Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ildo horretatik, adibidetzat hartu zituzten espeleologia, motonautika, paddlea edo billarra, eta kirolen bilduman jasota badaude ere, bakoitzak komeni zaion eraketa mota zein den deliberatu beharko duela argitu zuen. Berria - Kirola 2004-06-18
Billar bat duen kafetegi ttiki bat da Phebe's. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 118. orr.
Baita mantal zuriko morroi bat ere, mahaien eta billarraren ardura bere gain zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.
Harrera-tokitik oso gertu billarreko mahai bat zegoen, eta bi gizon ari ziren bertan, isiltasun ia erlijioso batez, txandari txanda. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.
Nire txandaren zain egon nintzen, billarrean jokatzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 12. orr.
Billarrean jokatzeko mahai bat, gazteen trebakuntzarako. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.
Beste garagardo bana jokatu genuen billarrean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 11. orr.
Talde bat billarrean jolasten, mahaietan bikote batzuk, hiruzpalau mutil disc-jockeyaren kabina inguruan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 264. orr.
Billarrean ari ziren bi gizasemeetako batek burua jaso zuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.
Sei libera poltsatik atera behar, bere mutilak edariak billarrean galdu zituelako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 355. orr.
Gaixo gazte hitz-gabe batek musikari eta dantzari erantzuten zien; beste bat, aste batzuen buruan, nirekin billarrean hasi zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.
-Goazemak billarrean tiro batzuk egitera. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.
Bageneki billarrean, alegia ez genuen hainbeste gozatuko. Berria - Kirola 2004-04-09
Mac Westmoreland Streeten ikusi zuen mutilak galdetu zuen ea egia al zen Macek billar-partida baten kontura sosen bat irabazi zuela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 85. orr.
Zezenketak, errugbi edo billard partidak erakusten dituzte, besteak beste. Berria - Kultura 2004-08-19
Bar des Amis ostatuko gainaldeko gelako billar jokoaren inguruan ezagututako Tadjik adiskidea demagun. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.
Billar jokalari zarpail batek bat-batean tapete orlegia tarratatzean nola, hala tarratatzen zen gaua, balaztaren txilioarekin batera. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.
Billar-mahaiaren itxura duen belardi zainduaren gainean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 112. orr.
Zigarroen kea, zirimolaka, billar-mahaiaren gaineko argiaren inguruan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 10. orr.
Billar-bola bezain burusoil eta biribil, Densch jarleku eroso batean eserita zegoen, bere betaurrekoekin olgetan Barra luze bat bukaera aldean; billar-makilen euskarriak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.
Katedral aurreko arkupetara joan, banderak bildu eta billar-aretoan sartu ginen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 10. orr.
Bazkari bikain batera gonbidatu ninduen, benetako ardo italiarra edan dugu, billar-gela huts batean, Sheepshead Bayko urbazterrean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 439. orr.
Bosna garagardo hartu zituzten eta bi ordu eman zituzten hiru billar buelta eta bi errusiar egiteko. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 73. orr.
billar aretoan (5); billar mahai (3); billar mahaiaren (4); eta billar (4)