Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

billete (ETCn 2.685 agerraldi; orobat bilet g.er., bilete g.er. eta billet g.er.) 1 iz diru papera.

Diru eskaria gizarte jakin bateko biztanleek txanpon, billete edo banku gordailu gisa eduki nahi duten diru kopurua da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Sobakevitxek hain seta handiz ekin zion dirua bazeukala esateari, non beste billete bat atera behar izan baitzuen, esanez: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 161. orr.

Kontua begiratu, bi billete utzi, eta atzerakoak jaso gabe kalerantz abiatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 58. orr.

Non dago billeteak eman dizkidan makina? Eta ene banku-txartela?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 112. orr.

Dirua eskuan hartuko zuen, poltsikotik diru-zorroa atera, billeteak tolestu eta poltsikoan sartu.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 130. orr.

-Badituzu dolarreko bost billete? -galdetu zion Monari.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 135. orr.

Hogei koroako hiru billete eta hamarreko bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 139. orr.

Ehuneko billetea utzi zuen barran, axolagabeki bezala.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 156. orr.

Baita 120.00 euro faltsu ere, 100eko billetetan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-09

Gies&Co enpresak bazituen oraindik milako billete batzuk diru beltzean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 100. orr.

Zerbitzariari dolar bateko hiru billete eman nizkion.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 82. orr.

Lehen, aski zuten berrogeita hamar kopek eta zaku bete irina ahoa josirik edukitzeko; orain, aldiz, gurdikada garia eta hamar errubloko billete bat eskatzen dizute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 184. orr.

Billete bat makina banatzaile batean sartu eta txartel magnetiko bat jaso nuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.

Ezin pentsa zitekeen billeteak faltsutzeko gauza zenik, eta are gutxiago gaizkilea zenik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 284. orr.

Milioi erdi bat dolar billetetan zuen zaku txiki bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.

Laxaroren borda aldeko lurpeko gordagian borondatezko zerga iraultzaileaz metatu eta banku atrakuetan ebatsi billeteak oro bereganatu zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 61. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Sentitzen dut, baina ez dut billete ttikiagorik. Hiru milioi billete txikietan kirol poltsa antzeko batean eta.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 26. orr.

Geroxeago erakutsi egiten zituen billete erabili eta zimur haiek.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.

Izan ere, berak ez zuen inoiz billete zikin eta maizturik izaten aldean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 138. orr.

Gure izebaren plastikozko poltsan, billete zimur zikinak eta kontuak eramateko liburua egoten ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Gizona billete zimurtu bat astintzen ari zen airean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 301. orr.

Armairuan marfilezko kutxatxo batean multzokatuak zituen billete berriak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Agintariek, jakinik Txitxikoven etxean bi milioi errublo zegoela billete faltsuetan, etxea zigilatu eta zaintzaileak jarri zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 303. orr.

-Xanpaina hotz-hotza nahi diat [...] -erran zion mandatu-mutilari, billete tolestu bat luzatzen ziola.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 231. orr.

Txanponen aldean, billeteak isilak ziren, ez zuten zaratarik ateratzen, eta kalezuloko begiluzeengandik salburik sentitzen zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

Solasaldia hasitako moduan hamabi billete handiak eskuragarriak iruditu zitzaizkion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.

Irrigarri zegoen, nire billete biribilkatua sudur zulotik zintzilika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Laranja koloreko lau billete.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 40. orr.

Bankuko billeteak eskegi zituzten gizonek nesken tangetatik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Billete sorta bazter utzia ere, edozein ikerlarirentzat interesgarria zen eskaintzen zioten lana.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 147. orr.

-Hemen daukat billete-zorroa, dirua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 121. orr.

Billete-kontrolaria edo polizia etortzen bazitzaizkion, honelaxe esan ohi zien: "Jauna, oinetakoak garbituko dizkizut".  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 143. orr.

Salaketen arabera, billete-faltsutzaile bat zebilela probintzia horretan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.

Eskuak sakeletan sartu eta eskuinekoan txanpon batzuk eta billete pila bat zeukala ohartu zen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Diru-billeteen asmakuntza ez zen benetan eraginkorra izan paperaren eta inprimaketaren bi asmakuntza sinikoekin elkartu zen arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

Banku-billeteek Khovanski printzearen sinadura eraman ohi zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 336. orr.

5 bidaiatzeko, zozketa batean parte hartzeko eta kidekoetarako txartela.

Udaberrirako, loro bat erosi eta loteriako billete berde eta gorriak saltzeko asmoak hartuta dago.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 27. orr.

Air Francek billeteak garestituko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-10-08

Har itzazu billeteak eta gero kafea eskainiko dizut geltokiko ostatuan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 109. orr.

Billeteak erosi aurretik, ordea, denok denon aurrean pisatu behar izan dugu abionetetarako talde orekatuak lortze aldera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 218. orr.

N. jaun artistak hegazkineko billetea gorde du.  Berria - Kultura   2006-02-12

Treneko billeteak hartu behar ditut.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 108. orr.

Buseko billetearen prezioan sartzen da nonbait dokumentazioa behin eta berriro erakutsi beharra.  Berria - Kultura   2004-08-05

Osabak etxerako billetea erosi zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 143. orr.

Bigarren mailako joan-etorriko billetea, Viena-Trieste-Venezia-Viena atzo ibili zen bulegoan eskuz esku, denen miresgarri.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 43. orr.

Joan eta etorriko billetea atera nuen, joan nintzen, gero ez nintzen etorri.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 56. orr.

Eztei-bidaia baterako hegazkin billeteak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus