Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bihurrarazi, bihurraraz, bihurrarazten (orobat bihurtarazi g.er.) 1 du ad bihurtzera behartu. ik bilakarazi.

Nobelen lana ez da gertakari handiak kontatzea, txikiak interesgarri bihurraraztea baizik.  Berria - Kultura   2006-03-21

Espainiako gauza handiak atzerrian txiki eta alderantziz bihurrarazten zituen nazioarteko gorroto eta asmo txarraren hipotesia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Gertakizun hura lotsa-aldi txikiaren kategoriatik klasikoen mailara -ahalkearen eta umiliazioaren analetan maisulan iraunkorra bihurrarazteraino- igoarazi zuena izan zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Eredutzat Gorputz Mistiko eliztarra hartu dute, Estatu-Nazioa Eliza Nazional bat bihurraraziz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

Beren artekoa geroz eta hotzago bihurtzen ari dela sentitzen du, Sorayak bere burua beste emakume bat baino ez, eta bera beste bezero bat baino ez bihurrarazi ahala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.

Mailegu bidezko doakotasunak balio gabe utz ditzake neurri batean ikastetxeko curriculum proiektuak, edo alferrekoa bihurrarazi irakasle taldeak landu eta klaustroak eta eskola kontseiluak onetsitako lana.  Berria - Harian   2006-01-15

2 birarazi, itzularazi.

Dudley gizajoa barka eskatzeko bezain xaloa izan zela Josuren mintza-doinu betiere neutroak begiak bihurrarazi zikidan, hain juxtu neskak kikara betetzen zidan unean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Istantean, atzean entzun duen oihu batek bihurrarazi dio burua.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 122. orr.

Malguki karraskari horien gaineko koltxoiaren gainean gorputz eme eta eder bat bakarrik lo zetzala oroitzeak pentsuen norabidea bihurrarazi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.

Amaren sabelean eratu ninduen bere zerbitzari izateko, Jakoben leinuak berarengana bihurrarazteko eta Israel herria biltzeko.  Elizen arteko biblia   Is 49,5

Gero, xanpaina eta loreak bihurrarazi zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 336. orr.

Eskatzen dizun edonori, eman, eta zeurea kentzen dizunari, ez bihurrarazi.  Elizen arteko biblia   Lk 6,30

Burutazio gaizto bat izan berria nuen: nire ezpata-ukaldiak Dianaren gogoa nire kontra bihurrarazten ahal ote zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.

3 bihurdikarazi.

Berriro negar hots leun baina zolia, eta pena haren gorputza bihurrarazten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 46. orr.

4 konbertiarazi.

-Zirika eta zirika, kristau zintzo bat mahometano bihurrarazten duen apaiz horietako bat da berori!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 180. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus