Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egungo gizartearen gaineko ikuspegi ilun eta ezin pesimistago bat, gerra globaleko garai hauek pentsatzeko eta birpentsatzeko bereziki egokia begitantzen zaidana. Berria - Kultura 2004-09-29
Mila aldiz entzundako dena esanda dago esaldia da literaturako topikorik gaiztoena, esanda dagoena birpentsatzen dugunean, esanda zegoena berritu egiten baita. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.
Proposatzen hasita, erretorikaren generoak birpentsatzea proposatuko nuke aurrena. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.
Horra hor kazetaritzako ikasketak birpentsatzeko bide emankor bat aukeran. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.
Oihal ilun haiek nire begiradari eskaintzen ziotena horixe zen, gizakiek birpentsaturiko gizakia. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 156. orr.
Badira honen moduko gerraren kontrako beste zenbait joko, gehienak artistek egindakoak, gerrari buruzko gure jokaera berpentsatzen laguntzen digutenak. Berria - Kultura 2006-01-25