Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bisean (orobat bisian eta bisan) bis (orobat biseanbis, bisenbis eta bisen bis) 1 adlag ipar aurrez aurre.

Presuna bakotxari, 45 galde eginak izanen zaizkio, bisean bis: xehetasun soziodemografikoak, elkarte bizia, agusagailuak, haren jarrera euskal lurraldeari, nortasunari, hizkuntzari buruz...  Herria   2004-09-30

Aste oroz bere lan orduetarik kanpo preso ikuskatzaile zen Korinarekin egoten zen bisean bis.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 76. orr.

Paradisu hura hau baino aise ederragoa da izanen Jainko Jauna ikusten ahalko baituzu bisean-bis!  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 77. orr.

Bisean bis hor zuten Carricart osagarri gaitzean baina lan haundia ere zuena defentsan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Lehenik iratzartu zena Basoi izan zen; eta ohartu zen berehala ezker, eskuin, bisean bis zituenak urrun joanak zirela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 108. orr.

Behiala espaloian zutik zeuden bi gizonetarik bat bisean bis neukala ohartu nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.

Gaineko karrikari goiti segituz, ezkerretarik, etxe bat bada izena ezabatua duena: "Ongi hemen", eta, kasik bisean bis, beste etxe baten izena hori ere desagertua: "Hemen hobeki".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 50. orr.

Bizikleta saltzailea zen eta elizaren bisean bis den saltegiaren nagusi egon zen erretretan sartu arte.  Herria   2004-09-23

Bisean bis zuen Marlo-k etxea, Hartxurieta auzoan, Espainiako aldean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 35. orr.

Ohartu hiza behin ere, bisean-bis dugun herriko etxea 1856an eraikia izan dela?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 39. orr.

Segidan etxera badaramate, hor berean, apezetxea bisean bis, eta azken hatsa emaiten du: 1918ko urriaren 20a zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 70. orr.

Kowloon, Hong Kong ugartearen parean bisean-bis dagoen kontinenteko "Bederatzi herensugeak" izeneko mendixkak dira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 79. orr.

2 bisean biseko izlag/iz (kartzeletan) aurrez aurrekoa.

Bisean biseko bisita zuen bakoitzean biluztu eta ukitu egiten zuten espetxe funtzionarioek atera eta sartu behar zuen bakoitzean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

Bisean-biseko gela tepo beilegian plantatu ziren herrokan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 272. orr.

Bisean biseko edo kabinetako bisitetan mantar brodatuetan bilduta ezagutu genituen seme-alaba edo iloba txiki haiek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 146. orr.

Txokok maite zuen, eta luze gabe elkarren eskuen itzalak bilatzen zituzten bisean biseko berinaren eremuan irriz eta, beharbada, zoriontsu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 76. orr.

"Noiz etorriko zara etxera" galdetzen ziguten hurrengo bisean bisekoan, jolasak eta jakinminak gainezka egiten dieten adin horretan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 146. orr.

«Preso bat bisean bisekoa egitetik itzultzean bi zaindarik jipoitu ostean altxatu gara», esan zion preso batek SER irratiari.  Berria - Mundua   2004-05-01

Azkenean Guardia Zibilak kanporatu zituen hiru presoren senideak, bisean bisekorik egin gabe.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 158. orr.

Kalkulu antzuetan zinpurtu zen emaztea: sei minutu, hiru oren laurden eta gero autobusezko zati bat, kartzelako atean bi ordu aiduru, oren bateko bisean-bisekoarentzat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bisean bis (27); bisian bis (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus