Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

boleibol (orobat voleibol g.er.) 1 iz pilotak lurra ukitu aurretik eskuz jo eta sarearen gainetik aurkarien zelaira bidaltzean datzan kirola, seina jokalariko bi taldek jokatzen dutena.

Amets bakarra nuen: boleibolean jokatzea, eta tituluren bat irabaztea.  Berria - Kirola   2004-03-25

-Noiztik hona dakizu zuk boleibolean jokatzen?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 29. orr.

Boleibolean aritu eta gero, Gasteizera heldu zen, eta urtebete geroago Bilborako bidea hartu zuen, Taura jokalari handi gisa itzultzeko.  Berria - Kirola   2006-02-04

-Boleiboleko talde nazionaleko kide egiten zaituztenean, Kubatik kanpo bizitzen geldituko zara?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 212. orr.

Tenerifen betidanik egon da boleibolerako zaletasun handia.  Berria - Kirola   2004-03-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Telebistan boleibol partidak ikustean beti pentsatzen nuen hor egotea itzela izango litzatekeela.  Berria - Kirola   2004-03-25

Europako boleibol Kopako Lauko finala jokatu zen iragan asteburuan.  Berria - Kirola   2004-03-25

-Ba, urte mordoa emanda boleibol-taldeko neskatilak entrenatzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 28. orr.

Egunen batean mundu osoan barrena ibiliko naiz nesken boleibol talde nazionalarekin.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 140. orr.

Boleibol jokalaria naiz [...] eta egunen batean olinpiadetako domina bat irabaztea gustatuko litzaidake.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 138. orr.

Era berean, Nazioarteko Boleibol Federazioa nabarmendu zuen.  Berria - Kirola   2004-11-21

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

BOCOGk argi utzi du ez duela beisbol, softbol, tenis, hockey eta hondartza boleiboleko estadio berririk egingo.  Berria - Kirola   2004-10-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boleibol taldeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus