Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aire freskoaren bolada bat, elurrak garbitua, ustekabean igaro zen jatetxearen giro lausoan zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 409. orr.
Urakan bat ere ez: demagun, 60 km/h-ko boladak. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 163. orr.
Haizeak aparteko boladarik izan duen... Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 73. orr.
ik beherago 8. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Tarteka, mendebalak bolada batzuk bidali eta Angarako ibar mehar hartan ahitzen zirela zirudien. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.
-1973an, hotz bolada zorrotza: penintsula ia dena elurretan zuri isolatuta utzi zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.
Uholdea gertaturik, jo zuen ur-boladak etxea, baina ezin izan zuen dardararazi, sendo egina baitzen. Elizen arteko biblia Lk 6,48
Udaminaren barruan, ohikoak izaten dira bero-bolada kiskalgarri horiek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.
Zoritxarrez, eskolak eten egingo dira otsailean hotzeri-bolada txar batengatik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.
Poltsa gorri koloreko batean bidali zenion mezulariz bihotzaren aire-bolada batean, azkar idatziaren itxurako ohartxo batekin. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 150. orr.
Hego boladak ekartzen badakien arren, eguzki epeleko aldiak ere bai. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 107. orr.
Haizeak hauts boladak harrotzen zituen errepidean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.
Arnastutako patxuli-bolada batek ilearen sustraiak ere berotu zizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.
Gogaitarazi egiten zuten emaztearen malenkonia-bolada lausoek. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 151. orr.
Eskandinaviatik etorritako barbarotasun-bolada batek mugimendua garaiz lehen desagertarazi baino lehen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.
Mugaireko atzelaria joko bolada gozoan dago. Berria - Kirola 2004-08-21
Ahal duten neurrian, gizon-emakume guztiek, funtzionarioak izan ala ez, anarkia-bolada honi aurre egin behar diote. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.
Ene!, badirudi ero-boladaren batek jo dituela horrelako zerbait egiteko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 146. orr.
Ke-bolada ezinago pozoitsu bat zetorren atmosferaren goialdetik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 69. orr.
Geldiarazi, eta kontu handiz laxatu nizkion estalkiaren torlojuak: txistuka irten zen amoniako-bolada bat, zegokionez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.
Lilura galtzearen ondorenean, ordea, halako sosegu bolada bat biziko genuen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 74. orr.
Neurria martxoaren 1ean ezartzeko asmo zuten, migrazio boladaren hasierarekin batera. Berria - Gaiak 2006-02-15
Filologoa boladatan nekeak menderatzen du, belarriaren erne egon behar horrek durundioa egiten dio barrenean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.
Emakume ederren bolada zen artean eta bera aski musu-gorria zen orduan, bular alde tente eta garaia ageri zuena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.
Euri-negarra izaten zelako, garaitsu honetan, ekaitzen boladak pasa eta gero, euri ttikiaren presentziaz. Krimen-bolada honetan uste dut eraikin osoa hobeto argiztaturik eduki behar zenuketela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 341. orr.
Beste ekaitz-bolada bat da, handik tarte batera datorren berria: beste uhinaldi bat da, beste palasta bat... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.
Baionak eten egin du etxean galdutako partiden bolada, Montpellier menderatuta (44-14), atzo. Berria - Kirola 2006-03-05
Boladak dira, alde batekoak zein bestekoak, baina boladak finean, eta azkenaldi honetan lana ezin menperatuz nabil. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.
New Yorken bolada bat pasa ondoren zaila da zure bizitza hiri horrekin blaituta ez geratzea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 9. orr.
Gure amak bolada bat zeraman errusiera ikasten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 119. orr.
Monikarentzat aproposena ez zen jendailarekin ikusi omen zuten bolada batez, desorduetan beti, bakarrik bizi direnak zorigaiztoko sentitzen diren ordu txikietan alai itxurak eginez. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 134. orr.
Bolada batean, beraz, atariko bizilagun bakarrak izan ginen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 98. orr.
Iritsi da dena bazterrean uzteko garaia, bolada batean behintzat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 203. orr.
-Ez izan hain ezkorra, Jimmy, hau bolada baterako besterik ez da. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 412. orr.
Zorionez, handik bolada batera, Niels bera konturatu zen okerra zela formula, ez baitzuen kasu guztietan balio Nahiz eta, bolada batetik hona... «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.
Unerik aproposenean bidali dute ontzia, aspaldi ez bezain hurbil baitago Marte bolada honetan: 55 milioi kilometrora, besterik ez. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 185. orr.
Bolada hartan bi emakume sendagile zeuden Herreran. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 131. orr.
Emaztea kezkatuta zeukan, senarra gaixo-boladaren batek jota-edo uste baitzuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.
Bolada kontua zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 70. orr.
Enkarguak ugariak ziren boladetan, osagarrizko ontziak mobilizatu behar ziren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.
50en bat urte inguru irauten duten ziklo edo bolada teknologikoetan bi epe bereiz daitezkela. Berria - Ekonomia 2006-05-05
Bolada lasaia izan zen, Leonek eta biok elkarrekin pasatu genituen azken hilabeteak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 207. orr.
Penatuak gelditu ziren gizontxo hura hala utzirik, baina eraman egin zituzten tresnak, eta gure aita bolada haundian inori hortzik jarri gabe egondu zen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 49. orr.
Parisera nindoan hurrengo egunean, bolada luze baterako. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 11. orr.
Senezko erreakzioa izan zen, noski, egindakoa egin eta gero ez baitzuen uste emakumea han-hemenka ibiliko zenik aldakak kulunkatzen, bolada luze batean bederen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.
Egia kontatu genien, bolada ona igarotzen ari ginela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.
Étretat-eko bainutegia bolada bete-betean dago urte horietan; han biltzen dira kazetariak, idazleak, margolariak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 10. orr.
-Bolada txar bat, inondik ere -erantzun zion Lisak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 360. orr.
Bolada txarrean hago: familia aferak, batetik; hire lagunaren heriotza, bertzetik -ahotsa apaldu zuen-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.
Klubaren historiako boladarik txarrena. Berria - Kirola 2004-05-21
Bolada latza neraman, buruhaustez beteta eta ia atsedenik hartu gabe. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 120. orr.
Garai hartan nire familiak oso bolada iluna pasatu zuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 70. orr.
Aldi baterako kontratuak ugaritu dira «gehien» azkeneko boladan. Berria - Ekonomia 2004-05-26
Azken boladan, batez ere azken hilabeteotan, egia da komunikabideek eragin handia izan dutela legeari egin zaizkion zuzenketetan. Berria - Harian 2005-11-25
Azken boladan, dena dela, aldatu samarra zebilean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 162. orr.
Azken bolada honetan zail da gela librerik kausitzea Parisen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 86. orr.
Tamalez boladan daude. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.
Tresna hori [...] boladan egon zen XIX. mendearen erditik aurrera eta XX. mendearen hasieran. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.
Zuzenean bideratu zen boladan zeuden pubetarantz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 154. orr.
Boladan dauden eztabaida-saio edo horietakoa zen.· Ikuspegi-modu honen ordezkari tipikoenak hirurogei ondoko urteetan oso boladan egon ziren teoria "konbinatorio" edo "algoritmikoak" izan dira. Estetika horrek 1970 inguruan bolada-boladan zegoen "freudo-marxismoaren" eragin handia du. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.
Speeda, extasia eta kokaina, boladaz pasatako droga bigunak dira hemen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 136. orr.
Boladako aire bat kantatzen ari zen, aski goraki, harmonia nolabaitekoaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.
· Janzkiak oparitu edota harrika botatzen baitzituzten askok, artean bero iraunarazteko eta apaltasunez jantzita ibiltzeko baliagarri zitzaizkielarik ere, nahiz eta ez izan azken boladako modakoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.
Eñaut "haize fresko bolada" esaldiaz definitu zezakeen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 17. orr.
· Boladek atzetik jotzen dute, kopeta aldera bultzatzen dizkiote ile xerloak, ia begiak estali arte. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 97. orr.
Bolada bero batek talka egin zien aurpegian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 278. orr.
Bolada gogorrak bultzaturik, erortzekotan izan gara behin baino gehiagotan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 153. orr.
azken bolada (96); azken bolada hartan (16); azken bolada honetan (64); azken partidetako bolada (6); azkeneko bolada (4); baina bolada (12); bere bolada (9); bero bolada (5); beste bolada (6); beste haize bolada (4)
bolada bat (31); bolada batean (69); bolada batek (35); bolada baten (11); bolada baterako (11); bolada batez (32)
bolada fresko (4); bolada gogor (5); bolada gozo (4); bolada gozoa (28); bolada gozoan (35); bolada gozoan dago (5); bolada gozoan dagoen (4); bolada gozoari (12); bolada gozoari eusten (4); bolada hartan (58); bolada hartan ez (4); bolada honetan (77); bolada hori (12); bolada horri (4); bolada hotz (5); bolada hotz bat (4)
bolada ikusgarria (9); bolada ikusgarria eten (4); bolada kontua (7); bolada luze (22); bolada luze batean (7); bolada luze batez (5); bolada luzea (4); bolada luzeak (4)
bolada on (19); bolada on bat (6); bolada ona (37); bolada ona eten (5); bolada onak (14); bolada onak ez (4); bolada onari (19); bolada onari eutsi (6); bolada onean (53); bolada onean da (8); bolada onean dago (7); bolada onean dira (4); bolada oso (7); bolada txar (43); bolada txar bat (8); bolada txar batean (6); bolada txar hori (15); bolada txarra (88); bolada txarra bizi (4); bolada txarra eten (15); bolada txarra pasatzen (6); bolada txarrak (7); bolada txarrarekin (6); bolada txarraren (8); bolada txarrari (22); bolada txarrari amaiera (7); bolada txarrari buelta (4); bolada txarrean (17); bolada txarrena (6)
da bolada (9); daraman bolada (4); denboraldiko bolada (5); du bolada (5); ea bolada (5); emaitza bolada (21); emaitza bolada txarra (6); ere bolada (5); eta azken bolada (9); eta bolada (32); eta bolada onean (5); eta bolada txar (5); eta emaitza bolada (4); eta haize bolada (10); etxeko bolada (7); etxetik kanpoko bolada (5); europako hotz bolada (4); garaipen bolada (4); gaur bolada (5); haize bolada (105); haize bolada bat (6); haize bolada batek (28); haize bolada baten (5); haize bolada fresko (4); haize bolada gogor (4); haize bolada hotz (5); hasierako bolada (6); hotz bolada (16)
izan zen bolada (5); joko bolada (42); joko bolada gozoa (4); joko bolada gozoan (11); kanpoko bolada (5); nuen bolada (5)
oso bolada (12); oso bolada txarra (4); partidetako bolada (10); partidetako bolada txarra (5); taldea bolada (5); taldeak bolada (4); taldearen bolada (6)
zen bolada (19); zen bolada batean (7); zeraman bolada (4); ziren bolada (4); zuen bolada (6); zuten bolada (6)
boladak ez (4); boladak ez du (4); boladak izaten (4); haize boladak (23); hotz boladak (9)
azken boladako (22); azken boladako emaitza (4)
azken boladan (218); azken boladan ez (4); azken boladan gertatu (4); azken boladan izan (4); azkeneko boladan (19); baina azken boladan (7); boladan dagoen (5); boladan egon (7); boladan egon zen (4); boladan ez (4); boladan gertatu (4); boladan izan (5); boladan zegoen (6); da azken boladan (13); dira azken boladan (5); du azken boladan (7); eta azken boladan (13); oso boladan (8); oso boladan egon (4)