Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere ikasle izandakoek eskolan oso irakasle biolentoa zela esaten zuten. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.
Horietako asko, hamabost eta hogeita hamar mila bat bitartean, falangista biolentoak zirela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 144. orr.
Tigre batek bere domadorea txikitzen duenean, tigre hori biolentoa dela esaten da eta bala bat sartzen zaio buruan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.
Lehoien izakera biolentoa, Arrats hartako ekintza biolentotik at [...] neska gazte bat bazegoen etzanik, trenputxartua, hedailo eta doi-doia hatsartzen zuela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 119. orr.
Ekaitza edo lurrikara, naturaren mugimendu biolentoak dira. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.
Momentu honetan Europan agintzen duen sentsibilitateak ez lukeela ongi ulertuko askapen mugimendu biolento bat. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 101. orr.
Giza aberearen historia arras biolentoa da; baina gizatiarra da halaber lantzean behin biolentzia gainditzen asmatzea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.
Aberriaren bihar edo etziko esnatze biolentoa auhenkatzen, amesten, asmatzen eta iragartzen zuten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 37. orr.
Herriak aurka egiteko modu guztiak erabili dituenean, grebak, protestak, salaketak, manifestazio baketsuak eta biolentoak, ezer aldatu gabe, orduan zabaltzen da altxamendurako bidea. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 89. orr.
Euskal Herria oraingo bide biolentotik segituz gero suizidiora doala. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 81. orr.
Bizitza biolentoa da. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.
Irakurria nuen nik nola hartzen zituzten gizon zuriek indiarrak eta beltzak, baita nola hauetarik anitz lehertu eta bizigabetu izan zituzten, tratu ezin gaixtoago eta ezin biolentago baten ondotik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.
Biolentoa egiten zaie lagun hurkoaren aurpegia aurrez aurre ikustea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.
Demokratek eta biolentoek, azken finean, alderdi biek ideal demokratikoak dituzte: ideal judukristauak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 60. orr.
Biolentoen helburuei muga euskal gizarteak jartzen die. Berria - Euskal Herria 2004-08-22
Ez nuen sekula parte hartu kale borrokan edo ETAn, ezta fronte kulturalean ere, eta are gutxiago biolentoen aurkako hiritar demokraten erresistentzian. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.
Hala ere, hain da erraza, sinplea, eta hain da zabarra biolentoaren txartela jostea. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 101. orr.
Protestaldia «guztiz legitimoa, demokratikoa eta ez biolentoa» izan zela ere azpimarratu zuen Alvarezek. Berria - Euskal Herria 2004-02-12
Hautu ez biolentoa da neurea, halere, berdin da zergatik, eta biolentziarik ez dut praktikatzen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 101. orr.
biolentoa da (4); eta biolentoak (3)