Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Israelen kartzelatutako preso palestinarrek eskatzen zutena zen, besteak beste, senideen bisitaldi gehiago lortzea, hauekin eragozpenik gabeko harremanak izatea, biluzte eta gorputz arakatze umiliagarriak gelditzea edota kartzela baldintzak hobetzea. Berria - Mundua 2004-09-03
Biluzte, eskematizatze, estilizatze handiena gertatzen da prozesu horretan. «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.
Jasaten genuen biluzte kulturalaren eta kultura ondare onargarri bilakatzearen hobendun ginen erdizka. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 121. orr.
Biluzte, eskematizatze, estilizatze handiena gertatzen da prozesu horretan. «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.
Bizkarra baino ez nion eskaini biluzte espero gabeko hartan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 85. orr.
Biluzte lana da gehienbat, murrizte lana, adierazkortasunaren kontrako lana hain zuzen ere. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.
Biluzte ariketa hori ez da ordea estalirik dagoen zerbait eranzte hutsa: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.
"Euskal touch" zelakoa, minoria pribatu batentzat absolutuki zaintzekoa zen [...] gainerako jendearen euskal edo erdal hizkuntzarekiko biluzte ekintzak justifikatzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 71. orr.