Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ludwig Wittgensteinen biografia bat zen, entzutez ezagutzen nuen baina sekula irakurri gabeko filosofo batena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.
Garibairen biografia idazten hasi zenean, arrasatearraren arima herratu famarena ez zen bitxikeria bat besterik biografoarentzat. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.
Sarriegiren lehen biografia egin du Jose Luis Ansorenak. Berria - Kultura 2004-01-17
Denak batera aztertu beharrean, bat hartu nabarmen samarra, eta haren biografia bat egin, ondo osatua. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 89. orr.
Kleimanek Linneoren biografia bat oparitu zion, Kuglerrek izadiari buruzko liburu bat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 308. orr.
Sasiaren sustraiak biografian (Trikitixa Elkartea, 2001) jasotako Sakabiren hitzek argi erakusten dute trikitiak Elgetari dion zorraren neurria. Berria - Kultura 2006-02-10
Idazle baten biografiaren eta obraren arteko loturaz jarduterakoan, ispiluan islatzearen metaforak gidatzen du, aldez edo moldez, eztabaida. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 8. orr.
Orotara, Bidegileak sailak 33 bilduma dauzka, bakotxean lau biografiekin. Herria 2004-09-02
Behin baino gehiagotan errepikatuko zen hainbat biografiatan gogoratzen den Frantziskoren agindua: "Ekarri papera eta tinta" Agian zuzenagoa litzateke idazkia biografiatzat baino gehiago kronika hagiografikotzat hartzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.
Irakurri al duzu hari buruzko biografiaren bat? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 177. orr.
Biografia guztien arabera, Valentinen oroitzapenak barne, harreman luze hori zoriontsua izan zen, leiala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 234. orr.
Nork daki kaleari izena eman dionaren biografiaz ezer, nork zaldi gainean harri eginda dagoena izan zenaz deus. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 59. orr.
Norbait horrek bere biografia du, eta orduan zerbaitegatik bota du bota duena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 14. orr.
Gainera, nire biografia ez dute hain zehatz ezagutzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 79. orr.
Eta jende horri guztiari buruz nekien nik zerbait haien biografiaz eta obraz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 358. orr.
Filmak ihes egiten du biografiatik. Berria - Kultura 2004-09-22
Tito Oatesen (1619-1705) biografia oso bitxia da. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Jende askoren biografian, zeharka, Gelatxo agertzen da euren bizitzetako une batean edo bestean. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 45. orr.
Geure aurkezpenak egin zituzten, geure biografien alderdi ilunenei aparteko arreta eskainiz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 126. orr.
Puntu ilun asko daude bere biografian, eta PP ez da berataz fio. Berria - Euskal Herria 2006-04-08
Munta duena da jakitea bulego hartan lan egiten zuen pertsona, Gizon Handia jauna, bere biografia dagoeneko nahikoa luzean, tipo horretako bulego horietako askotatik pasatua zela, noiz buru, noiz aholkulari, noiz konspiratzaile. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 83. orr.
Suntsikuntza baten kronika beltza besterik ez da gure biografia. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 202. orr.
Van Daan andrea: ingeles ikasten ari da, postaz; biografia nobelatuak eta eleberriak gustatzen zaizkio. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 310. orr.
Biografia ofizial bat behar zen, Frantziskori buruz zabalduak zeuden ahozko tradizio ezberdinak bateratuko zituena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 276. orr.
Biografia ez-ofizialen arabera, ordurako harengandik bananduta zegoen Fraga. Berria - Harian 2005-06-29
Biografia laburtu bat ere bazegoen, eta biografia lodi bi. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 180. orr.
Matiasek Ministerioaren proiektua kontatu zion, eta azaldu zion biografia bereziak biltzen ari zela Ministerioa.Biografia «zintzoa» egin du, Jimenez editorearen hitzetan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 53. orr.
Zelanoko Tomasek biografia bizi eta aberatsa eratu du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.
Bigarren mailako poeta baten biografia errukitsu bat ere idatzi zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.
Biografia sinesgarri bat asmatu nion existitzen ez zuen gizon horri kontrazalean, eta guztiek sinetsi zuten. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 181. orr.
Ez du, beraz, santuaren biografia osoa idatzi nahi . Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.
Biografia ahantzien liburutegi itzel bat da gaurko hiria. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.
Hirugarren zedarria San Bonabenturaren obra da, hau baita antzinako biografien ziklo osoaren itxiera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 51. orr.
Idatzitako biografia guztiak -Zelarorenak bereziki, nahiz eta hauek ere ofizialak ziren- suntsitzea agindu zen, San Bonabenturak moldatuak inposatuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 734. orr.
Zein emakume gaztek ez luke irakurri nahiko bere aitaren behin betiko biografia, nahiz eta aita hori fabrikako langile edo baserritarren banku bateko gerentearen laguntzaile baizik izan ez? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.
Haren biografiaren zehaztasunik txikiena ere aztertu dute, kanpainan haren kontra erabili ahal izateko. Berria - Mundua 2004-02-19
Ondorioa da norberaren behin-betiko biografia pentsamenduen ibaitik bere jatorrizko sorbururaino atzera egitea dela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 197. orr.
Florentino Perezen baimendu gabeko biografian. Berria - Kirola 2006-03-01
Hain biografia laudoriozko baina labur samarrak entzunik, Txitxikov ohartu zen hobe zuela beste funtzionariorik ez aipatu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.
Biografia saileko Whitbread saria Hilary Spurlingek irabazi du. Berria - Kultura 2006-01-05
Ez etxe-asegururik ez bizitza-asegururik, baizik eta biografia-asegurua. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.
Biografi saiakera ororen hutsala larru gorri agerian uzten baitu heriotzaren bat-bateko agerpenak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 114. orr.
Ados daude horretan, bai Frantziskoren biografi iturriak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.
Anaia Eguzkiaren Kantika, ikertzaile gehienek onartzen duten biografi iturrien lekukotasunaren arabera, aldika eratu zuen Frantziskok, bere bizitzako azken bi urteetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 41. orr.
Berak idatzi du bere familiaren biografia liburua. Berria - Euskal Herria 2004-02-12
Txikiaren biografia-lan bakanetan arakatuz gero, lekuko batek baino gehiagok dio Eustakiok garbi zuela borrokan hilko zela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 106. orr.
Borgesen berri postatik izaten dut eta haren izena irakasle terna batean edo biografia-hiztegi batean ikusi ohi dut. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 187. orr.
Hasierako hiru ahapaldiak, antologikoak izateaz gainera, neskaren biografia gomutekin zerikusi estua dute. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 254. orr.
Idazleak galderak egiteko gaude eta galdera horiek iradokitzaileak badira hobe, eta ez gure barne biografiaren berri emateko. Berria - Kultura 2006-03-31
Aubrey-k bazuen, inolako dudarik gabe, biografiaren sena. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 17. orr.
baten biografia (5); bere biografia (14); biografia bat (12); biografia bat idatzi (3); biografia baten (3); biografia berria (3); biografia egin (4); biografia egin du (3); biografia eman (3); biografia eta (14); biografia idatzi (7); biografia kaleratu (7); biografia kaleratu du (3); buruzko biografia (5); edo biografia (5); en biografia (4); eta biografia (7); ez da biografia (3); gure biografia (4); haren biografia (9); idatzitako biografia (5); lehen biografia (3); nire biografia (7); santuaren biografia (3)
biografiak ere (3); biografiak eta (4); eta biografiak (3)
bere biografian (3)
bere biografiaren (4); biografiaren bat (3); biografiaren berri (5); haren biografiaren (3)