Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahai batean, lau pertsona, bestean, bikote bat. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 131. orr.
Bikote gutxi ari zen dantzan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.
Salaren erdian, leku karratu batean, lau bikote tangoa dantzatzen ari ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.
Sei lagun ginen eta hiru bikote osatzen genituen: Mikel eta Joxemari, Imanol eta Klaudio eta Antonio eta biok. Aitor Arana «Onan», 2000 - 129. orr.
Sei bikote aurkeztu ziren guztira: Zendoia anaiak, Egurrola anaiak, Epelde anaiak, Ilarramendi eta Imanol Iturbide, Laja eta Berastegi eta, Sakabi eta Egañazpi. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 67. orr.
Horietan denetan bi bikote dira finalerdietarat zuzenean joanen direnak: Muscarditz-Carricart eta Ibarrola-Oçafrain. Herria 2002-07-18
Ikastaldi horiek idekiak dira Xapelketan izan diren bakarlari eta bikote guzieri. Herria 2001-11-15
Beste bi zerbitzari zeuden etxean, bikote bat, Luisa eta Antonio. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.
Bellvedere bat, orkestra txiki batek noiz edo noiz jotzeko eta bikoteek lotuan dantzatzeko propio egina. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.
Bi bikoteak gau berean oheratu ziren, bi emazteak gau berean geratu ziren haurdun. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 39. orr.
Bikote bat, besotik helduta, agertu zen bat-batean etxarteko kalexka beltz batetik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 81. orr.
Emakumea aurretik eta senarra atzetik, jeneralean elkarri hitzik egin gabe baina bakean, seme-alabarik gabeko bikoteak ibiltzen diren tankeran. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 33. orr.
A ze kasualitatea, a ze bikotea, Vanessa eta Floren! Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 119. orr.
Gazte talde bat hemen, plastikozko ontzi handi zenbaiten inguruan; bikote are gazteagoren bat han, maite lanetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.
Lau dira etxekoak eta itxuraren arabera ia bi bikote osatzen dutela esan liteke. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.
Giza primateok bikotea osatzeko joera daukagu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 263. orr.
Mendebaldeko gizartean bikoteen %15-20 antzuak direla kalkulatzen da. Berria - Harian 2005-07-16
Txapelketa hartan launa pieza jo zituzten bi bikoteek: fandangoa, arin-arina, trikitixa eta porrusalda. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 128. orr.
-Iepa, bikote -agurtu zituen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 216. orr.
Izkina batean, bikote bat trafikatzen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 207. orr.
Umeak dituzten bikoteei banatzerakoan sortzen zaizkien zailtasunak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.
Har ezazu animali mota bakoitzetik bikote bat, arra eta emea, eta sar itzazu ontzian, bizirik iraun dezaten zurekin batera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 27. orr.
Bazekien bazirela Sarara jin zenetik sortu haur zenbait, ez zirenak bataiatuak izan, eta bestalde, bikoteak senar-emazteak bezala bizi zirenak erretore etxetik eta herriko etxetik ofizialki pasatu gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.
Andre-gizon bikote bat zegoen guregandik 50 bat metrora. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 139. orr.
Badira oso ondo antolatzen diren aita-ama bikoteak. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 54. orr.
Aldamenean ama-alaba bikote bat euskaraz mintzo zen, ondoko goizean Parisen bisitatuko zutena planteatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 256. orr.
Bikote ederra egiten dute. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 208. orr.
Bikote gazte bat ikusi nuen eskutik helduta jende artean bultza honi, desenkusa beste hari. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.
Bikote burges-bohemioa da, erosketak Ikean egiten ditu eta senarrari surfa gustatzen zaio. Berria - Kultura 2006-01-10
Bikote susmagarri bat, nire apartamentu parean, 20. ezkaratzean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.
Bikote ez gazteegi ez zaharregi batek zalantzaz begiratzen zigun. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 120. orr.
Bikote adineko bat zegoen, senar-emazte itxurakoak, jangelaren beste aldeko mahaian eserita. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.
Zertaz hitz egiten zuten bikote ezkonduek, dena dela, biak bakarrik geratzen zirenean? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 139. orr.
Bikote ezkonberriak bakarrik joango dira beren karrozetan munduan barrena ibiltzera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 155. orr.
Bikote irabazleak Martinez Irujo eta Lasa III.a izanen ditu aurkari uztailaren 11n. Berria - Kirola 2004-06-30
Orkideei buruz hitz egiten ari zen bikote sofistikatu bat bere ondoan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 169. orr.
-Oso bikote bitxia osatzen duzue zure txakurrak eta zuk. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 17. orr.
Monika bi trago egin orduko hasi zen barrez eta alaitu egin zuen bikote bakartiz osatutako jangela hura. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 126. orr.
Bikote bananduei buruzko artikulu bat irakurtzen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 34. orr.
Garai batean, gizartearen presioak kalte handia egiten zien banatutako bikoteei. Berria - Euskal Herria 2004-04-13
Izatekotan ere bikote maitemindu berriaren trazak izango genituen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 25. orr.
Giza primateen jokabidearen eredua ez da bikote monogamiko iraunkorra izan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.
Haren arabera, sexu bereko bikoteak Ezkontza Zibilen Erregistroan izen eman ahal izango dute, eta, beraz, ezkondutako bikote heterosexualen eskubide berak izango dituzte. Berria - Gaiak 2004-04-01
Gorenak ez ditu debekatu bikote homosexualen ezkontzak Kalifornian. Berria - Gaiak 2004-02-29
Pentsatzekoa zen bikote arrazanitzak behar bezalako segida ematen ziola larru-bestari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.
Besotik helduta zebilen oinezko bikote bati erreparatu nion arretaz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 126. orr.
Nafarroako Izatezko Bikoteen Legea 2000ko uztailean onartu zuen Nafarroako Parlamentuak. Berria - Euskal Herria 2004-02-17
-Ez dugu arauzko bikotea osatzen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 187. orr.
-Ezkondutako bikoteek ez dute inoiz egun berean gorde behar izaten isiltasuna. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 296. orr.
Rion bizi zen brasildar bikote bat hartu nuen taxian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.
Ingeles bikote txoro hark utzitako arrastoren bat bilatu behar zen, argitu zien Moralesek. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 223. orr.
Ederra bikotea, kangurua eta elefantea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.
Ondarroara joanak ginen dantza-taldearekin; etxeetara eramaten gintuzten bazkaltzera, eta Ximon izaten nuen nik bikote-lagun horrelakoetan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 73. orr.
Bat, adina (zehaztu gabe dago, baina ama izateko aproposa den edozein izan liteke, edo ezezagunari ama izateko aproposa iruditzen zaion edozein); eta bi, sexu berekoa ez den bikote-laguna izatea (gizonezkoa, alegia). Bikote-trukeko klubak sex-shopak baino etorkizun hobea daukala dio tipoak. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 12. orr.
Drogaren eraginez, edo izan zituen bikote-krisiengatik, edo arrazoi ezkutuagoengatik, depresio patologikoak izaten hasi zen Adela. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.
Patriarkatuaren eredu zaharkitutik harantzago eginez, beste bikote eredu batzuk berreskuratzen ari gara. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 284. orr.
Ongi da -esan nuen, bat-batean ulerturik haren bikote-harremana ez zela inondik ere nik uste izan nuen bezain lasaia-. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 113. orr.
Bikote-bizimoduak badauka bere alde ona ere. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 24. orr.
Zerbait bazen, bikote-biziaz hain ardura guti zuen batendako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.
Iruñeko Familia Epaitegiak bi ume bixkiren adopzio bateratua aitortu zion emakume bikote bati. Berria - Euskal Herria 2004-02-17
Liburuan, lesbiana bikote batekin bizi den ume baten gorabeherak kontatzen ditu. Berria - Harian 2005-06-28
Erromeriak, ezkontzak, afari-bazkariak, trikitilari bikote tradizional moduan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 27. orr.
Palomita-zorro bat erosi du turista-bikoteak, binakako bakardadearen entretenigarri. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.
-Arrek emeek baino lodiagoa dute burua- ari zitzaion esplikatzen saltzailea bezero-bikote bati. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.
Polizia bikote bat zetorren sokatik lotuta zeramaten zakur batek bidea erakusten ziela. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 255. orr.
Urruntasunak urruntasun, Mariet treneko maitemindu-bikote erromantikoeneko osagarri izan zen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 119. orr.
Larunbatetan ohi bezala, aretoa lepo zegoen ezkongai-bikotez beterik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.
Hor aldiz senar-emazte bikote bat, frantsesez ari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.
Bagoiaren izkinan gazte beltz bikote bat lotan zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 93. orr.
Guardia zibil bikoteak eta koadrilak ikusi zituen barran eta kaian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.
Turista ile-hori bikote bat metro-sarrerari begira. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.
San Pedro elizari berehala ohartu natzaio: aterpearen ondoan dago, zikoina bikote batek bere kafirarekin ezkiladorrea koroatzen duela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 129. orr.
Metodoaren bitartez bikoteak erkatzen zituen, bi objektu, bata artelana eta bestea ez, baina biak begiz bereiziezinak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.
Oximoron hutsa dirudi "errege errepublikazale" bikoteak, baina halaxe izan omen zen Amadeo Saboiakoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 237. orr.
(2, 0) bikotearekin, berriz, 2 0i zenbaki konplexua eratzen zen; alegia, 2, besterik gabe! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.
D eta D' zuzen ebakitzaile bikotean, AA', BB', CC', lerro paralelo multzoak proportzioan dauden zuzenkiak ebakitzen ditu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.
Har bedi adibidez Tso formaldatzea, (48)-ko kate bikoteak (49)-ko kate bikote bihurtzen dituena. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 93. orr.
Pobretasuna-bakea bikotea, lehenengoa izanik bigarrena posible egiten duena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 910. orr.
Razionalismo/irrazionalismo bikoteari buruzko eztabaida. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.
Izan ere, ez dira inon aurkitzen bikote fonetikoak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 196. orr.
Bikote zenbaki hauek lortu zituen Fibonaccik: 1, 1, 2, 3, 5, 8, 13, 21, 34, 55, 89, 144, 233. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 277. orr.
Ezin dezakegu bikote-frogaren aldaera jakin bat erabili gramatika-teoria semantikaren menpekoa dela defendatzeko. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 168. orr.
Osagai bikoteak elkartzen baditugu, eta osagai nagusiak badira [...] eratzen diren perpausak ia gramatikalak dira. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 160. orr.
Ikuspuntu horretatik [...] izaki aljebraiko gisa "ikusten" zen izaki geometrikoa: M puntua zenbaki bikote bilakatu zen (x, y)! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.
Ikusten dugu, halaber, perpaus askok itxurapen bikoitza jasotzen dutela mailaren batean, eta perpaus-bikote askok mailaren batean oso antzekoak edo berdinak diren itxurapenak jasotzen dituztela. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.
Hik heure bikotea behar duk, eta ni ez nauk hire bikotea, ados...? Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 197. orr.
Garai batean, gizartearen presioak kalte handia egiten zien banatutako bikoteei. Berria - Euskal Herria 2004-04-13
Noizbehinka aldagelatik emakume bat atera eta bere bikoteari dei egiten zion onespen keinu baten bila. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.
-Ni bikotearekin bizi naiz -aitortu du Karmelok niri begiratu gabe, baina seguruenik batez ere niri zuzenduz-. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 90. orr.
Bere ohiko bikoteaz kanpoko norbaitekin ligatu. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 12. orr.
Izatezko bikoteak eta ezkontzak parekotzat hartzea. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Izatezko bikoteek ezkonduen eskubide berak dituztela. Berria - Euskal Herria 2004-01-21
Legezko eta izatezko bikoteak berdin Eroski taldearentzat. Berria - Ekonomia 2004-06-12
Ezkontideek, izatezko bikote heterosexualek eta ezkongabeek izanen dute haur bat adoptatzeko eskubidea. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Orain arte izatezko bikote homosexualek haurrak adoptatu ahal izateko bikotekideetako batek adoptatu behar izaten zituen. Berria - Harian 2005-04-22
Mutil-laguna eta biok izatezko bikoteen zerrendan izena ematera joan ginenean. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Hau da, Barañaingo Ignacio Javier Azkonaren izatezko bikote denez, legeak lotura hori onartu eta hemen bizitzeko baimena eman beharko liokeela. Berria - Euskal Herria 2004-01-25
Izatezko bikoteek Estatuko legeekin topo egiten zuten sarritan. Berria - Euskal Herria 2004-12-31
Izatezko Bikoteen Legeari helegitea jartzea. Berria - Euskal Herria 2004-02-10
Nafarroako Izatezko Bikoteen Legea indarrean sartu zenean. Berria - Euskal Herria 2004-02-17
Santiagoko Unibertsitateko biologia irakasle hau Anxo Quintanaren izatezko bikote politikoa da eta etorkizunean idazkari nagusia izateko hautagai faboritoa. Berria - Harian 2005-07-26
asegarceko bikote (6); bere bikote (8); bereko bikote (5); beste bikote (37); beste bikote bat (13); bi bikote (66); bi bikote horiek (7)
bikote ariko dira (7); bikote asko (9); bikote askok (7); bikote bakar (5); bikote bakarra (10); bikote bakoitzak (25); bikote bakoitzeko (8); bikote bana (5); bikote bat (149); bikote bat eta (7); bikote batean (12); bikote batek (46); bikote batekin (16); bikote baten (38); bikote batentzat (5); bikote bati (19); bikote batzuk (12); bikote beltz (6); bikote berri (13); bikote berri huni (5); bikote berriari (9); bikote bezala (8); bikote daude (7); bikote dira (5); bikote eginez (6); bikote eta (18); bikote eta bi (5); bikote ezkondu (7); bikote faboritoek (5); bikote finalista (5); bikote gazte (46); bikote gazte bat (13); bikote gazte hau (5); bikote gazte huni (10); bikote gaztea (7); bikote gazteak (11); bikote gazteari (18); bikote gisa (8); bikote guztiak (10); bikote guztiek (10); bikote harremanak (5); bikote hau (8); bikote hauek (5); bikote heldu (5); bikote heterosexualen (8); bikote heterosexualen eskubide (5); bikote homosexual (17); bikote homosexual bat (7); bikote homosexualak (17); bikote homosexualak ezkontzea (6); bikote homosexualei (27); bikote homosexualei ezkontzeko (8); bikote homosexualek (23); bikote homosexualen (27); bikote homosexualen arteko (15); bikote homosexualen ezkontzak (6); bikote honek (7); bikote honen (6); bikote hori (9); bikote horiek (13); bikote horrek (10); bikote horren (10); bikote horri (9); bikote horri eta (5); bikote huni (12); bikote hura (10); bikote indartsua (5); bikote indartsuenak (5); bikote irabazlea (6); bikote irabazleak (5); bikote kide (5); bikote lagun (5); bikote laguna (7); bikote moduan (10); bikote monogamiko (8); bikote monogamiko iraunkorra (6); bikote ona (18); bikote ona egiten (5); bikote oso (6); bikote polita (9); bikote sendoa (8); bikote sendoa osatzen (5); bikote sendoena (11); bikote zibilak (6); bikote zoriontsua (6)
bizi den bikote (8); biziko den bikote (7); da bikote (15); den bikote (33); den bikote gazte (6); den bikote huni (7); dira bikote (7); diren bikote (10); du bikote (21); duen bikote (11); dute bikote (6); duten bikote (6); edo bikote (9); emakume bikote (5); ere bikote (10); eta bi bikote (6); eta bikote (52); goresmenak bikote (11); goresmenak bikote berri (5); gure bikote (6); hiru bikote (18); izango du bikote (6); izatezko bikote (8); lau bikote (14); lesbiana bikote (6); oso bikote (14); sei bikote (12); sexu bereko bikote (5); txapelketako bikote (19); urteko bikote (5); zein bikote (6); zen bikote (18); ziren bikote (10); zituen bikote (5); zorionak bikote (7); zortzi bikote (7); zuen bikote (12); zuten bikote (6)
asegarceko bikotea (7); aspeko bikotea (5); aurrelari bikotea (6); batzen duen bikotea (8); bere bikotea (8); beste bikotea (6); bikotea bizi (5); bikotea da (5); bikotea dira (6); bikotea ere (8); bikotea eta (16); bikotea izango da (14); bikotea osatu (9); bikotea osatuko (5); bikotea osatzea (10); bikotea osatzeko (20); bikotea osatzen (14); da bikotea (11); den bikotea (9); du bikotea (5); duen bikotea (18); duen bikotea izango (13); dute bikotea (7); duten bikotea (5); eta bikotea (11); izatezko bikotea (5); osatutako bikotea (7); zen bikotea (17); zentral bikotea (14); zuen bikotea (12)
asegarceko bikoteak (16); aspeko bikoteak (16); bereko bikoteak (11); bi bikoteak (71); bikoteak bere (5); bikoteak elkarren (5); bikoteak ere (7); bikoteak eta (20); bikoteak ez (13); bikoteak irabazi (7); bikoteak irabazi zuen (5); bikoteak oso (8); du bikoteak (10); duen bikoteak (8); duten bikoteak (13); erreleboka bi bikoteak (9); eta bikoteak (12); hiru bikoteak (5); izatezko bikoteak (11); osatutako bikoteak (7); sexu bereko bikoteak (11); ziren bi bikoteak (5); ziren bikoteak (9); zuen bikoteak (8)
bikotearen alde (5); bikotearen kontra (9); eta bikotearen (7); zuen bikotearen (6)
bikoteari begira (5); bikoteari eta (5); den bikoteari (6)
bi bikoteek (65); bikoteek ere (5); bikoteek haurrak (5); dute bikoteek (5); hiru bikoteek (6); izatezko bikoteek (7); sexu bereko bikoteek (9)
bereko bikoteen arteko (8); bi bikoteen (13); bi bikoteen arteko (6); bikoteen artean (15); bikoteen arteko (27); diren bikoteen (5); eaeko izatezko bikoteen (9); eta bikoteen (7); izatezko bikoteen (62); izatezko bikoteen legea (14); izatezko bikoteen legearen (14); izatezko bikoteen legeari (8); nafarroako izatezko bikoteen (10); sexu bereko bikoteen (18)
bi bikotek (5); bikotek hartuko dute (11); bikotek parte (8); bikotek parte hartu (5); sei bikotek (6)