Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biologia (ETCn 5.539 agerraldi) iz izaki bizidunen egituraz eta, oro har, biziaz, diharduen zientzia.

Biologia funtzioen zientzia da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Bere teoriekin, bada, biologia ere saiatzen da bere objektuen, organismo bizien, irudikapen bat eraikitzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 102. orr.

Biologiaren autonomiaren azpian dagoen ideia honako hau da: fisikak azal ditzake bizidunak izaki materialak diren heinean; baina ez, bizidunak diren heinean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Biologian, aztertuko den organismoa hautatzea ez da nolanahiko auzia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 74. orr.

Ingeniaritza genetikoa, gaur egun, baitezpadako tresna bilakatu da esperimentu bidezko biologiaren esparru.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 150. orr.

Bizidunak, elkarren irudikoak ginen, handikoiak eta burlariak halaber, ADN firindila bikoitz zatiz moldatuak: biologiaren determinismoari zegokionez ihesik ez zegoen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 126. orr.

Biologiaren Filosofia, bizitza artifiziala, Zientziaren Filosofia eta zientzia kognitiboa dira landu dituen gaiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

"Imajinazioa da arimaren begia" esan ohi zien, sarritan, biologiako irakasleak, zenbait aurkikuntzaren azalpentzat.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 112. orr.

Biologiako klasean lehenengo aztertu ohi den izakia da ameba.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Medikuntzako eta Biologiako liburu batzuk, ordurako zaharkituak, bere osaba Iturriozek eman zizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Biologiaren Filosofiako gaiek bi alderdi banaezin izaten dituzte: kontzeptuala eta enpirikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 283. orr.

Belar edo landare-jendea ihartu edo erre egiten da; ez da hiltzen, ez baitzegoen bizirik ere (biologiarentzat bai, jendearen hizkuntzarentzat ez [...]).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

Biologiak ezarritako mugek ez baitute gaindibiderik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 57. orr.

Historia naturalaren eta biologiaren arteko aldea neutralizatzen den neurrian, eta lehenari, historia naturalari, fixismoa dagokio eta bigarrenari, biologiari, eboluzionismoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.

Pertsonen biologia ulertzeko, eulien biologia ikertu.  Berria - Gaiak   2006-05-09

"Jordan" David Starr Jordan (1851-1931) zen, biologia irakatsi zuena Stanford Unibertsitateko buru izan baino lehen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Biologia hutsarekin (azalaren kolore, garezurraren tamaina eta forma, etab.) ez dugu deus argitzen gizakiaren -izpirituaren- jardunketari begira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.

Berdin egiten du talka haren aurka, edo beharbada areago, ugalketaz eta sexualitateaz biologia modernoak plazaraturiko ikuspegiak eta hark eskura jarri dizkigun aukerak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.

Azken hamarkadan garapenaren biologia ebolutiboa (evo-devo, ingelesez) deitzen den diziplina garatu da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Ikerketa EHUko Biologia Zelular eta Histiologia Sailean egin dute.  Berria - Gaiak   2006-01-11

Biologia molekularrak agerian jarri zuen zelularen funtzionamendua gobernatzen duten sistema genetikoen eta oinarriko mekanismoen batasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Biologia molekularraren eta ingeniaritza genetikoaren bitartez gizakia laborategian sortzea da ametsa.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Biologia Sintetikoaren adibidetzat jartzen dira 2002an polioaren birusa berregin izana, edo joan den urtearen amaieran gauza bera egin izana 1918ko gripe-birusarekin.  Berria - Gaiak   2006-03-16

Lyssenkoren adierazpenak irakurtzean, garbi ageri da, azal eta mami, haren ezgaitasun erabatekoa, haren ezjakintasuna, biologiarik oinarrizkoenari buruz ez ezik, baita zientzia-jardunbideari berari buruz ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat biologi g.er.) ik biologiko.

Badu orai 5 urte biologia egun horiek antolatuak direla Hazparnen.  Herria   2005-09-08

Mayrrek bi biologia-mota daudela esaten du: funtzionala eta ebolutiboa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Ingeniaritza genetikoa, oinarrizko biologia-auziei aplikatua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Hauxe ttantto bat gehiago izanen baita Montaury-ko kanpusarentzat, biologia adarra ere hemen garatuko da.  Herria   2001-10-04

Biologi balioztatzea da lehen proposamena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Dela Bichatengandik hasita eta patologia zelularreraino eskalak eta erreferentziak lekualdatu direlako, dela informazio-sistema aldatua izan delako ikuskatzetik, auskultatzetik eta haztapenetik mikroskopioaren eta biologia-testen erabileraraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Adituen artean, Bartzelonako Unibertsitateko Biologia Fakultateko katedradun Narcis Pratek parte hartu du.  Berria - Harian   2005-01-18

Suitzako Biologia Institutuko Roland Regoes eta Sebastian Bonhoffer adituek eman dute horren gainean abisua: «Botiken eraginkortasuna nabarmen murriztu daiteke».  Berria - Gaiak   2006-04-21

Parisera joan ondoan gure aita-amak Bruselara joan ziren, biologia biltzar bat baitzegoen bertan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 145. orr.

Biologia ikasketak EHUn egin zituen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Mexikoko Unibertsitate Nazionaleko Biologia katedraduna da Antonio Lazcano.  Berria - Gaiak   2004-08-08

Biologia Izendegian behiala ikusi nuen liztor hura ez zitzaidan batere arrotz egin; bai ordea, haren erabilera taxonomikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 249. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus