Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizirik irauteko, besterik gabe; horra zertarako jo nion neure buruari erronka hura. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.
Zoaz zure aita Frantzisko dohatsua ikustera; zoaz bizkor, ez luza, bestela ez duzu bizirik aurkituko eta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 721. orr.
Aldarri egin zuen herria txikituko zuela, ez zela inor bizirik geratuko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 88. orr.
Bizirik irten ote zen bederen inkontrutik? Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 182. orr.
-Damu handia dugu denok Francisco Franco gure herritik bizirik irtena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.
Bi hilabete egin zituen bizirik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.
Itxoin behar horrek eduki naik bizirik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 116. orr.
Mateo izeneko haur batek zortzi egun zeramatzan ohean, bizirik baino gehiago hilik zirudiela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.
Gaztea bizirik zegoen osasun zerbitzuak bertara iritsi zirenean, baina Nafarroako Ospitalera zeramatenean hil zen. Berria - Euskal Herria 2004-01-25
Amets horretan Rosa bizirik egongo litzateke, eta gerritik helduko nion, ito arte dantzatzeko, tangoak eta valsak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 52. orr.
Han utzi dudanean oraindik bizirik zegoen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 108. orr.
Ezohiko indarrez berpizten zitzaion gogoan behialako eskola-garaia, eta, bat-batean, begien aurrean ikusten zuen Aleksandr Petrovitx, bizirik balego bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 386. orr.
Zergatik gara gu bizirik? Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 64. orr.
Ez zuen utzi bizirik ez gizasemerik, ez ahaiderik, ez adiskiderik. Elizen arteko biblia 1 Erg 16,11
Agian urkatu egingo zaituzte, makilatu, laurdendu, erdibitu, bizirik erre. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 294. orr.
Mutikoak, bizirik lurperatua zegoela ikusirik, garrasi egin zion osabari, argiontzia emateko prest zegoela esateko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 214. orr.
Bizirik lurperatu nahi gintiztean piztia haiek! Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 51. orr.
Zorte hutsa da azkenean bizirik mantentzen gaituena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.
Putzu-zuloan sartu naute bizirik eta harria ipini didate gainean. Elizen arteko biblia Nk 3,53
Ez da bidaia luze batetik bizirik aterako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 184. orr.
Traumatismo gaitzak ukanen zituen, arras bizirik jalgitzen baldin bazen bederen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 54. orr.
Guztietan okerrena bizirik gaindituko ez dudan borrokaldiaren zain egotea da. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.
Bai medikuak eta bai anaiak txunditurik zeuden, nola espirituak hildako gorputz hartan bizirik iraun zezakeen beren buruari galdetuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.
Eskuarki zakurrek bizirik egiten dute haginka. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 84. orr.
Eta nola harrapatzen dituk bizirik txoriak? Sareekin? Jon Maia «Riomundo», 2005 - 130. orr.
Bukatutakoan, azken agurra egin zioten Sultanari, eta honek bizirik eta onik eramanarazi zituen kristauen kanpamentura. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1156. orr.
Hanna oraindik bizirik al zen zergatik ez ote nion galdetu, horixe ez dakit. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.
-Bada norbait oraindik bizirik garai hartako berri eman diezadakeena, gure amonaz gainera. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 77. orr.
Niretzat, mundu hark bizirik jarraitzen dik, nahiz eta errealitatean izateari utzi dion. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 102. orr.
Bere jaieguna ospatzen zen, eta oraindik ere ospatuko zen baldin eta priszilianotarren sektak bizirik iraun izan balu. Frantziskoren oroitzapenak, egokitzapen eta erabiltze guztiak gorabehera, bizirik iraun du etengabe, erreformek markatua egon den frantziskotarren historian. Kultura egipziako hau oraindik bizirik eta Zibilizazio Helenikoa hilzorian zegoenean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Azken hitza Kattini, haren oritzapena gütartean bizirik egon dadin, arima bizirik düan bezala. Herria 2002-09-05
Ekialde Urruneko bi gizarteek, Txinan eta Japonian, bizirik iraun zuten, hasierako ezjakintasunagatik hiltzeko arriskuan egon ziren arren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 208. orr.
Esperantzak eta oroitzapenek bizirik iraungo dute beti, haren ezkuturen batean belarrak beti berde irauten duen bitartean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 38. orr.
Izotzaren gogortasuna dute testuaren hitz higiezinek, baina sentimendu ugari daramatzan uholdea bizirik dabil azpian. Pako Aristi «Note book», 2005 - 15. orr.
Haren oroitzapena bizirik iraunaraziko dute agian nire margolanek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 180. orr.
Hantxe aritzen zen eztabaidan eta hantxe eusten zion bizirik nekazarien artean jabearen kontra izaten den gorroto sor horri. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.
Bizirik badaukak oroimenean, has hadi honako bertso honetatik... ea, nola zen...: [...]. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 101. orr.
Euskara bizirik dago irratian eta telebistan, bizirik dago prentsan, bizirik dago hezkuntzaren maila guztietan, bizirik administrazioan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 45. orr.
Gaua oraindik bizirik zegok basoaren erdian, gaua, hitz horrek iradokizen duen guztiarekin: harrapakina, amodioa, joan-etorriak, beste helbururik gabeko bizipoza eta bizitzeko borroka. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.
Tenk dauden gauzak, lehorregi eta idorregi akaso bai, zurrun bai, baina hala ere bizirik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 33. orr.
Garezurra zeharkatu zidan krakateko hark, eta oraindik ere bizi-bizirik daukat oroimenean, une honetan berean entzuten ariko banintz bezalaxe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.
Euskal kultur jardunean bizi-bizirik dagoen agerpenetakoa da bertsolaritza. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.
Betorkie bat-batean heriotza, jaits bitez bizi-bizirik Herio Leizera, gaiztakeriaz bete-beteak baitaude! Elizen arteko biblia Sal 55,16
Toki batzuetan bizi-bizirik segitzen dutela galdutzat jotzen zituen formek eta erritualek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.
Ukondoa burkoaren gainean ezarri eta neskatoaren eskuari behatuz, "bizi-bizirik dagoela dirudi" esan zuen ahopean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.
aita bizirik (7); aitona bizirik (7); ala bizirik (12); arafat bizirik (6); arte bizirik (6); artean bizirik (44); atera ziren bizirik (6); aurpegia bizirik (6); azpian bizirik (9); baina bizirik (56); baina oraindik bizirik (7); bat bizirik (19); bat ere bizirik (18); batean bizirik (6); batetik bizirik (9); batzuk bizirik (14); bera bizirik (12); beti bizirik (17); bizi bizirik (74); bizi bizirik dago (8)
bizirik al (12); bizirik ala (12); bizirik ala hilik (9); bizirik atera (136); bizirik atera zen (39); bizirik atera ziren (12); bizirik aterako (37); bizirik ateratako (11); bizirik ateratzea (21); bizirik ateratzea lortu (13); bizirik ateratzeko (13); bizirik ateratzen (24); bizirik atxiki (7); bizirik atxikitzeko (11); bizirik atxikitzen (7); bizirik aurkitu (17); bizirik aurkitzeko (19); bizirik baina (6); bizirik baino (6); bizirik baitago (6); bizirik baldin (11); bizirik balego (22); bizirik balego bezala (7); bizirik baleude (14); bizirik baleude bezala (12); bizirik behar (9); bizirik behintzat (6); bizirik da (24); bizirik dago (100); bizirik dago eta (8); bizirik dagoela (51); bizirik dagoelako (8); bizirik dagoen (65); bizirik dagoen bitartean (6); bizirik daude (22); bizirik daudela (24); bizirik dauden (34); bizirik dela (12); bizirik den (8); bizirik dira (8); bizirik dirau (31); bizirik dirauela (8); bizirik dirauen (8); bizirik diraute (13); bizirik dirauten (13); bizirik diren (9)
