Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espaloian Maria zegoen, adin bereko emakume boliviarra, batetik bestera urduri. Berria - Harian 2005-05-08
Hala baldin bada, bere aitonaz edo amonaz oroituko da neska edo mutil boliviar hori, bere herriaz gogoratuko da eta malkoak aterako zaizkio apika. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 72. orr.
Ez gaude Genoan, boliviarra da, ez altermundialista, ez kooperantea Afganistanen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 60. orr.
Min hartuta ditu Rodriguez argentinarra eta Peña boliviarra, biak erdiko atzelariak. Berria - Kirola 2006-04-19
Gabriela Erika Queretaguari boliviarra atxilotu zutenean hainbat eskubide urratu ziren. Berria - Harian 2006-01-12
Boliviarrek baiezkoa eman zioten igandean gasaren jabegoa berreskuratzeko Carlos Mesa presidenteak proposatutako planari. Berria - Mundua 2004-07-20
Petrolio enpresei boliviarren duintasuna errespetatu dezaten eskatzen diegu, boliviarren erabakia errespetatu dezaten. ez dute ahaztu behar boliviarren arazoak konpontzea dela gure lehentasuna. Berria - Mundua 2006-05-02
Boliviar batek ohartarazi zuenez beraren aberriak itsasorako inolako irtenbiderik ez zuela eta huts tamalgarri horrek izan behar zuela aurren-aurreneko eztabaidetakoa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 210. orr.