Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
birraitita (orobat birraitite) iz birraitona.
-Rufinori sarri entzun neutsan bere osaba Andres Arrola (neure birraitita zana) birritan joan zala gerrara: behin deiturik edo altzaurik eta beste behin auzoko baten ordez. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 82. orr.
Baliteke umeek aititaren antza edukitzea, baita birraititaren itxura ekartzea ere, gurasoek euren gorputzean askotariko lehenki ugari nahasturik gordetzen baitute sarritan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 299. orr.