bizirik edo (14); bizirik edo hilik (9); bizirik egon (33); bizirik egongo (22); bizirik egotea (19); bizirik eraman (9); bizirik erre (11); bizirik eta (90); bizirik eta onik (11); bizirik eta osasuntsu (12); bizirik eusteko (17); bizirik eutsi (8); bizirik eutsiko (7); bizirik ez (31); bizirik gaude (9); bizirik gaudela (7); bizirik gauden (6); bizirik gelditu (20); bizirik geldituak (23); bizirik geldituek (8); bizirik geldituko (16); bizirik geldituriko (6); bizirik gelditutako (10); bizirik gelditzen (18); bizirik geratu (15); bizirik geratzen (7); bizirik gorde (6); bizirik hago (9); bizirik harrapatu (11); bizirik herri (13)
bizirik ihes (7); bizirik ikusi (7); bizirik iraun (101); bizirik iraun behar (7); bizirik iraun dezaten (7); bizirik iraun zuen (9); bizirik iraun zuten (8); bizirik iraundako (6); bizirik iraungo (20); bizirik irautea (47); bizirik irauteko (124); bizirik irauten (38); bizirik irten (24); bizirik irtengo (8); bizirik irtetea (7); bizirik irteten (6); bizirik izan (7); bizirik jarraitu (25); bizirik jarraitu ahal (7); bizirik jarraituko (8); bizirik jarraitzeko (12); bizirik jarraitzen (34); bizirik jarraitzen du (7); bizirik lurperatu (10); bizirik mantendu (9); bizirik mantentzeko (9); bizirik mantentzen (18); bizirik nago (26); bizirik nago oraindik (6); bizirik nagoela (6); bizirik nahi (16); bizirik nengoen (7); bizirik nola (6)
bizirik ote (13); bizirik plataforma (8); bizirik plataformak (23); bizirik plataformako (21); bizirik segitzeko (8); bizirik segitzen (19); bizirik taldeak (8); bizirik taldeko (12)
bizirik utzi (34); bizirik utzi gabe (8); bizirik utziko (17); bizirik uzten (10); bizirik zaude (7); bizirik zegoela (65); bizirik zegoelako (6); bizirik zegoen (67); bizirik zegoenean (7); bizirik zela (16); bizirik zen (15); bizirik zeudela (16); bizirik zeuden (23); bizirik zirauen (9); bizirik zirauten (8)
da bizirik (30); da inor bizirik (6); dago bizirik (10); daude bizirik (6); dela bizirik (6); dira bizirik (15); donostia bizirik (7); du bizirik (14); dute bizirik (12)
edo bizirik (20); egin eta bizirik (7); egun bizirik (11); emaztea bizirik (7); ere bizirik (85); ere bizirik aterako (6); ere bizirik utzi (11); esker bizirik (6); eta bizirik (167); eta bizirik atera (14); eta bizirik iraun (8); eta bizirik irauteko (6); eta oraindik bizirik (6); euskal jai bizirik (6); euskara bizirik (10); ez bizirik (13); ez da bizirik (13); ez zen bizirik (6); ezin hilez bizirik (7); gero bizirik (6); gu bizirik (10); handik bizirik (11); hartan bizirik (6); herrian bizirik (8); hilez bizirik (7); hilik edo bizirik (7); honetan bizirik (7); hori bizirik (8); horiek bizirik (8); hura bizirik (15)
inoiz bizirik (8); inor bizirik (24); israelen bizirik (7); jai bizirik (7); kosta bizirik (9); kosta bizirik plataformako (6); lasarte oria bizirik (10); lautada bizirik (10); mutriku bizirik (7); naiz bizirik (6); ni bizirik (12); norbait bizirik (6)
ondoren bizirik (7); oraindik bizirik (107); oraindik bizirik dago (7); oraindik bizirik zegoela (10); oraindik bizirik zegoen (8); oraindik ere bizirik (20); oraino bizirik (20); oria bizirik (10); oroitzapena bizirik (7); oso bizirik (11); pertsona bizirik (6); semea bizirik (11); txapelketan bizirik (6); txingudi bizirik (58); txingudi bizirik ek (9); txingudi bizirik plataformak (10); txingudi bizirik taldeko (7)
uharte bizirik (6); urola kosta bizirik (9); urtez bizirik (6); uste bizirik (6); utzi bizirik (9); zegoen bizirik (8); zen bizirik (23); zion bizirik (6); ziren bizirik (21); zituzten bizirik (7); zornotza bizirik (49); zornotza bizirik ek (6); zu bizirik (9); zuen bizirik (24); zuten bizirik (8)