Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birjaio, birjaio, birjaiotzen 1 du ad berriro jaio, jaioberritu.

Horri esker, Gizon Primordial bihurtzen da, Naturaren sintesi, katabasia egin ondoren, hots, izatearen maila beherekoenetara jaitsi ondoren; posibilitate guztiak agortu eta errealitate desberdin batera birjaioz.     «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.

Zer baliabide hoberik izan dezakezu [...] har dezazun bataio berria eta birjaio zaitezen?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.

Gauzen lehenkitzat jaiotzen eta hiltzen ikusten ditugun gorputz bigunak hartuz gero, izadi osoak hutsera itzuli behar du eta gauza guztiak hutsetik birjaio eta hazi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 73. orr.

Herria birjaio.  Elizen arteko biblia   Is 66,7 tit

2 (era burutua izen gisa)

Beldur zen ez ote nintzen bihurtuko birjaio santu gogaikarri horietako bat, baina ni ez nago horrelako kontuetarako egina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 305. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus