Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birao (ETCn 1.678 agerraldi; orobat burro g.er.) 1 iz Jainkoaren edo gauza sakratuen aurkako madarikazio edo esaldi larria; madarikazioa.

Migel Mailuk apeza ziegan sarrarazi du, haren birao, sakre eta madarikazioei entzungor.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 46. orr.

Baina ez zen erraza zer zen birao eta zer ez zehaztea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Liburu ulertezinak hautsi eta irainkatu eta erre zituzten, letren estalkian beren jainkoaren aurkako biraorik ote zegoen beldurrez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.

-Mekaguendios -sarjentu izerdituaren biraoa hasperen bat baizik ez zen oraingoan-.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 138. orr.

Orduan, apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan: -Biraoa esan du. Ba ote dugu lekuko beharrik?  Elizen arteko biblia   Mt 26,65

Zeuek entzun duzue biraoa. Zer deritzozue?      - 0. orr.

Ilunpe itsuan, etengabeak ziren oihuak eta biraoak, txistuak eta hanka-zapartak zorua joka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 47. orr.

Hegazti saltzailea aieneka ari zen, etsita, biraoak ahoan gurdizain baten moduan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.

Biraoari birao ari zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

Nikanorrek biraoak bota dituela zure tenpluaren kontra.  Elizen arteko biblia   1 M 7,42

Pepponek birao bat bota eta orduan On Camillo di-da bueltatu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.

Honentzat ura edatea bezala da biraoak esatea.  Elizen arteko biblia   Jb 34,7

Biraoak oihukatzen nituen Bob artzain ahalguztidunaren kontra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 310. orr.

Mateok birao batez erantzungo zidala erabakirik, ez nintzen ausartu hari ezer galdetzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 69. orr.

Birao bat atera zitzaidan, eramanezina egiten zitzaidan-eta sorabiar haiek, alemanak izan arren, alemana ez zen hizkuntza batean aritzea han, gurean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 40. orr.

Federicok, behar bezala eskertu beharrean, lau birao egotziz eskertu zion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 101. orr.

Domingok, haren biraoak aditurik, aitaren egin zuen, deabrua benetan ikusi izan moduan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 245. orr.

Nahi zuen gure aitak era adeitsuagoan hitz egiten ikastea eta ez beti erantzutea Jainkoaren gaineko birao haiekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.

Liskar ugari izaten ziren bien artean, eta gure amak dirua jaso beharrean senarraren biraoak eta irainak jasotzen zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 33. orr.

Lehen instanteko ezustea gainditu eta gero, irain eta birao hasi zitzaion: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

-Jainkoari buruz txantxak egitea birao delakoan egon naiz -erantzun nion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

Mierda! -baxutik esandako biraoa zen, sentitua.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 131. orr.

Mundu guztiari niri izan ezik, iraintzerakoan bere biraoei indar handiagoa eman uste baitzien erdaraz arituz gero.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 14. orr.

Halaxe aritu zen luzaz, biraoari irain eta irainari arao.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zorabioa, oka hasteko gogoa, handik lasterka alde egiteko beharra, denetarik sentitu nuen, baina birao zakar bat bota eta, nazkari aurre eginez, eskua sartu nuen odoletan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 89. orr.

Hezueria zeukan eta birao izugarriak botatzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.

Orduantxe entzun ziren zaldi irrintziak, zamariei zuzendutako oihuak, kosakoen birao beltzak, eta bota-hotsak eskaileretan gora.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 120. orr.

Zeruaren kontrako birao garratza irten zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 314. orr.

Birao gordin bat atera zaio marinelari: -Jainkorotz!, batela berri bat erosteko dirurik bildu ezin tristea!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 80. orr.

Mutilak birao isiletan eraso dio.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 5. orr.

Baimen daitezela biraorik iraingarrienak eta obrarik ateoenak berehala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.

Biraorik izugarrienak botatzen zituen bere hizkuntza germanikoan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.

Lagunen begietan distira lizuna umotu zen, hitz eta birao lohi zikinak esaten hasi ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 83. orr.

Hark gure aitaren birao dibertigarri haiek entzun nahi izaten zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Sarritan, kaleko biraoak botatzen zituzten, baina ez zituzten axolagabeki esaten, gizonezkoek bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 160. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egundoko birao-sorta bota omen zion aitak Federicoren birao errosarioa errezitatzen nien ulertarazteko nolako mutila nintzen ni.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 47. orr.

Gure aitak goizean baraurik eta jaiki berritan egozten zituen birao segidak izan ziren nik ikasitako otoitz bakarrak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Ordutan ari nintekeen, eta ez bakarrik kuleroez eta izterrez eta titiez, Federico eta Orso Nero eta osaba iharraren birao aldaera amaigabeen zerrenda ere bota nezakeen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Angelo bezalako ero baten edo ikazkina bezalako birao-zaku desatsegin baten esku.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 225. orr.

Birao eta laido sorta luze bat ekarri nuen ahora.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 293. orr.

Birao itxurako zerbait bota zuen ingelesez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.

· Nolabaiteko harriduraz gogoratzen ditut loteria eta ilunabarrean estalkien atzetik gordetzen diren gizonek murmurikatzen dituzten asmabide birao-gaiztoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kaioen txirrioek lan-birao zaharren oihartzunak dakartzate.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.

5 birao egin

Jainkoaren kontra ere birao egin zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Atsekabe beraren pean gaiztoek Jaungoikoa gaitzetsi eta haren kontra birao egiten dute; zintzoek, aldiz, otoitz eta ohore eskaintzen diote.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 349. orr.

Aitaren egin zuen amak, birao egin izan banu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 428. orr.

Herrenak birao egin du, eta ahoa garbitzeko tu lodi bat jaurti du harri biribilez eginiko zoruko lorearen kontra.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 159. orr.

Tente jarri zenean, birao egin eta ostiko baldar bat eman zion aireari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 301. orr.

Ostera figura konpondurik, zer ordu zen begiratu, venezieraz birao egin, eta gelara itzultzeko tenorea zela esan zigun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 185. orr.

1766an, 19 urte besterik ez zituen Saderen herrikide bati heriotza-zigorra ezarri ziotela birao egin eta gurutze bat hondatzeagatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

Ez litzaidakek batere gustatuko horrek afaldu duena afaldu behar izatea, ardi eta antxeta hilak -birao egin nuen neure artean "hil" hitza esateagatik-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 167. orr.

· -Egoitzan ezta biraorik ere ezin da egin dagoeneko!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 353. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus