren gainean beira berde-berdezko bonbilla bat dago zintzilik.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 79. orr.

Txirrika batek gurutzatzen zuen etxola, eta txirrikatik zintzilik koloretako bonbillak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 131. orr.

Eskailerak eta ezkaratza, beti bezala, erdi ilunpetan, argi kaskarra egiten baitzuen bonbilla ilaun bakartiak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neskaren aita bonbilla-saltzailea zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.

Akaso sabaitik zintzilik zegoen bonbilla-argiak lagundu zion, inoiz, liburu haiek irakurtzen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 181. orr.

Ezta bonbilla argitan ere!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 219. orr.

Monbilla argitxoak arrain gorrien moduan islatuko dira itsasoaren ilunean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 145. orr.

Dantzarako oholtzak hutsik daude oraindik, eta paperezko mila bandera, bonbilla harietatik zintzilika, ozta mugitzen dira itsasotik datorren haize arinetan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Koloretako bonbilla mordoa etxe guztian.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urdinberdea ilundu eta gaua koloreen materiaz jabetzen zela eta lehorreko argi bonbillak, geroago eta urrunago, pizten ziren artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 406. orr.

Argi-iturria baldin bada (eguzkia, garra, argi-bonbilla, eta abar) emititzen duen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina bonbilla (3); bi bonbilla (4); bonbilla ahul (3); bonbilla bat (10); bonbilla guztiak (3); eta bonbilla (5); koloretako bonbilla (3); koloretako bonbillak (3); zintzilik zegoen bonbilla (4); zuen bonbilla (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus