Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estatua pobrea izango da beti, bere biztanleria bere bizibideak baino handiagoa bada. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 265. orr.
Biztanleria zahartuz doan honetan, gero eta ahalegin handiagoa egiten du medikuntzak heriotza atzeratzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.
Gizaldi honetan ia laukoiztu egin da biztanleria. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 12. orr.
Herri honetako biztanleriak ez dauka industria bat besterik, ur lana. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 108. orr.
Hara hemen biztanleria urritzeko zentzuzko bide bakarra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 265. orr.
Azken solairuko biztanleria, batez ere, oso ugaria eta xelebrea zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.
Izarren Gerra zeritzan Reaganen paranoia hura zela eta, baseko biztanleria 10.000 soldadura igo omen zen -Kalaallit Nunaateko inuit guztien laurdena-. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.
Biztanleriaren berezko hazkuntzak ingurumenaren babesaren inguruko arazoak eragiten ditu etengabe. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 108. orr.
Biztanleriaren hazkundearen presioa dela medio, hasiak ziren jada oso emankortasun eskaseko lursailak lantzen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 251. orr.
Biztanleriaren gehitzea zela-eta, jaisten ari ziren kapitalaren mozkinak, biztanleen ugaltzearen ondorioz emankortasun gutxiagoko lurrak landu behar baitziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.
Biztanleriaren biziraupena ziurtatzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 53. orr.
Biztanleriaren zaharkitze prozesua eta migrazio fluxuak dira, azterketa horren arabera, pentsio sisteman eragingo duten arazo nagusiak. Berria - Ekonomia 2004-03-31
Egungo gizartean biztanleriaren gehiengoak onartzen du ondasun eta zerbitzuei buruzko mendekotasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.
Biztanleriaren gutxiengo txiki bat, struldbruggs direlakoak, hilezkor dira. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 20. orr.
Urte gutxian, Europak bere biztanleriaren heren bat galdu zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.
Iparrak biztanleriaren %25 izanik, bitarteko naturalen %80 xahutu eta hondakinen %75 ekoizten du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.
Berrogei bat urtetan, Espainiak mundu berriaren konkista burutu zuen, eta hura kolonizatzen ere hasi zen, [...] bidean azteken eta inken zibilizazioak deuseztatuz, eta bertako biztanleria suntsituz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.
Merkantilista gehien-gehienek bazekiten biztanleria ugaria eta langilea, lur emankorra eta klima egokia, manufaktura eta itsas armada aktiboak zirela aberastasunaren benetako sorburua eta bermea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.
Behin-behineko Euskal Gobernuari leial izandako biztanleria zibilak jazarpenik ez zuela jasango bermatzea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 33. orr.
Gogoz kontra lanik ez duen biztanleria aktiboaren portzentaje gisa definitzen baita langabezia-tasa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.
Alde batean komunitate inperiogilea izaten da [...] beste aldean, biztanleria konkistatua egoten da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.
Gobernu honen gaitzik handienetakoa gehiegizko biztanleria da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.
Emendatze prozesua kanpoko jendeari lotua da erabat, eta bertako biztanleriaren beherakada nabarmena estaltzen du. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Guatemalan, 1998an, Giza garapenaren Indizea [...] landako biztanleriarentzat 0,536koa izan zen eta hirikoarentzat berriz 0,672. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 270. orr.
Trieste subentzioetatik bizi da, biztanleria zaharra du, industria handirik ez. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 60. orr.
Inperio Austrohungariarra desagertuta, Hungaria muga estu batzuetan kateatutako herrialdea zen, hungariar biztanleriaren zati handi bat inguruko estatu berrietan gelditu baitzen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 9. orr.
Kapitalismoak ez duela zertan zabaldu europar biztanleria dagoen herrialdeetan bakarrik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 135. orr.
Biztanleria mugimenduak edo jaiotze-tasa ez dira aski gorakadak azaltzeko. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Ez dugu berba egiten jarraitasun-ez berari buruz deskribatzen dugunean atalase epistemologiko bat edo biztanleria-kurba batek goraka egiten duen puntua edo teknika aldaketa bat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.
Biztanleria zentsua, Biztanle errolda eta Biztanleria estatistika. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 221. orr.
Europak ez zituen bere biztanleria-soberakinak bakarrik esportatzen; kapitalen irteerek ere goranzko mugimendu ikusgarria izan zuten 1840 eta Lehen Mundu Gerraren artean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.
biztanleria aktiboa (3); biztanleria aktiboaren (15); biztanleria aktiboaren inkestaren (3); biztanleria eta (4); biztanleria osoa (4); biztanleria osoa kontuan (3); biztanleria osoaren (9); da biztanleria (3); den biztanleria (3); du biztanleria (3); eta biztanleria (11); euskal herriko biztanleria (5); herriko biztanleria (5)
bertako biztanleriaren (3); biztanleriaren arazoa (3); biztanleriaren erdia (3); biztanleriaren erdiak (3); biztanleriaren eta (5); biztanleriaren eta etxebizitzen (3); biztanleriaren gehiengoak (3); biztanleriaren gehiengoarentzat (3); biztanleriaren hazkundea (3); biztanleriaren ia (3); biztanleriaren parte (4); biztanleriaren parte handi (3); biztanleriaren zaharkitze (3); da biztanleriaren (3); duen biztanleriaren (4); ebko biztanleriaren (3); eta biztanleriaren (12); munduko biztanleriaren (9); zuen biztanleriaren (3)
biztanlerik ez (3); biztanlerik gabeko (4)