Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biziberritu, biziberri(tu), biziberritzen (orobat bizi-berritu) 1 da/du ad bizitasun berria hartu edo eman.

Biziberritzen, horretan ari nintzela, batez ere: bizi berri baten atarian nengoela, eta Karmen nahi nuela bizi berri horretan kideko bakar.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 29. orr.

Haren itzalpean biziko dira berriro; garia bezala biziberrituko dira, mahastia bezala loratuko eta Libanoko ardoa bezain ospetsu.  Elizen arteko biblia   Os 14,8

Biziberri daitezela haien hezurrak hilobian eta berrizta dadila gizon ospetsu haien izena beraien ondorengoengan!  Elizen arteko biblia   Si 46,12

Bihotz-eroriak biziberrituko ditut, ahuleziak jotakoak indarrez beteko.  Elizen arteko biblia   Jr 31,25

Hitz gutxitan laburbiltzen da bere proiektua: bertsolaritza biziberritzeko oinarriak jartzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 69. orr.

Zeren eta, ene amaren otoitzen bidez, Jainkoaren garaziak ukitu baininduen eta aldatu, baita gogoberritu eta biziberritu ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 344. orr.

Santu guztiak -ikatz gori horiek- gogoratzeak bere baitan jainkozko sua biziberritzen zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 796. orr.

Ezagutzen dut hizlariaren sindrome hori: behin hitzaren dohaina biziberrituz gero zaila da gelditzen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 65. orr.

Baratzea ureztatua bezala biziberrituko dira, ez ditu gehiago ahuleziak joko.  Elizen arteko biblia   Jr 31,12

Bekatariek grazian biziberritzeko konfiantza aurki zezaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Galde bidez, biziberritu ahalean, oroiberritu, eta nork bereganatu egiten baititu munduko sekretuak, huskeria aspergarri usteko askoren azpian mila ezusteko liluragarri bezain engainagarri bilatuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 235. orr.

Badira propio kontainerren lan sistemara ondo egokitu eta horri esker biziberritutako portuak ere.  Berria - Gaiak   2006-04-30

Bisigodoek iratzarria, eta musulmanekin borrokan, betiko Espainiak bere burua biziberritu du: hots, Gaztelak berritu du (baskoiek ere laguntzen zutela); Espainiaren orpoa eta muina Gaztela da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 274. orr.

Montilla prest dago udalekin biltzeko Ezkerraldea biziberritu dadin.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

Azpeitian, urtarriletik harat Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia bidean ezarriko du udalak.  Herria   2004-01-01

2 (era burutua izenondo gisa

XX. mendearen lehenengo herenean, tratatu erromatar zaharraren korapiloak askatu eta gehien erabiltzen ziren hizkuntzetara itzultzeko interes biziberritu eta arrazionalizatua ikusi zen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5330. orr.

Aerodromorako irrikak eta azken bi urteetan izan nuen kontzientzia alemanaren zamak bazterrarazitako literatur zaletasun biziberrituak aho zabalik utziko ninduen, Umbertok esan baitzidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 229. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus