Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iaz Esparterok Bartzelona bonbardatu zuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 202. orr.
1876ko San Sebastian egunean, karlistek Arratzain menditik Donostia bonbardatu eta Bilintx larri zauritu zuten. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 135. orr.
67 urte bete ziren atzo Alemaniako Kondor Legioak Francisco Franco diktadorearen aginduz Gernika bonbardatu zuenetik. Berria - Euskal Herria 2004-04-27
Joan den astelehenean, Heinkel 111 eta Junker 52 bonbardaketariek Gernika, euskaldunen hiri sakratua, bonbardatu zuten. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.
Erran zidan, gau hartan berean ingeles airekoek, ehunka, Berlin bonbardatu zutela 3 orenez salbaiki, eta etxekoen berririk ez zuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 24. orr.
Errepublikaren alde borrokatutako herritar guzti-guztiak ziren gerrako galtzaile, eta ez bakarrik Bilbo defendatu zuten euskaldunak edo Gernikan bonbardatuak izan zirenak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 89. orr.
Hala eta guztiz ere, mairuak ez badu amore ematen... bonbardatzen dugu eta kito. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 59. orr.
Eguna joan eta eguna etorri itxaron dut alemaniarrek bonbarda gaitzaten, eta ez gaituzte bonbardatu. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.
Airekoak kanpalekuaren hegoaldea dute bonbardatzen han dira SS-en kasernak, lantegiak eta material gordailuak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.
Araketa hegazkinek egindako argazkiak aztertu ondoren, bonbardatzeko agindua prest geratu zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 62. orr.
Del Burgok esan zidan, ba ze, Gernikaren bonbardatzea berak ikusi zuela eta bonbardatze horrek Molarengan egundoko eragina izan zuela, ez ei zekielako alemaniarrak planeatzen jardun zutenaren berri. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.
Diario hark zioenez, iraultzaileek Ciudad Trujillo airez bonbardatzeko plana egina zuten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 246. orr.
Lehen ministroaren esanetan, artilleria eta jaurtigaiak erabiliz bonbardatu dute soldaduek Jabalia. Berria - Mundua 2004-10-05
Traste madarikatu haietako asko lehertu gabe gelditu ziren, lurrean ozta-ozta sartuta, edo lursailen gainean besterik gabe, hegazkinek altura gutxitik bonbardatu zutelako. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.
1988 an, 120.000 kurdok ihesari eman zuten Turkia alderat, ordukotz gazez bonbardatu zituztelakotz Saddam Hussein eta holakoek 180.000 hil eginez. Herria 2003-03-27
Mossoul eta Kirkouk hiriak itsuski bonbardatu dituzte amerikanoek. Herria 2003-03-27
Hiri bonbardatuen bisitan izan garela ematen du. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 324. orr.
Gerra-kazetaria izan eta Florida hotel bonbardatuan halako bizimodu ez-erreal bat bizi zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 165. orr.
· Londres hamaika aldiz bonbardatuan, izuaren mende bizi zen Londresen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.
Xalak, sakearekin behartuz, piloteoko agintea ziurtatu zuen, eta bai bera bai Pascual, Ruiz bonbardatzen hasi ziren. Berria - Kirola 2004-08-26
Orain arteko sistemetan, baina, hodeiak zilar iodurozko partikulekin bonbardatuz sortzen zuten euria. Berria - Gaiak 2004-08-11
Ordenagailua birusekin bonbardatu zioten, sikarioak bidali zizkioten etxera. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 103. orr.
Albistegietatik bonbardatzen gaituzte, eta mezu bera bidaltzen ari da behin eta berriz: zigor gogorrak nahiz behin-behineko espetxeratzea areagotu beharra! Berria - Euskal Herria 2004-06-26
Luze gabe bera bihurtzen da elkarrizketaren gidari, gure mutila berari otutako dozenaka galderarekin bonbardatuz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 205. orr.
Lurrak dar-dar egiten du, eta, lurrikara bakoitzeko, lokatz-, harri-, eta elur-erauntsi bortitzek bonbardatzen gaituzte. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 136. orr.
Iseka egiten zigula, harrika bonbardatzen gintuela, goitik behera pixa egiten zigula. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 41. orr.
Satira, sormena, ironia, irudimena... horiexek dira gerrilla komunikatiboaren osagaiak; horixe antidotorik eraginkorrena egunero bonbardatzen gaituzten milaka mezu amorfo eta polimorforen aurrean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 83. orr.
Gainerako guztiak huts egiten duenean, bonbardatu itzazu zure maitasunaren erakuskariekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.
Maitasuna bonbardatu zenuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 39. orr.
armadak faluja bonbardatu (4); bat bonbardatu (11); bat bonbardatu eta (4); bat bonbardatu zuen (3)
bonbardatu dituzte (5); bonbardatu du (5); bonbardatu dute (7); bonbardatu egin (4); bonbardatu eta (26); bonbardatu eta gutxienez (4); bonbardatu ondoren (3); bonbardatu zituen (4); bonbardatu zituzten (6); bonbardatu zuen (23); bonbardatu zuen atzo (5); bonbardatu zuenetik (4); bonbardatu zutela (6); bonbardatu zutela esan (3); bonbardatu zuten (33); bonbardatu zuten atzo (5); bonbardatu zutenekoa (3); bonbardatu zutenetik (3)
egoitza bonbardatu (4); ere bonbardatu zuten (3); etxe bat bonbardatu (3); faluja bonbardatu (17); faluja bonbardatu eta (6); faluja bonbardatu zuen (5); gernika bonbardatu (13); gernika bonbardatu zutela (3); gogor bonbardatu (4); herria bonbardatu (5); hiria bonbardatu (4); hiria bonbardatu zuen (3); iparraldea bonbardatu (3)
bonbardatua izan (4)
bat bonbardatuta (4)
bonbardatzen ari (11); bonbardatzen ari zirela (3); bonbardatzen gaituzte (3); bonbardatzen hasi (11); bonbardatzen hasi ziren (5); bonbardatzen segitzen (3); hiria bonbardatzen (3)