Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barthelemy Agerrek dio errepide horrek zeharkatuko dituen herri guztietarako loturak ukanen lituzkeela biribilguneen bitartez. Berria - Euskal Herria 2004-08-25
Noainen hiru kamioik elkar jo zuten PA-30 errepidean, Talluntxeko biribilgunearen ondoan. Berria - Euskal Herria 2006-02-14
Gau batean, bertze ibilgailuei biderik eman gabe sartu zen biribilgune batean; beharrik, lehenagoko bertze neskalagun bat zen motoan bizkarrari itsatsia zeramana. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 85. orr.
Hendaiako kasino aitzinean dagoen biribilguneari eskuina hartu eta aparkatzera gindoazelarik ikusi zintudan. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 75. orr.
Errepidea bikoizteaz gainera, beste obra batzuk ere egingo dituzte, hala nola Gaintxurizketa gainean biribilgunea egitea, Zaldunborda inguruan lotune osoa egitea eta Kateako sarbidea eraberritzea. Berria - Euskal Herria 2006-03-11
Biribilgunearen ondoan semaforoa jartzekotan geratu ziren orain sei hilabete, baina... Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Uste bezala, hiribide amaierako biribilgunetik errepide nagusira irten, aurreneko saihesbidean eskuinera jo, eta bihurgune itxi bati buelta osoa emanez, zuzenean bideratu ziren Hendaiarantz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.
Nire mozkorrean eta begiak lausoturik nituela, ez nuen biribilgune argiztatua ikusi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.
Tropelak kabitu ezinda egiten du bidea sarri, eta horri biribilgune aldrebesak, bihurgune itxi eta gaiztoak, eta Tourraren kategoriak merezi ez duen azken kilometro arriskutsua gehitzen badizkiogu, erorketak saihestezinak bilakatzen dira. Erdialdeko Asiako biribilunean beste leku hauetako bideak elkartzen ziren: iraniar goi-ordokiaren bidez Tigris-Eufrates arrokoak, Hindu Kush mendiguneko igarobideetan zehar Indiakoak, Tarim arroaren bidez Ekialde Urrunekoak, eta alboko eurasiar estepakoak: azken honek jada lehortua zegoen "Bigarren Mediterraneoa-ren" lekua hartu eta eroankortasuna heredatua zuen. Berria - Kirola 2004-07-06
Bi zirkulazio-biribilune izan zitezkeen horiei izadiak honela esleituriko papera bakoitzak behin eta berriro jokatu zuen lehenengo zibilizazioak sortu ondorengo bost edo sei mila urteetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.
Klararekin geratu zen hondartzan paseatzeko, eta neska agertu bitartean Udaletxe aurreko lore-biribilgunean zegoen zain. «Kuskue tanden», 2004 - 162. orr.
Goitik behera eder zetorren: jaka arina, azpian elastiko kolore bizikoa eta biribilguneak ongi markatzen zizkioten praka malguak janzten zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.
biribilgune bat (3); biribilgune batean (4); biribilgunearen ondoan (3); eko bost biribilgunetan (3); iruñ