Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bolkanismo (corpusean ez dago; ETCn 31 agerraldi) iz sumendiei dagozkien fenomenoen multzoa. ik plutonismo.

Ondoren bolkanismoaren inguruko fenomenoak aurkezten dira. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-23

Horrek bolkanismoa eta sismologia, antza, areagotu ditzake. ETC-prentsa   Berria, 2017-05-28

Bolkanismo feltsikoaren eta mafikoaren arteko harreman estua riften ezaugarrietako bat da eta segida bolkaniko bimodala bezala da ezaguna. ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Bi plaka tektonikoren artean dago, eta, beraz, ezegonkortasun orogeniko handia du: bolkanismo bizia eta sismikotasun handia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Bolkanismo aktiboko lau segmentuak subdukzio-angelua 25° baino handiagoa den lekuetan kokatzen dira. ETC-entziklopedia   Andeak, Wikipedia

Bolkanismo fenomenoak gertatu ziren datak zehazki kalkulatzea ahalbidetzen baitite, datazio erradiometrikoa erabiltzen da horretarako. ETC-entziklopedia   Arroka igneo, Wikipedia

Miozenoan zehar gertatutako bolkanismo basaltikoaren arrastoak daude, zeinek frogatzen duten Rift Haranaren eraketa Lur planetan izandako gorabehera tektoniko handienetarikoak izan dela. ETC-entziklopedia   Rift Haran Handia, Wikipedia

Bolkanismo mota honen kondizioak eta ezaugarriak oso desberdinak dira beste edozein sumendiekiko (laba fluidoagoak, konposizio basikoa, etab.). ETC-entziklopedia   Subdukzio, Wikipedia

Bolkanismo motak plaken tektonikarekin duten zerikusia kontuan hartuz sailkatzen dira. ETC-entziklopedia   Sumendi, Wikipedia

Oro har, hiru bolkanismo edo erupzio mota bereizten dira: ETC-entziklopedia   Txikipedia: Sumendi, Wikipedia

Denboran zehar ere uharte-arkuetako bolkanismoak aldaketak jasaten ditu. Normalean hasierako urratsak toleitikoak izan ohi dira eta denborarekin bolkanismo kalkoalkalinoagoa bihurtzen da. ETC-entziklopedia   Uharte arku, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus