Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bizitoki (ETCn 2.021 agerraldi) 1 iz bizitzeko tokia. ik bizitegi.

Aldamioak itsasi zizkieten murruei eta horien azpian bastizak zutitu ziren, gaztelua, gotorleku ez ezik, bizitoki ere izan zedin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Bere bizitokia zinezko jauregia zen, ederra, altzari apainekikoa, eta mirabe ugariek zaintzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.

Etxea du bizitoki eta janleku.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 158. orr.

Gazako kolonoak bizitoki dituzten kokaguneez gain, Zisjordaniakoez ere arduratuta daude.  Berria - Mundua   2004-02-17

Emakume borrokalariak beren bizitokia nolakoa den kontatzen digu: lau metro bider bost edo sei metro: gela bat, aldi berean sala, sukalde eta logela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 62. orr.

Tren geltokiko etxea da, behean bulegoak zeuzkana eta goian familia batentzako bizitokia.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 46. orr.

Patioan eraikuntza asko zegoen: mirabeen bizitokiak, aletegiak, sotoak... nabarmenki zahartuak denak Idazkeraz aldatuko nuela erabaki nuen, ahots berri bat aurkitu nahi nuela, eta bidenabar, bizitoki eta bizilagun berriak ezagutu nahi nituela pentsatuz altxatu nintzen Santa Luziako miradoreko aulkitik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

Haren bizitokia: jakintza-gizon batena iduri [...] pareta guztiak liburuz beteak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 201. orr.

Erremiterik gabe zetorren, eta aurreko aldean bai nire izena eta bai bizitokia oso era txukunean idatzita zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 358. orr.

Orduak emaiten hasi nintzen jauregiko kaperan, non [...] aita Bartolome bizi baitzen, zeren kapera hark bere bizitokia baitzuen, kaperau jaunarentzat eraikia izan zena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 342. orr.

Ikus Jerusalem, bizitoki lasaia, egoitza finkoa, inork ziririk aterako ez dion eta sokarik etengo ez dion oihal-etxolaren pareko.  Elizen arteko biblia   Is 33,20

Bizitokia emanen diot ene herri Israeli: hantxe errotu eta kokatuko dut.      - 2. orr.

Jabearen zakurtzarraren begirada hutsak ikaratu egiten ninduen, eta harekin bizitokia konpartitzea ez zitzaidan ideia ona iruditu.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 86. orr.

Nik eman diot landa zabala bizitoki, lurralde gazia, egoitza izan dezan.  Elizen arteko biblia   Jb 39,6

Zein da argiaren bizitokirako bidea? Non da ilunpeen egoitza?  Elizen arteko biblia   Jb 38,19

bizitoki eta kale, errepide eta ola, laborantza eta larre, terreno gehiena gizakiak okupatu dio lurrari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

2 irud/hed

Sudur-zuloetatik sartu eta zainetan barrena paseari ibili zen hauts beltza, odolarekin nahastu eta odola bizitoki hartu zuen hauts gorria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Lurra "planeta" zela eta ez besterik, den-denok senidetzen gaituen bizitoki globala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.

Oinarriak jarri behar ditugu ekosofia, gure etxeko jakinduria, gure bizitoki globalaren eta gure bizileku bereziaren jakinduria sortzeko asmoz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.

Langabetu eta gazteek herrian berean bizitzeko bizitoki eskuragarriak izan ditzaten.  Herria   2001-02-22

Haiek zioten Apostoluen bizierari jarraitzen ziotela, inolako jabetzarik eta bizitoki jakinik eduki gabe, herriz herri eta auzoz auzo ibiliz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1148. orr.

Arrainarentzat bizitoki babestu eta aproposak sortzeko xedez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 26. orr.

Duela bi urte keramika erromatarraren arrastoak ere agertu ziren hilobien artean, eta, horregatik, Beriain bizitoki garrantzitsua izan zitekeela uste dute adituek.  Berria - Kultura   2004-04-27

Horregatik, ene semeok, jakizue leku honek begirune eta ohore guztia merezi duela, Jainkoaren benetako bizitoki denez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 695. orr.

Jaio berriaren bila joan zinen zintzo, bere gogoko bizitokia zugan aurki zezan eta ez atseginetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 917. orr.

4 (hitz elkatuetan lehen osagai gisa)

Hitachi teknologia handiko produktuak ekoizten dituen etxeak 91 kilo erregai nuklear ditu gordeta Kawasakiko bizitoki zona batean, enpresak berak onartu duenez. Suizidioaren fartsak, Monikaren izenean idazten jarraitzeko asmoak eta bizitoki aldaketak.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Bizitoki kontuetan Afrikan ere ez dut onbehar handiagorik ikusi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Etxebizitza bi batuz, bizitoki modukoak sortu zituzten orduan, zerbitzuak errentagarri egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baldintzak eta bizitokiak (3); bere bizitokia (4); bizitoki bat (3); bizitoki eta (7); bizitokia eta (4); bizitokiaren arabera (3); bizitokitzat hartu (3); du bizitoki (4); eta bizitokia (3); zuen bizitoki (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus