Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
biribilxko (corpusean borobilxko soilik) izond biribil samarra.
Alferrik saiatzea: bertzelako sasoia behar nukeen, atzera ere makurtu eta pertsiana azpitik nire tripa borobilxkoa behin berriz amen batean herrestatzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.
biri iz jirabuelta.
Zirkuan legez kaleetan ere egundoko bolantinak, jauziak eta biribueltak egiten izan dituen gizonak hantxe uretara must egin, itsasontzi handi haren pareraino uger joan eta ainguraren katean gora katuak baino malguago egingo luke. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 80. orr.
-Biribuelta gehiegi -esan zidan bisitariak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 78. orr.