Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
MRSA bakterioak eragindako heriotzak bikoiztu egin daitezke. Berria - Gaiak 2004-06-20
Bisita denbora bikoizteko eskatzen dute. Berria - Harian 2006-03-25
Bi silaba ere bikoizten dira askotan: barra-barra, mara-mara, mauka-mauka, kili-kili, plasta-plasta, taka-taka. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 29. orr.
Zirkuluaren azalera jakiteko, karratu bat inskribatzen da haren barruan, eta bikoiztu egiten da gero alde kopurua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.
Emandako zirkulu baten berdina den karratua eratzeari zirkuluaren koadratura esaten zaio; emandako kubo batetik kubo bikoitz bat eratzeari, berriz, kuboa bikoiztea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.
Lur-sail bat izango bagenu alde guztiak berdinak dituena eta, beraz, karratua, eta hori bikoiztu nahiko bagenu, biderketa bidez aurkitzen ez diren zenbaki-mota batzuen premian aurkituko ginateke. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4090. orr.
Agian lana bikoizten ari zaigu. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 181. orr.
Datuen joera ikusita, esan dezakegu ehuneko horrek indar handiarekin egingo duela gora, eta 1994-2003 hamarkadan ia-ia bikoiztu egingo dela. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 191. orr.
Azken urteetan, munduko 200 lagun aberatsenek gutxienez bikoiztu egin dute beren ondarea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 269. orr.
Jakizu sei hilabete barru orube hauen balioa bikoiztu egingo dela; neuk hala ziurtatzen dizut. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.
XIX. mendean munduko biztanleria ez zen bikoiztu ere egin (bider 1,7 biderkatu zen). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 304. orr.
Zeuen bekatuen okadara itzultzen bazarete, izurriteak berriro etorriko dira, zigorra bikoiztu egingo zaizue eta are handiagoa izango da zuen kontrako Jaunaren haserrea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.
Une horretatik aurrera, hogei urteren buruan, bikoiztu eginen dela arabiar populazioa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.
Urtearen erditik 1975. urtearen erdira, langabezia-tasak bikoiztu egin ziren ia Estatu Batuetan (%5etik %9ra) eta EEEn (%2,5etik %5era). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.
Ondoren, ansyum dosia bikoiztu, eta Norteko geltokira joan nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 199. orr.
Demagun gaur egun merkataritzako munduan den zilar-kantitatea, aurkikuntza aurretik zegoenarekin konparatuta, 32 bider handiagoa dela, hau da, bost aldiz bikoiztu dela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.
EAEn atzerritar gehiegi dagoela pentsatzen dutenen kopurua bikoiztu egin da azken lau urteotan. Berria - Euskal Herria 2004-11-26
Bikoiztu egingo huke heure diru kopurua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.
Bakarrik, lagunik gabe, ipini zuten eta zaindariak bikoiztu zizkioten José Sánchez Tuterakoari, ez zezan ihes egin. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.
-Bi astetan, bikoiztu zaizkit kontsultak eta telefonoa etengabe ari da, jo eta jo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 396. orr.
Inoiz eskua azpian jarri eta begiari sakatzen badiogu, dakusgun guztia bikoiztu egiten dela iruditzen zaigu: bikoitza da kriseiluaren garrean loratzen den argia eta bikoitzak etxe guztian diren haltzariak eta bikoitzak gizakumeen aurpegiak eta bikoitzak gorputzak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.
Une jakin batean iruditzen zaio bikoizten ari dela, bere baitatik urruntzen ari dela, bere burua ikusten du, hausnarrean, izutzen da pixka bat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 69. orr.
Ez zegoen gure esku, tamalez, uso berde-marroixkarena egitea; ezin ginen bikoiztu eta geure buru gainetik hegaldatu non geunden jakiteko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 89. orr.
Hotel bateko bezero baten txartela bikoiztea zerbait ordaintzeko asmoz ematen duen uneaz baliatuta. Berria - Harian 2005-03-03
Horiei diet nazkarik handiena: beren buruari gradu bajua eta altua ipini, eta gero bietatik dirua eta izen ona beste ametsik ez duten ijito bikoiztu horiei. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 256. orr.
Konplexurik gabe egin behar dira filmak euskaraz: gure istorioak unibertsalak dira, herri modernoa garelako; eta gure hizkuntza beste edozein hizkuntzatara bikoiztu daiteke, arazorik gabe. Berria - Kultura 2004-05-19
Euskaraz egin genuen filma, euskarazko aktoreekin, eta gero bikoiztea alukeria bat da, baina merkatuak eskatzen du. Berria - Kultura 2006-03-24
Erdaraz grabatu eta euskaraz bikoiztea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 200. orr.
Botoa ematera joateko deia gazteleraz, eta pantailaren ertz batean gormutuentzako zeinuen bitartez mezua bikoizten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 166. orr.
ahalmena bikoiztu (3); aldea bikoiztu egin (4)
bikoiztu baino gehiago (4); bikoiztu behar (6); bikoiztu beharko (7); bikoiztu du (4); bikoiztu edo (8); bikoiztu egin (113); bikoiztu egin da (29); bikoiztu egin daiteke (3); bikoiztu egin daitezke (3); bikoiztu egin dela (5); bikoiztu egin dira (8); bikoiztu egin ditu (3); bikoiztu egin du (14); bikoiztu egin dute (5); bikoiztu egin zen (10); bikoiztu egin ziren (7); bikoiztu egin zuen (7); bikoiztu egingo (30); bikoiztu egingo da (11); bikoiztu egingo dela (7); bikoiztu egingo dute (3); bikoiztu egiten (19); bikoiztu egiten da (8); bikoiztu eta (7); bikoiztu nahi (7); bikoiztu nahi du (4)
dirua bikoiztu (4); ere bikoiztu (3); eremua bikoiztu (3); eta bikoiztu (6); heriotzak bikoiztu (4); hori bikoiztu (13); hori bikoiztu egin (4); hori bikoiztu egingo (5); ia bikoiztu (15); ia bikoiztu egin (13); kopuru hori bikoiztu (8); kopurua bikoiztu (20); kopurua bikoiztu egin (12); lana bikoiztu (3); urtean bikoiztu (3)
ahalmena bikoizteko (3); ahalmena bikoizteko (3); bikoiztea espero (3); kopurua bikoiztea (5); kopurua bikoizteko (3); kopurua bikoizteko (3)