Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gertatua jakinik, aita bihozberak, erruki harrigarriz hunkituta eta Bildots orbangabea gogora ekarriz, guztien aurrean arkumetxoaren heriotza deitoratu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 790. orr.
Jainko bihozberaren erabakiz eta santuaren bertutearen merezimenduz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 801. orr.
Gabriel Cueva, Alburquerqueko jaun duke, Milango gobernadore, printze txit zuzen eta guztiz bihozberari, Martin Azpilkueta, Doktor Nafarrak Agur! Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 199. orr.
Itzul zaitezte Jaunarengana, zeuen Jainkoarengana, bihozbera eta errukiorra baita, haserregaitza eta onginahiz betea, bere mehatxuez damutzen dena. Elizen arteko biblia Jl 2,13
Borreroa bihozbera da, eta, ahal duenean, kondenatua ezustean exekutatzen saiatzen da. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 63. orr.
Burugogorra eta bihozbera naizenez, ezin dut oraindik onartu ondorengo negar saioak, kimika hutsa izan zirenik. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 28. orr.
Bihozbera izan zen Krates gizonenganako. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 40. orr.
Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bitartez barkatu dizuen bezala. Elizen arteko biblia Ef 4,32
Bere buruarekin zorrotz, besteekin bihozbera, guztiekin zentzu oneko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Azken batean, kontu jakina da, eginkizunen banaketa: "bihozbera eta bihozgogorra"; baina, jakinaren gainean bazaude ere, taktika horrek badu eraginik zugan, eta ez nolanahikoa. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 95. orr.
Horretarako, gure aitak bihozbera jokatu eta paper bat sinatu behar zuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 92. orr.
Hik ahal adina guztian, beste aldekoari kalterik egiteke noski, errukior eta bihozbera agertu hadi. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 174. orr.
"Istripu bat, mina eta nahigabea", esan zion bihozbera Helenek Josebari. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.
Nehoiz baino bihozberago egin nuen otoitz eta desiratu ezen anaiaren iluna argi bihur zedila. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 366. orr.
Jainkoaren probidentzia bihozberak espirituaren ezkutuko gaitza haragiaren ageriko kauterioaz sendatu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 844. orr.
Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik. Elizen arteko biblia 1 Ko 13,4
Eta zure begiek gogor behatu zidaten orduan, baina baita urrikiz ere: behako bihozbera bat zen... behako uxter bat, bai, bere gogorrean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 398. orr.
Arrazoiaren kontseiluei emanik, amoltsutasun bihozberaren doinua eta moldea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 190. orr.
Benetakoa zirudien aitaren alabarekiko atsekabeak, eta halako zimiko bat egin zion Norari bihotzak, ez baitzegoen ohiturik aitaren amore-emate bihozbera haietara. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.
adiskide bihozbera (3); aita bihozberak (3); bihozbera bat (3); bihozbera da (6); bihozbera eta errukiorra (13); bihozbera izan (11); bihozbera zen (4); epaile bihozbera (3); errukior eta bihozbera (3); eta bihozbera (21); jainko bihozbera (7)