Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

blaitu (ETCn 1.037 agerraldi), blai(tu), blaitzen 1 da/du ad blai eginda gelditu edo utzi.

Zerrautsetan etzanda zeuden bi, begiak zabalik; hirugarrenaren odolak soinekoa blaitzen zion emakumeari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 207. orr.

Kopeta blaitzen hasi zitzaidan, ez dakit lasterketak ala albisteak eraginda.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Mundu berri honek ere odoletan blaituak ditu bere oinak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

Euriak blaituta, lehen baino zurbilagoa zirudien neskak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 220. orr.

Musuzapia atera eta, euritan blaituz, ahal bezain ongi garbitu nuen aurpegia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 125. orr.

Ez al dakusu batzuetan zer ur turrusta mehea behar den, landa zabalak ureztatzeko eta zelaiak blaitzeko?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 341. orr.

Bakarrik eta lasai gelditzen zenean, basoak intziriz betetzen zituen, lurra malkoz blaitzen, eskuaz bularra jotzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 891. orr.

Egoeraren dramatikotasunak gora egin ahala Vanessa gajoaren begiak blaituz doaz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

· Eta hotza iragazten zait hezur minberatuetaraino, are blaitzenago dizkidan arropa jada mela-mela egindakoetatik barna.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

2 irud/hed

Egunaren argiak blaitu zuen gela. eguzkia Mendi Harritsuen gainetik agertzen hasten da ekialdean, eta argi zurixka urrekara batez blaitzen du kabina.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 67. orr.

Eñaut bertan zegoen, eguzkiak okrez blaitzen zuen landa berdexka batean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 176. orr.

Haren arima blaiturik bide zegoen folkloreko kontakizunez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 161. orr.

Ganduak mendi mazeletan luzakor bilakatzen ziren arratsaldeetan, kanpoaldeko bake hezeak blaitzen ninduen ni, eta soraiotzen, eta bake malenkoniatsu beraz kutsatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 341. orr.

Negarrari eman zion segidan, sentimenduz blaitutako negar inozo bati.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 78. orr.

Hau guztia argentineraz blaituriko azentuaz esaten zuen; baina ez argentineraz blaituriko euskaraz, baizik eta argentineraz blaituriko argentineraz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 46. orr.

Zorionak eman zizkien dorre-eraikitzaileei, asmamena eta sormena bezalako dohain modernoez blaituriko beren sen praktikoarengatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 299. orr.

Mem Ramiresek deiadar egin zuen, hunkipenak ahotsa blaitzen ziola.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 400. orr.

Bioteknologiaren inguruko eztabaida blaitzen duten aspektu etiko-sozialen garrantzia ez dago murrizterik.  Berria - Gaiak   2006-02-23

3 (era burutua izenondo gisa.)

-Hara bertzea -Edurnek, kotoi blaitua matelondotik urrundu gabe-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

Gabardina blaituaren azpian irakasle zaharrak emaniko gutunazala sentitzen nuen, beldur eta larritasunezko dei bat bidaliz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Horrela eserita geratu ginen, kandela-kondoa erabat bukatu zain, edo gauerditik etxe inguruan uluka arbolen adaburu blaituak astintzen zituen haizea noiz baretuko, edo argia noiz urratuko.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.

Leihoko kristal hautsietako batetik euriaren eragina entzuten nuen lurrean, ur-orratz fin atergabeak lore-multzo blaituetan jolasten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 46. orr.

Larre huts, ihintzez blaituetan barrena itzulikatzeko gura zorrotzez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

4 (era burutua izen gisa.)

Burua apaldu baitzuen, txingor zakarraren jasak, ur zikinaren blaituak, txintik atera gabe zipriztindu zezan onartuz bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argentineraz blaituriko (3); batek blaitzen (3); blaitu eta (5); blaitu zituen (3); blaitu zuen (5); blaituta eta (3); blaitzen ari (3); blaitzen du (4); lurra malkoz blaitzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus