Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bizigailu (ETCn 16 agerraldi) iz bizigaia.
Armaz ez bazen gosez etsiko genuelakoan, ziudadelaren inguruan uztaia hertsatu zuen Terridek, bizigailu bakar bat ere etor ez zedin gure eskuetara. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.
Present eta bizigailu estimagarria haur eta hauen aita amentzat. Herria 2004-11-25
Joey nagusiaren mutilak lau asteetarik behin bizigailuak eroaten zizkionean, ardiez ahalik lasterren axolatzera lehiatzeko, haragi freskoa gordinik irents zezakeen: ai zer plazera odolaren jario lodia kokotsean behera isurtzen sentitzea! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 36. orr.