Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaborra ontzi itxi batean sartu, mugitu eta zabor horrek gasa sortzen du, biogas deritzona. Berria - Euskal Herria 2004-05-21
Biogasa metanoz eta karbono dioxidoz osatuta dago batez ere, baina nitrogenoaren, oxigenoaren eta hidrogeno sulfuroaren arrastoak ere baditu. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Munduan sortzen den energiaren %13,3 baino ez dator iturri berriztagarrietatik (haizea, eguzkia, biogasa, adibidez). Berria - Harian 2006-02-18
Zabortegiko biogasaren bitartez argindarra sortuko duen planta bat eraikitzeko. Berria - Ekonomia 2004-10-22
Zabortegiko biogasaren balorizazio energetikorako hiru solairu daude Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, Gardelegikoarekin batera. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Guascorrek Europako 66 hiritako zabortegietako biogasa argindar bihurtzen du. Berria - Ekonomia 2004-10-22
Gardelegiko biogas plantak argindar produkzioa bikoiztu zuen iaz eta 4.008.890 kilowatt orduko produkziora iritsi zen. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
biogas planta (3)