Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
biribiltxo (ETCn 25 agerraldi) 1 izond adkor biribila.
Neskatxa biribiltxo bat, oso polita eta oso umore txarrekoa atera zitzaion bidera. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.
Ilarren itxura daukaten ale biribiltxoak dira, goxoak, irinez eta azukrez eginak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 32. orr.
Bere aurpegi biribiltxoa eguzkia bezala argitu zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 349. orr.
• 2 iz biribil txikia.
Biribiltxo batez irudikatzen da zeroa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.
-Ondo geratzen zaizu ilea -esan zion Ruche jaunak, hatzekin biribiltxoak eginez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.