Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apaizak, beste zeregin handirik ezean, beti izan dute bizioso fama: besteak beste, jale, edale eta fumatzaile amorratuak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 154. orr.
Mende bukaeran, nekazarien exodoa garatu zenean, xuriek zioten goraki Hiria, erdalduna, zikina eta biziosoa zela. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 84. orr.
Dantza-mota asko daude, baina bi sexuek parte hartzen dutenek bi ezaugarri amankomuneko dituzte: nabarmenki kaltegabeak dira eta biziosoek biziki maite dituzte. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 70. orr.
Ez dugu material gutxi, horratik, baina tipoak gehiago behar dela, egunik egun libreago dihardutela eta armairutik irteten den bizioso piloari eskaintzen duena eman behar zaiola. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 134. orr.