Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biderketa (ETCn 871 agerraldi; orobat biderkaketa ETCn 72 agerraldi) 1 iz oinarrizko eragiketako bat, a eta b zenbakien edo atalen bidez beste bat, a bezalako b kopuru batuz, lortzea helburutzat duena. ik bider.

Bigarren milurteko lehenengo mendeetan, biderketa bat egiten jakiteak gorengo administrazioko ate guztiak zabaltzen zizkizun.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.

Bikoteka antolatuta zeuden lehenengo multzokoak: batuketa/kenketa, biderketa/zatiketa, berbidura egitea/erro karratua ateratzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Batuketa, kenketa, biderketa, baina, batez ere, zatiketa (zenbakien zatiketa euklidearraren prozedura polinomioen zatiketari aplikatu zion) eta, baita ere, polinomio baten erro karratua. a eta c zenbaki biren batez besteko geometrikoa biderketaz eta zatiketaz baliatzen da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.

Berretura bat egiteko, aski da biderketa bat egitea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 411. orr.

Biderketan, berriz, ahalguztiduna: n x 0=0.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Izan ere, 14 oineko aldeak eginez, biderketak 196 oin emango lituzke, eta 15eko aldea eginez, biderketak 225 oin emango lituzke.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4090. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hori zen egiptoarrek 9 arteko biderketa-taula aurkezteko zuten moduetariko bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.

3 irud/hed

Etxebizitzen prezioaren biderketa meteorikoa ez bazen, tokiak ez zuen misterioaren edo ezkutukoaren zantzurik batere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biderketa taulak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus