Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrela antzeman zion gizonak zakurkia zela bildoski izenaz atera ziotena. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 167. orr.
Badakizu, orduan: joan zaitez Arandara eta roast lamb eskatu, edo janbaka hasi, bildoski errea jan nahi baldin baduzu. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 193. orr.
Goizuetan, jeneralean ardia baino larrixeagoa eta haragi gehiagokoa, baina oso nekez, orain bezala, bildoski guria. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.
Eguerditan ardi rantxo edo "estanzia" batean izan gira bazkaltzen, eta bixtan dena bildoskia brasan errerik hango moldean eman daukute. Herria 2005-07-28
Sekulako korrokada bota eta barreka hasi zen, hortz-haginen artean bazkaritik geratu zitzaizkion bildoski hondakinak erakutsiz. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 79. orr.
Gero bildoski bazkari on bat emana izan da, gaitzeko omorea bildu duena. Herria 2004-10-14
· Atzarki-bildoskiak badira ostatuan baina hotzik ez dute berdin balio. Herria 2001-02-01