Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fedea biolentzia da, edozein fede klase: erlijiosoa, politikoa, ekonomikoa, artistikoa, kirolekikoa... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 182. orr.
Ez zuen egon behar biolentziarik atzemateko unean, ez zuen torturarik egon behar komisarian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 449. orr.
Estatuak bakarrik du zilegi biolentzia erabiltzea, baina erabilera horrek arau argi eta garbiak ditu. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 165. orr.
Su etena bukatu ondoren, biolentziak inoiz baino indar handiagoarekin segitu zuen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.
Gehiegi sinesten duzue biolentzian, dogma ukiezina bailitzan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 77. orr.
Ezkerraren historia biolentziarekin oso loturik dago Europako historian. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 99. orr.
Kaos moralaren eta biolentziaren erruduntzat jotzen da erlatibismoa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 53. orr.
«Terrorismoaren eta edozein motatako biolentziaren biktimak maiz eta gertutik laguntzera» deitu du. Berria - Harian 2005-12-11
Biolentziaren kausa katolizismoa zela, errepikatzen ziguten etengabe. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 99. orr.
Konflikto kasuetan, biolentzia gabeko soluzioa izango da etikoena; beste erremediorik geratzen ez bada, holako eta bestelako baldintzetan, biolentzia -ezinbestekoa delako bakarrik! -onartu ahal izango da etikoki. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 54. orr.
Hautu ez biolentoa da neurea, halere, berdin da zergatik, eta biolentziarik ez dut praktikatzen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 101. orr.
Biolentziak ozkak neurtu ezinak ziren jadanik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 280. orr.
Sortzen eta pairarazten dugun biolentzia, gainditzeko zubirik gabeko leizea da, miseria bezala. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 135. orr.
Gizatiarra da halaber lantzean behin biolentzia gainditzen asmatzea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.
Kirolean euskara bultzatzea, biolentzia eta dopina desagertaraztea, eta gizon eta emakumezkoen berdintasuna ere bultzatzen du. Berria - Kirola 2004-03-31
Anbulantzietako langileon hiztegietan ez dago sabotaje edo biolentzia mailako hitzik. Berria - Ekonomia 2004-12-09
Biolentzia eta bortxa erabiltzea zen gehien atsegin zitzaiona, agintea eskuan zuela erakustea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.
Espainiako Biolentziaren Aurkako Batzordeak egun batzuk besterik ez ditu behar izan Zaragozan Eto'ok entzun zituen irainak epaitzeko. Berria - Kirola 2006-03-04
Biolentzia hutsera eramaten zuen inozentzia, hots. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 64. orr.
Zergatik gertatzen da hori, ardoaren biolentzia sutsuak arima gorputzean bertan perturbatu ohi duelako ez bada? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.
Zergatik dirau biolentzia zorrotzak lehoien enda ilunean, maltzurkeriak azeriengan [...]? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 207. orr.
Krisi garaian, biolentzia politikoa eta soziala nagusitzen direnean ere, izugarrikeriak egunerokoan aurkitzen duenean habia, idazlearen zeregin nagusia idaztea dela dio. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 90. orr.
Alderdiak antolaturiko biolentzia "zibil" terrorista. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 241. orr.
Biolentzia iraultzaileak benetan iraultzaile izateko dituen beharrizanak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 69. orr.
Herri galdeketa biolentzia armaturik gabeko egoera batean egin beharko litzatekela. Berria - Euskal Herria 2004-08-19
Estatuko morroien biolentzia zentzugabearen biktima errugabeak izan dira. Berria - Euskal Herria 2004-03-28
Biolentzia jasangaitzaz. Berria - Kultura 2004-03-09
Oraingo otoizlekuak gudatokiak ziren berdin, ordu haietan, biolentzia sakratua baitzen eta sakratua bera bortizkeriaren sortzaile. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 134. orr.
Hilketen artean bereizten jakinez, kultura bat azaltzen dute [...] eta -absolutuak izan gabe- lagun liezagukete beharbada soluzioaren bila, razionaltasun dialogatu batean orientatzeko, biolentzia razionalago baten bila izan, edo bake razionalago baten bila hobe. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 64. orr.
Nire baitan biolentzia dago, baina ez da negatiboa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.
Amaierako biolentzia fisikoa gutxienekoa da laurek ordura arte sortutako zabor moralaren aurrean. Berria - Kultura 2004-03-05
Etxeko biolentzia? Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Bistan dago familiako biolentzia ezin litekeela inolaz ere esan, eta, are gutxiago, etxeko indarkeria. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Egiazko biolentzia askatzaileak ezin duela zernahi eta edonolako izan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 76. orr.
Liburu horren helburua ohiko kanonetatik ateratzea zen: irakurlea ohiko biolentziatik eta biolentzia politikotik aldentzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 309. orr.
Ez diot sekula inori arroparik berari bezala tarratatu, ez dizkit inoiz botoiak inork halako biolentzia samurrez kendu. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.
Euskal arazoari, edo egungo biolentziari, esplikazio historikoak bilatzea ere historikoki zentzugabea eta politikoki arriskutsua bilakatuko da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 156. orr.
Patriarkatuak emakumeen kontrako biolentzia erabiltzen du. Berria - Euskal Herria 2004-11-24
"Euskal biolentzia" esaten diat, orokorrean, biolentzia handiak eta txikiak, helduak eta adoleszenteak gogoan izanda. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 79. orr.
Gezurra zirudik baina ez duzue konturatu nahi euskal biolentziak porrot egin duela. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 78. orr.
Biolentzia mota hau emakumeen kontrakoa da eta matxismoak eragiten du. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Indiako Gobernuak eta Hurriyat Kaxmirreko independentziaren aldeko taldeen biltzarrak herrialdeko «biolentzia mota guztiek» desagertu behar dutela hitzartu zuten. Berria - Mundua 2004-01-23
Biolentzia giroa itogarria. Berria - Euskal Herria 2004-10-21
Sexu eta biolentzia irudiak jasotzen dituzten haurrak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 139. orr.
Euskal Herrian bakea lortzeko bidea biolentzia egoeran egingo da. Berria - Euskal Herria 2004-11-19
Ez zen suizidioa izan: autopsiak biolentzi arrastoak aurkitu ditu ibaian agertutako emakume ezezagunaren gorpuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
Kaleko delinkuentziak komunitatearen bizitza hondatzen du, herrialdeetan diren diru-sarreren desberdintasunak oso loturik daude biolentzia eta delinkuentzia tasekin. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.
Hargatik, grebak iraun zuen azken bost asteetan izugarriko barne-biolentziaz ekin zuen Rogerrek. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.
aurkako biolentzia (9); biolentzia behin betiko (3); biolentzia eta (5); biolentzia mota (6); emakumearen aurkako biolentzia (3); emakumeen aurkako biolentzia (4); eta biolentzia (13); etaren biolentzia (3); ez biolentzia (3); kontrako biolentzia (3)
biolentziaren aurka (7); biolentziaren aurkako (7); biolentziaren aurkako batzordeak (4); biolentziaren inguruko (3); biolentziaren kausa (3); biolentziaren kontra (4); den biolentziaren (3); eta biolentziaren (11)
biolentziarik ez (3); biolentziarik eza (4); biolentziarik gabe (5); biolentziarik gabeko (3)