Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez duzu zigarroa biztu behar? Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 150. orr.
Ebanjelioak aipatzen du nola emakume batek, drakma bat galdu ondoren, kriseilua biztu zuen eta bilaka hasi zen etxe guztitik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.
Horrela mintzaturik, kandela bat biztu zuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 283. orr.
Norbaitek lukainka batzuk atera zituen nonbaitetik, eta berehala biztu zuten harginek sua bokoi lehertu baten. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 49. orr.
Horri esker hartu ahal izan nuen oraino bizturik zen argiontzi bat itzaltzera joan eta lurrera botatzeko parada. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 214. orr.
-Eguerdian, tragotxo batzuk egin eta biztu egiten zara. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 29. orr.
Kontu horiek aski xeheki azalduko dira, zure interesa bizteko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.
Sinale hurrak jaten zirela aurretik, ernal indar biziak bizteko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.
Oro gaztiga iezadazu: zerk biztu dituen zure susmoak, zerk baieztatu dituen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 295. orr.
Alaitasunak desira zuen biztu, eta desirak, berriz, xarma berriak eman zizkion alaitasunari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 243. orr.
Ideia handiak katastrofe handietan bizten omen dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 239. orr.