Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bihozgabe (orobat bihotzgabe g.er. eta bihozkabe g.er.) 1 izond/iz giza sentimendurik ez duena; adorerik ez duena.

Gau eta egun joka erabiliko zuen senar bihozgabe baten mendean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.

Emaztea eta seme-alabak abandonatuta etxetik alde egindako gizon bihozgabea banintz bezala.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 121. orr.

Agian oraintxe bertan hiri honetako ehundaka neska Robertson hau bezalako tentalari bihozgabe eta maltzur baten atzaparretan erortzeko zorian daude.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.

Ez izan bihozgabe, ez laguntzarik ukatu senide behartsuari.  Elizen arteko biblia   Dt 15,7

Harrizkoa zirudien, hain zen bihozgabea eta gogorra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.

-Zuek, lapur, bihozgabe eta giza hiltzaileok, ez duzue lotsarik inoren nekeen fruituak lapurtzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.

Madarikatua zu hil zaituen bihozgabea!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.

Parisko telegrama horrek zure sentimenduekin jolas egin nahi izan duen bihozgaberen baten txantxa ematen du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 84. orr.

Gizajo bat, trafikanteen artean zubi egiten duten alfer bihozgabe horietako bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 47. orr.

2 (gauzei buruz)

Ez zion barkatu basakeria bihozgabe hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 338. orr.

Esaldi zikin-estalia, odol-estalia, gaitz-estalia: esaldi estalia, bere garbitasun aseptiko bihozgabean okaztagarri.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.

Baina norbait jolaskeria hutsez hartu eta botatzea... Hori barkaezina da, bihozgabea delako.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Min egin ziguten hitz haiek, hizketa modu bihozgabe hark.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 132. orr.

Euskal presoaren sendiaren medikuak salatu duenez, «egoera bihozgabean» dute .  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Zuzenean gaira jotzen duten eta modu irmo eta bihozgabean bukatzen diren poemak gustatzen zaizkit.  Berria - Kultura   2006-04-18

Baina ez al da injustua, bihozgabea eta kaltegarria lege hau?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Epailea badoala pauso geldian, hoztasun bihozgabez [...] bizitzako erosotasun eta atseginez gozatzera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 82. orr.

Begiak asmo gaiztokoak zituen, eitea bihozgabea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.

Haren jokabidea are bihozgabeagoa da berak hasieratik zekielako nik ez dudala anaiarik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 151. orr.

Hagako alkate Wim Deetmanek «bihozgabea» iritzi dio Gobernuaren asilo politikari eta uko egin dio baliabiderik ez duten errefuxiatuak kanporatzeari.  Berria - Mundua   2004-02-18

3 (adizlagun gisa)

Poliziak, noski, ez zion inori Kaukasora igotzen uzten ongi aztertu gabe, eta bihozgabe agertzen zen hiria uzteko betebeharrak konplitzen ez zituzten bidaztiekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezain bihozgabea (5); bihozgabe eta (4); bihozgabe horrek (3); bihozgabea da (3); bihozgabea eta (5); bihozgabea izango (3); bihozgabea zela (3); erabat bihozgabea (4); hain bihozgabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus