Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste substantzia batzuk, hala nola proteinak, aminoazidoak, bitaminak eta glukosa, oso erraz detektatzen dira odolean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.
Bitaminak ere egunero hartu behar ditut. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Etorkizuneko elikagai "konplexuak" aberastuta etorriko zaizkigu, hau da, premiazkoak ditugun bitamina, mineral eta oligoelementuekin osatuta. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 76. orr.
Populazio globalak onartzeko moduko usain eta zaporeak dituzten elikagaiak ekoitziko dira, bitamina, proteina, karbohidrato, mineral eta gantz funtsezkoak dauzkatenak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.
Nik uste dut oso jende gutxik dakiela zenbat bitamina duten eta zein gozoak eta samurrak diren ilar lekak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 340. orr.
Bitamina gehienak ere ezin ditu gorputzak fabrikatu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 214. orr.
E eta C bitaminek alzheimerra garatzeko arriskua murrizten duela diote adituek. Berria - Gaiak 2004-01-21
Ordurako jakina zen dietatik A bitamina kentzen zitzaien arratoiek usaimena galtzen zutela. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.
Ordura arte sekula arazorik izan ez zuenak gaixotasun arraroa izan zuela, bitamina misteriotsu batzuk hartuz hasi omen zela, bolo-bolo zabaldu ziren esamesak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 87. orr.
Neurriz gaineko bitamina-kontzentrazioa. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 77. orr.
Bitamina-iturri berriak ezagutzea, jangaiak prezio hobean eskuratzea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.
Neronek prestatutako bitamina-tantak ekarri ditut oraingoan ere, eta neronek emango dizkizut gauero, ohera joan aurretik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 101. orr.
Bitamina pilula miragarriak aipatuko zizkion batek, aloe landarearen mirakulu sinesgaitzak goraipatuko beste batek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.
Galdezkatuak, fotoan ateratuak izan ginen alde guzietatik, bitamina paztillaz itoak, gisa guzietako eritasunen kontra txertatuak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 141. orr.
Egunero hartzen zituen pare bat bitamina-komprimatu. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.
Zer jan eta edaten dute, bada, milikari horiek, ardoa zer den ere ez baitakite, vitamina-irensle, te hotz-edale eta kotoi-murtxikatzaile horiek, ogia zer den ere ez baitakite. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.
Han zeuden Viejas Glorias eta Buru Berri guztiak txalo zaparraden bitaminak jasotzen. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 99. orr.
Berak azaltzen zuen guztia bitaminak ziren Iruñeko euskaldunendako, edo, hobeto esanda, arnasa. Berria - Kultura 2004-03-07
a bitamina (6); a bitaminaren (3); bitamina eta (6); bitaminak eta (4)