Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biolin (ETCn 4.172 agerraldi) 1 iz sinfonia orkestrako musika tresna, lau harikoa, arku moduko batez igurzten dena eta besaburuan jarrita jotzen dena. ik arrabita.

Musikari multzo polita ere bazuen, lauta eta organo jotzaileekin batera, txirula, tronpeta, txistua, gaita, biolina, biola, kontrabaxu eta biolontxeloa jotzen zutenez osaturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 67. orr.

Sentimendu finenak eta sotilenak adierazteko biolina bezalakorik ez dagoela konkluditu nuen iluntze hartan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 159. orr.

Hitzak irristatzen zituela itsuak, biolinaren arkua hariak jotzean irristatzen den bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.

Aingeruek ere tronpetak utzi zituzten, eta kanpanjoleak kanpai soka, eta ijitoen kanpamentuan biolina eta danborra beren zorroetara bihurtu ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 174. orr.

Atsegin nituen lurpeko korridore haietako oihartzunak, kantak ahots betean abesten nituelarik eta jendeak txanponak eta dolarrak botatzen zituelarik Greg-en biolinaren zorrora.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 335. orr.

Biolina ezker eskuarekin hartu zuen, arkua eskuinarekin; biolina ezkerreko besagainera ekarri eta kokotsaren eta kokospearen artean ipini zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 84. orr.

Biolina afinatzen hasi zen, zubia eta hariak bereziki zainduz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.

Agureak, biolina kaxa barruan gordetzen ari zela, kafe bat hartu nahi ote zuen itaundu zion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 26. orr.

Eta, eskuan harturik, biolina jotzen hasi zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 245. orr.

Billy-k gitarra jotzen zuen, Greg-ek biolina, eta nik abestu egiten nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 335. orr.

-Haizea ari da biolina joka -errepikatu zuen koronelak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 181. orr.

Glazunoven Biolin Kontzertuari ekin zion, bere hil bezpera balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 286. orr.

BOSek Beethovenen, Hindemithen eta Txaikovskiren biolinerako lanak interpretatuko ditu.  Berria - Kultura   2004-03-17

Mozarten biolinerako 5. kontzertua.  Berria - Kultura   2006-01-31

Johannes Brahmsek biolin eta orkestrarako idatzi zuen kontzertuaren lehen zatia Bruchen Biolinerako eta Orkestrarako lehen kontzertua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 235. orr.

Beti doinu bera hasten zen jotzen, Biolin eta Pianorako Sonata, 5 zenbakia, Udaberria gisa ezagunagoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

"Zakurraren biolina", eta beste esaera bat etorri zitzaion gogora: galdutako ehiztariaren txistuak eta bere zakurraren zaunkak entzundako gauaren ondoren, 15 egun irauten duen ekaitza etortzen omen da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 98. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Biolin bakarti baten doinu alaia entzun zen kaperan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

Biolin gorri-kolore eta gerezi usainekoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

Bera hain isila izanik ere, biolin gerezi-koloreak, biolin gerezi-usainekoak hitz egiten baitzuen bere ordez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.

-Ez da hori, ez nago frantses biolinak eskuan hartzera ohituta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

-Elur haizea da neguko biolina, ezta?  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ijitoek elkarri begiratu diote, biolin arkuak behera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.

Hilik aurkitu zuten musikaria bere gelan, biolin hari batez itoa, leiho txikiko burdinsaretik zintzilik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Txikle luzatuak ziruditelako, ez biolin-sokak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 152. orr.

Bazterreko mahai baten gainean zegoen biolin-kutxa erakutsi zien.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Uda aire beroan bezala, etorri zitzaion biolin doinua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 126. orr.

Eskailera estu batzuk zituen aurrean eta biolin-hotsa heltzen zen solairu batetik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 23. orr.

Biolin soinua nora haien aurpegia hara, musika ikusiko balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 58. orr.

Biolin-kexu urrunak bezala. beti Beethovenen biolin kontzertu bera txistukatuz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 207. orr.

Txaikovskiren biolin-kontzertu zoragarria jotzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 129. orr.

Jacquesi begiak Circerengana joan zitzaizkion, enarak balira bezala, eta Circek biolin-joaldi batez airea eman zion Jacquesi, ezpainak harrotu zizkion aire berri eta garbia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 144. orr.

Martinek biolin ikastaro batean izena eman nahi zuela azaldu zion betaurrekodunari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 24. orr.

Biolin eskolak emateko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Martin biolin-klaseetara joaten zen lantzean behin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.

Denbora gutxi egiten zuten elkarrekin, astearte eta ostiralero, Hannaren biolin-ikastorduen garaian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.

Biolin irakaslea da.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 24. orr.

Italiarrak itsas aurrean jotzen irakatsi zion Irisarriri, itsas musikaren gainetik biolin musika jartzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

Musika-talde bat ere bazen koruan, hamabi musikariz osatua, organo-jotzaileari laguntzeko, tartean Alessandro, biolin-maisua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

Mena zuzendariak ondo kontzertatu zituen bai orkestraren joaldi landua, zein biolin bakarlariak musika-tresnari eman beharreko goi exijentzia ere.  Berria - Kultura   2006-01-31

Egun, Junko Kanome lagun duela, piano eta biolin bikote bateko partaide da.  Berria - Kultura   2004-07-15

Orduan aipatu zion lehen aldiz Schuberten "Neskatxa eta herioa" biolin-laukotea.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 65. orr.

Garai hartan Damián ardo truke jotzen zuten biolin-talde bateko partaide zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

4 biolin-egile

Giovanni Paolo Bresciakoa, biolin-egilea bere herrian, garai hartan, bere langintzaren gora-beherengatik, Venezian bizi zena, biolinak egiteko tailer bat sortu nahi baitzuen bertan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

"Santutasuna" aipatu zuen Paolo biolin egileak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 80. orr.

Alabak aitari zor dion errespetuarekin batera, harenganako maitasuna ere agerian utzi nahiz, berarekin beti eraman ohi zuen biolina, Gardiner biolin-egileak berarentzat propio landutako biolin kolore gorri bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 235. orr.

5 biolin-jotzaile (ETCn 634 agerraldi; orobat biolin-jole g.er.) ik biolinista.

José Tudela biolin jotzailea, lehenago Joseph Israel de Tudela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.

Tronpeta jotzaile bat, biolin jotzaile bi, biola eta biolontxelo jotzaile bana, organo jotzaileaz gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Orkestrarekin batera, 33 artista gonbidatuk hartuko dute parte emanaldietan; sei pianistak, bederatzi zuzendarik eta lau biolin jotzailek, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-06-03

Tasmmin Little biolin jotzailea eta Emma Johnson klarinetista izango dira birako bakarlariak.  Berria - Kultura   2004-05-09

Gehiegikeriatzat jo baitzuten biolin jotzaileak biolina eskuetan zuen bitartean elizan zen isiltasuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 80. orr.

Larunbata zen, ia ziur nago, Marisa eta biok Biolin-jolea teilatuan filma ikustera joan baikinen beheko auzora.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.

Beste bi musikariren laguntza izan dute: Arkaitz Miner eta Xabier Zeberio biolin jotzaileena.  Berria - Kultura   2004-11-11

Karlmaier abizeneko biolin-jotzaile buhame, zarpailtsu eta txiroa izan zuen irakasle.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

Imad, musikaria, biolin-jotzaile handi bihurtu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 122. orr.

Aleluia!, sendatua zela biolin jotzaile trebe hari esker.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus