Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biribiltasun (ETCn 270 agerraldi; orobat borobiltasun ETCn 104 agerraldi) 1 iz biribila denaren nolakotasuna.

"Bera Lurraren gaineko zirkuluan eseririk dago", hau da, Lurraren biribiltasunaren edo haren ibilbidearen gainean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 57. orr.

Inguratzen zaituen lurraren biribiltasun guztian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 213. orr.

Plater baten adigai enpirikoa zirkuluaren adigai geometriko soilarekin homogeneoa da, lehenengoan pentsatutako biribiltasuna bigarrenean begiets daitekeen heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 91. orr.

Mutilaren gorputz handi ile-horiak, haren masailek, haren eskuek, haren lepo sendo bilo-arrosakoak bai indioilar bikainen haragi samurra bai antzara gizenen sabelen biribiltasuna zeuzkaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Zakilari eta alde banatako barrabilen biribiltasunari erreparatuta.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 248. orr.

Aldakek antzeko biribiltasuna zuten.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 112. orr.

Apirilak biribiletik gutxi duelako, 30 egunen biribiltasun hiru hamarreko biribilkako horiena ez bada.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 140. orr.

Hatz erakuslearekin kurritu nuen pianoaren tekla bakoitza, lagun zaharren enkontrura aspaldiko partez datorrenak bezala, nota bakoitzaren arintasuna eta pisua, zaporea eta bolumena, biribiltasuna edo zorroztasuna neurtuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.

Txekhov eta Carverren ildoan [...] biribiltasunak ez du horrenbesteko garrantzirik; giro baten sorrera, tentsioari eusteko ahalmena eta xehetasunaren garrantzia dira aipagarriago ildo horretako ipuinetan.  Berria - Kultura   2006-04-12

Apunte hauek txinparta modukoak dira, ez dago aforismoetako biribiltasun eta sakontasun hori.  Berria - Kultura   2004-01-23

Amstrong golak sartzen ikustea litzateke falta zaidan bakarra ene oporren erabateko biribiltasunaz gozatzeko.  Berria - Kirola   2004-07-03

Jabe denak eta nagusi denak, aldiz, bere jabetasunean eta bere nagusitasunean balu bezala bere betetasuna eta bere biribiltasuna, hatz baten faltak eta hatz guztien faltak ezin hauts dezakeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.

Badira euskaraz bokal-harmoniaren beste zantzu batzuk ere goiko bokalen biribiltasuna edo palataltasunari dagozkionak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

2 (izenondoekin)

Inori ez zaio oharkabean joan Lukrezioren sonoritate eta biribiltasun espresiboa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

Poemaren intentsitatea behar du, hasi eta buka, eta haren biribiltasun formala.  Berria - Kultura   2006-02-19

Naturak ez baitu zuen torturabideen biribiltasun zehatza erdiesten ahal.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 145. orr.

Hutsaren hurrengo iruditzen zaizkit, hur ale horren xuhurtasun eta biribiltasun xaloaren ondoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.

Izan ere, planetaren biribiltasun oso-osoa eman nahi zuen neurtitzetan; 1941erako jadanik bertsoetaratuak zituen Queensland estatuko hektarea batzuk, Ob ibaiaren ibilbidearen kilometro bat baino gehiago, [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Ikusmenezko imitazioaren biribiltasun eta betetasun harrigarri hori osatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hitzaren hasiera bukaeran errepikatzen da horrelakoetan, eta biribiltasun efektua sortzen du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 26. orr.

Alde batetik nire ipuinak joango ziren, eta beste aldetik Jackenak; biribiltasun printzipioari eusteko, ordea, azalak berdin-berdinak izango ziren, egilearen deitura salbu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.

4 (pluralean)

Gero eta sinetsiago nago, zu bezalaxe, ezen hitzik biribilenak ere bere itzala duela, eta hargatik direla biribiltasun guztiak [...] ustezko eta balizko, haiek guztiak itzalaren baitan urturik eta ezabaturik akaba dezaketenez gero.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 51. orr.

Elkartze sexuala zentzumen guztien gozamena da: larruazala, gorputzeko biribiltasunak, ipurmasailak eta genital eder eta beroak ikustea; xuxurla, arnasestu eta hasperenak entzutea; [...]. begi ilunak, azala beltzarana, soina lerdena eta biribiltasunak neurrikoak eta trinkoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 148. orr.

Esku jakintsuak gidatu zuen besoa, Maria Sararen gerria ukitu zuen, aldakaraino jaitsi zen, eta izterraren biribiltasunetan pausatu zen azkenik, presiorik egin gabe ia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 345. orr.

Gona motzak eta eskote luzeak, jantzi estuetan nabarmenduriko biribiltasun erakargarriak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.

Paul D-k begi izkinarekin ikusi zizkion bularrak flotatzen eta ez zitzaion gustatu, berdin-berdin biziko zen biribiltasun zapal, sakabanatu haiek gabe ere.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 43. orr.

Txikizkako saltzaileak eta haien gaineko eguzkitako higatuak, gorriak, urdinak, moreak, zutoinetan loturik, merkatua konkorrez eta biribiltasun adoretsuz betetzen zutela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.

Neskatoaren sorbalda txikien biribiltasun freskoak Egutxi agurearen begiak ia ukitu egiten zituen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus