Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bisitari 1 iz bisitan doana.

Erran ere dizut ezen arras bertzelakoa zela haren jokabidea, bera baino handiagoak edo aberatsagoak zituenean bisitari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 151. orr.

Urre-koloreko aulki eta ispiluz hornitutako areto zuri handia bisitariak hartzeko prest zegoen, argi guztiak piztuta.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 115. orr.

Temisek halaxe hartzen zituen bisitariak, zegoen bezala, batere txukundu gabe, etxeko janzki arruntak soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 209. orr.

Agnèsek, bisitariak hartzeko gelara joanik, bere bila etorritakoa gizon dotorea zela ikusi zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.

Nire haserreak bisitaria zur eta lur utzi zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 89. orr.

Agurra errepikatu du bisitariak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 57. orr.

Bisitariek segurtasun kontrol zorrotzak pasatu beharko dituzte estatua dagoen uhartera heltzeko.  Berria - Mundua   2004-08-04

Donostiara etortzen ziren bisitari guztiek (Urgull-Gazteluko soldaduek izan ezik!), "Aita Gure" batez bederen, gurtzen zuten gurutzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 37. orr.

Bisitariak eta etxeko jaunak kopa bana vodka edan zuten aurrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.

Aspaldian ez dut bisitaririk izan -jakinarazi zion-, eta, egia esan, ez diet onura handirik aurkitzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 181. orr.

Irisarrik argimutila eskuan, goiko solairura eraman zituen bisitariak, eta bi gelatan banatu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 116. orr.

Turista eta bisitari ugari hartu arren, hiriak ez du turismorako zerbitzu egokirik garatu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 166. orr.

Orain dela lau urte ekimena hasi zutenetik, urtero bisitarien kopurua goitituz joan da.  Berria - Kultura   2004-05-15

Aurreko egun osoan, eta goiz hartan bertan, bisitarien jarioa etengabea izan zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.

60.000 bisitari erakarri ditu [Biurteko Azokak]: 42.550 profesional eta 15.000 gonbidatu inguru.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

Bartzelonatik iragango diren nazioarteko milaka bisitariri Herrialde Katalanen eskubide nazionalen berri ematen saiatuko dira kanpainagileak.  Berria - Mundua   2004-05-08

Iaz 2004an baino %4,3 bisitari gehiago izan ziren EAEn, hiriburuetan batez ere.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Hasieran espetxean bisitari bat legez sentitzen nintzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 106. orr.

1933ko martxoan Ondarretan Frantzisko Idiakez presoaren senide eta lagun batzuk bisitan joan eta hasi dira berriketan, euskaraz, eta kartzeleroa ohartu denean bisitariei pistola atera die, euskaraz hitz egitea debekatzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 192. orr.

Hilabete geroago, mezua etorri zen Pauetik: Joana erregina berria Nafarroa Behereko bere lurraldeetara heldu zen, bisitari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

Bisitariek ezin izan zuten herritarrekin hitz egin.  Berria - Harian   2005-05-19

Sadar ez da zelai erosoa bisitarientzat.  Berria - Kirola   2004-03-21

Bisitarien gola kolpe latza izan zen.  Berria - Kirola   2006-01-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Triesteko geltoki aurrean egoten zela askotan, trenez iristen ziren bisitari arrotzei istorioa kontatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 196. orr.

Bakean bizi zirenak, bisitari bitxi honek aztoratu ditu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 39. orr.

Voltaire estiloko besaulki handi batean eserarazi zuen hain bisitari adeitsua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 393. orr.

Bisitari ospetsuei behar bezalako aterpea eskaini nahirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

Irakurtzen amaitu gabeko liburu baten aurrean aharrausika, zain, goi-gizarteko bisitari asmotsuren bat noiz etorriko ote zaion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.

Haien ustekabea, bisitari goiztiarrari beha!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.

Urteroko bisitari gisa, nola ikusi duzu azokaren bilakabidea?  Berria - Kultura   2004-12-08

Europako lehen bisitariak [Kebek-en] euskal arrantzaleak izan zitezkeen, edo bederen hauen arrastoak dira Europarren pasaiaren lehen frogak.  Herria   2002-08-08

Kanpoko bisitarientzat irekitzen zuten taberna bateko terrazan eseri ginen elkarri begira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 190. orr.

Ezusteko bisitaria izan zuten.  Berria - Mundua   2006-02-24

Ustekabeko bisitariak izango zituelakoan, Aitak gordetzeko agindua eman zion semeari, baina Juanitok ez zuen horretarako betarik izan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 25. orr.

Hara han ezgaraiko bisitariak!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 196. orr.

Urte gutiren buruan noizean behinkako bisitaria bilakatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

2005. urterako finkaturiko bisitari muga erraz gainditu du museoak.  Berria - Kultura   2006-01-11

Bisitari-harremanak, bisita: oinarri berri bat, hasiera berri bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 279. orr.

Presaka zebilen, bisitari talde bat zain baitzeukan aretoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 516. orr.

"Neskek aingeru bati bezala begiratzen dizute", esan zidan Lubisek hirugarren edo laugarren bisitari multzoa Iruaindik aldendu zenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

Halere, barneko eta kostaldeko eskualdeetan ere igo da bisitari kopurua".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 207. orr.

2004rako bisitari aurrikuspena: 850.000.  Berria - Kultura   2004-01-14

Inguru horretan bisitari andana ikusteaz gain, zaldi edo behor-taxiak ere aise bereganatzen du ibiltariaren begirada.  Berria - Kirola   2006-04-18

Irteerarantz presaka zihoan bisitari-uhinean, irribarre handiak egin zizkioten batzuek Nofuturi, Léak bere bi nebei Blaise Pascal enpresagizon nola bihurtu zen kontatzen zien bitartean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Etxera etortzen diren bisitariak peristiloetan ez hartzeagatik, bisitari-gela hauetan baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2990. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Istorio arraro berbera, mamu-bisitarien esku drastikoek garbitu eta berriro altzarituarena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 294. orr.

· Zuhaitzaren ondoa utzi eta han-hemenka argazkiak egiten ari ziren turista-bisitarien artean ibili zen batetik bestera, inguruak miatzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 12. orr.

5 irud/hed

Haizea, berriz, martxoko bisitari fijotakoa da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 127. orr.

6 (izenondo gisa)

Swan andrea, Matson andrearen ezkonahizpa bisitaria, hura baino gazteagoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Hemen desagertu da amona, aienatu da umea eta suntsitu da poeta bisitaria ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus