Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bigun (orobat biguin g.er.) 1 izond sakadurari erraz amore ematen diona.

Zein bururdi bigunak dituzuen!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 122. orr.

Ohe bigun batean etzan, eta berehala hartu zuen loak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 508. orr.

Beheko suak dir-dir egiten zuen besaulki bigunetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 113. orr.

Pianoa zegoen gelako alfonbra lodia eta biguna zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

Bat-batean masailean ezpain bero bigun batzuk sumatu zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 88. orr.

Beso eta bularreko azal bigun eta eroria.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 94. orr.

Mami biguneko gaztak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Hegoaldean, lur bigun ardo koloreetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Arnasarik gabe nengoen errepidera baino lehen ere, neskatxa kolpatua besoetan neramala, oin-zabuka hondar bigunaren gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.

Eltzegilea buztin biguna lantzen saiatzen da.  Elizen arteko biblia   Jkd 15,7

Maiz ikusten baitugu haizeek gau bakarrean bideak hehortzen eta lokatz biguna azal-gogortzen dutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 429. orr.

Oinak asfalto bigun eta likitsean itsatsirik geratu zitzaizkien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 278. orr.

Oin beltza zapata bigunera ohitzen den bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 93. orr.

Katua larru gorrixka sendo eta bigunekoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.

Bere ezpain bigunak sentitu ditut, eta bere mihi umela, eta hortzen arteko ahogozoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 418. orr.

Sabai bigunaren azkenean, eztarrirantz zintzilik dagoen luzakinari deitzen zaio aho gingil edo ubula.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Haragi bigunezko muxu luze bustia.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela)

Zergatik zegoen gizon aurpegi-biguna, deabru otzan baten bekain haiekin, harrizko irudi ipurtargidun bat bezala han jarrita?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

Larru gorrizko aulki barru-bigun batean eserita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Lisak eskuak gora eraman zituen, Florenti azken aldiz begiratu, eta salmahaiaren aulki barru-bigunean eseri zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

Niri, batez ere, perretxikoz, arrozez, tipulaz, porruz eta piperrez beteak gustatzen zitzaizkidan, tartean arrautza irakin gorringo-bigunak zituztela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

3 (elkarketa kopulatiboetan)

Haren ordez, puzgarri erraldoi bat: arrosa koloreko herensuge bat, aho zabala letagin koniko-bigunez gainezka.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 42. orr.

4 irud/hed

Pintura biguna zen -leunkeriak eta belaskeriak ukitua-, nehola ere ez xamurra eta bihozbera.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 298. orr.

Istorio horrek zirrara ikaragarria egin zuen Florenten izaera bigunean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Lege honek zuhurra eta biguna dirudi.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Hansek ez zuela sekula bere buruaz beste egiteko asmorik aitortu, ez zela bigun horietakoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Bigunegiak izaten jarraitzen dute zure mugimenduek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 178. orr.

Maiteminduta zegoen, baina maitasuna ez zen imajina zitekeen sentimendu bigun eta gozoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 241. orr.

Erkiagak dei berezia egin zien «nazionalismo bigun eta urardotuarekin» etsita dauden abertzaleei.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Aurrerantzean, ordura arteko bere bizimodu biguna laztasunera bihurtzen saiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

Jauregi zahar bat, leinuaren sortetxea, uda partean bisitatzen zuena, eguraldi bigun eta eramangarriz, neguan ez bezala. Eguzkiak dir-dir egiten zuen, itsasoaren aldean zegoen jada, erortzen ari zen, argi biguna jaurtitzen zuen, argizko fereka bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Haren ahotsa biguna baitzen, kotoia bezain biguna, paisaia bezain biguna, emakume bularrak bezain biguna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

Lohadarrak lo bigunean eta gorputz astuna sentikortasun barik luze datzanean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 173. orr.

Esertzeko eskatu zion Ivan printzeak, esku keinu bigunez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.

Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute zuek baino.  Elizen arteko biblia   Lk 10,14

Zuri ez zaizu iruditzen bigunegi hitz egiten ari naizela?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 48. orr.

Ez nuen esperientziarik drogen kontuan, ez gogorrekin, ezta bigunekin ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

Jaso zituzten diru-laguntzak eta kreditu bigunak aipatu gabe.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 35. orr.

Eskaintza berria aurrekoa baino bigunagoa da.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

5 (adizlagun gisa)

Gasteizko taldea bigun baino bigunago aritu zen defentsan. Astindu egin behar nuen, eragin, baina ez nekien zakarregi edo bigunegi ari nintzen, azkarregi edo motelegi. Gero, aldra handi, beltz, isila osatuz, basoan barrena joan ziren, udaberriaren eraginez heze eta bigun zegoen bide koskatsu batetik.  Berria - Kirola   2004-12-12

Atzetik, masailak aterpean zeuden, zuri eta bigun.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 155. orr.

Gero euren lursail maitean laborantza berriak probatzen joan ziren eta ikusten nola basa fruituak gozotzen ziren, bigun eta laztanki tratatuz. ondo egosi beheko aldetik, harro eta bigun utzi orea, zukuaz ondo busti dadin;Bi segundotan belakia baino bigunago geratu zitzaidan zakila.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.

Jainkoaren epai zuzenak bigunago zigortzen baitu behin erori dena behin eta berriz eroritakoa baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.

6 bigun-bigun

Lurra lehertua zen, bigun-biguna, zuhaitzen sustrai lodien artean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Ez zen bigun-biguna, eta barazki usaina zerion, hantxe gorde baitzituen andre zaharrak luzaro bere arbiak, azenarioak, porruak eta beste, oihal busti batzuen azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.

Hasieran, sabela bigun-biguna nuen, baina orain gogor-gogor dago.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 165. orr.

Bere bizarra sentitu nuen oso latza, eta aurpegia bigun-biguna, gaixoaren modukoa.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 121. orr.

Behin, dutxatu ondoren, azazkala bigun-bigun zegoela aprobetxatuz, askatzen hasita zegoen alde horretatik zatitxoa kendu nion.     «Kuskue tanden», 2004 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus