Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laranja bat jan, gero bi bixkotx, zakua muntatu eta jo berriz! Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.
Gure lagunak doi-doia ikusten ditugu eta ahal bezala, xokoleta, bixkotxak eta zigarretak helarazten dauzkigute. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.
Xato sukalderat, bixkotxak baditut xuretzat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.
Gasna pixka bat eta bizpahiru bixkotx gelditzen zaizkit. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.
Erretoreak erromes bakoitzarentzat kafesne eta bixkotxak prest ezarriak ditu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 106. orr.
Gerezia bixkotxaren gainean. Herria 2005-02-10
Kultura ez da bixkotxaren gaineko gerezia. Berria - Kultura 2004-03-31
Txokolatezko bixkotxa bi paketa osorik jan zenituen eta desesperaturik oheratu zinen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 14. orr.
Oren bata inguruan bazkaria nahi duten guzientzat 17 eurotan: piperada xauxixekin, zikiroa, gasna, bixkotxa, kafea eta denen pusatzeko behar diren edari guziak. Herria 2005-09-15
Haurrentzat, oilaxkokia eta bixkotxa, 8 euro. Herria 2005-06-16
"Molde" hau dugu, bere lehen erran nahian, bixkotx egiteko moldea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 13. orr.
Guk segurtatzen dugu "EGUZKIA" markako bixkotxean burra freskoa baliatua dela, arraultze freskoak eta irin naturala. Herria 2001-07-05
Besta horren barne lehiaketa bat proposatua zauku: Euskal Bixkotx hoberenaren txapelketa. Herria 2003-09-25
Emaitzak emendatu dira aurten: sukrea, kafea, xokoleta, bixkotx idorrak eta erreximenterian. Herria 2002-12-12
Itzultzerakoan bixkotxa kutxa bat atzeman zioten eta lanera ateratzeko eskubidea kendu. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
Hantxe bixkotx-ontzi batzuen barruan pilaturik. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.
4 libera eta 80 zentimetan den bixkotxa paketaxoa untsalaz 0,731 eurotan ezarria izanen da bainan punttako batteko hori nunbait galduko da. Herria 2001-07-26
Egun guzian baziren ere saltzaileak Kanboko karriketan, bixkotxa saltzaileak bixtan dena bainan atxemaiten ahal ziren ere tokiko ekoizpen saltzaileak eta arte ofizialeak. Herria 2005-09-29
Jean Minondo Irisartar okina lotu da sail horri eta inguruko beste 15 bixkotx egile konbentzitu ditu label baten sortzearen beharraz etxe pastizarentzat. Herria 2001-07-05
Eguzkia elkarteko okin eta bixkotxa egile profesionalak, ofizialeen ganbara eta Kanboko turismo bulegoa ziren antolatzaileak. Herria 2003-03-10
Helduden igandean, Bazko goizeko meza nagusia aintzin eta ondotik, Ixturitzen eginen da gisa bereko, bixkotx saltze bat, Ezkia ikastolaren alde. Herria 2003-04-17
Errege-bixkotxak egiten baitira Trufania-kari. Herria 2001-01-11
Kanpamendura heltzean, douar-eko haurrek inguratu zitzaizkiguten G.M.C. kamioiak, gelditzen ziren jatekoen bila, gerla-bixkotx gogorrak bereziki. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 55. orr.
Arrain freskoa, jengibre mina eta noodles egin berriak saltzen zituzten denda txikien ondoan geratzen nintzen, zorion-bixkotxezko fabrikak ere inguruan nituela. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 136. orr.
bixkotxa edo (3); bixkotxa egile (4); bixkotxa eta (6); bixkotxa eta kafea (3); bixkotxa on (4); bixkotxa saltze (11); bixkotxa saltze bat (8); bixkotxa saltzea (7); eta bixkotxa (8); etxe bixkotxa (3); euskal bixkotxa (6); gasna eta bixkotxa (3)
bixkotxak salduko dituzte (4); egin bixkotxak (4); eskaini bixkotxak (5); eskaini bixkotxak jastatuz (4); eta bixkotxak (3); herritarrek eskaini bixkotxak (5)
bixkotxaren gainean (3); euskal bixkotxaren (13); euskal bixkotxaren eguna (8)