Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia eta justizia eskatzeko, eta bidenabar langileen eskaerak aldarrikatzeko, mobilizazio eguna izan zen atzo Gasteizen. Berria - Harian 2005-03-04
Argitasuna ez ezik, zuhurtzia sano eta beldurgabea erakusten du gure bertsolari gazteak, irabaz lezakeen kreditu intelektualari -eta, bidenabar, txapelak eta gainerako bedeinkazioak bereganatzeari- zeharo eta osotoro baitio uko egiten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.
Hirigunea gurutzatu behar eta, aukera izan genuen Virgil eta Amyrekin hitz egiteko, eta, bidenabar, Virgilek ikusmena berreskuratzearen aurrean zituen erreakzioei erreparatzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 128. orr.
Beste zer eginik ez zegoen, bet-betan beste sorta bat eskatzea baino, bidenabar arren gomendatuz W.ri arta bereziz egiazta zezan erretxinak ke-margo harekin zuen portaera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.
Harik eta, isilaldi luzea etenik, bidenabar bezala-edo, nik galdera egina nion modu beretsuan, Hannaren izena aipatu zuen arte. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.
Ez da inor berarentzat soilik galtzen, besteen galbide eta galtzaile gara bidenabar. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.
Santiago Celorrio, lehenago bidenabar aipatu dudanez, Lengua eta Literaturako irakaslea izan genuen lehen urtean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 78. orr.
Hunkigarri da egiazki, Historian barna, urratsez urrats ibiltzea, zeren oinez egiten delarik bidea, hasberriko jakitateak, bidenabar bilduak, meditazio bihurtzeko denbora badu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 143. orr.
Horiek hola, ideia ments batzuk daramatzat, bidelagun gisa, bidenabar. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.
Bidenabar, Gribsby: ez zara zalgurdi horretan itzuliko geltokira. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 95. orr.
Esan dezagun, bidenabar, emotibistek (Stevenson-ek, zehatzago esateko) landu dutela banaketa hori. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.
Gure soldaduak, bidenabar esan dezadan, baketsuak dira, baina igandeetan mozkortzeko ohitura dute gehienek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.
Karlistek, esan dezadan bidenabar, arrasto tristeak utzi zituzten Pasaian. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.
Nik, bidenabar esan, banekien hori gezurra zela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 31. orr.
Galdera komertzial tipikoak daude printzipio engainagarri horren azpian, bidenabar esan, munduko monoteismo guzien bazka izan direnak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 176. orr.
Bidenabar esanik, eta ehiztarien mundura gatozela, zer egiten dute haiek bere ehizarekin? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.
Gauza bat da euskarazko ez-dakit-zerk ze itxura behar duen erabakitzea, eta beste bat ez-dakit-zer euskaraz nola esan behar den erabakitzea (inork ez dakien hizkuntza bat balitz bezala, bidenabar esan). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.
Horrexek bultzatu zuen -derragun bidenabar- Don Kixotearen bigarren parteko hitzaurre autobiografikoa alde batera uztera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 39. orr.
Idatzi bidenabar, ikuspenak ikusiz lokartzen zara, besteak ere gurekin batera lokartzen ahalko balira bezala, ezin da besterik egin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 123. orr.
Tarta jan bidenabar, zelata egiten nien bi neskatoei, zer zeukaten erabakirik asmatu nahian. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 209. orr.
-Amadisen partez -xuxurlatu nion, ezpata goititu bidenabar. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.
Azpiko palanka tikiari eraginez, jarlekua gibelarazi zuen, zangoak hedatu bidenabar. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.
Baiezko bat kanporatu zitzaidan, zangoak zurezko solairuan bermatu bidenabar. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.
Egongelako sofan jarri zuten, eta Antjek prestatu zion ohea irribarreak egin bidenabar. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 62. orr.
Ukabilkada bat jo nuen mahai gainean, aldarri egin bidenabar: "Txakolina maite ez duena putakume bat da!". Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 90. orr.
Nahi baldin banuen lan bila joan, goizean autoan eramanen ninduela bera egunkarira joan bidenabarkoan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.
Bidenabarrean, hitzordua berrituko genuen, semearekiko betebeharrak eginda gehiagorik ez gibelatzera deliberatuta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.
Marrazki kontu batzuk omen kanpoko argitaletxe batekin garbitu beharrak, eta bidenabarrean aspaldiko lagun pare batekin egon nahi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.
Berria ohi zuen gisara eman zion, bidenabarrean, alegia deus ez: [...]. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.
Agian esango duzu, irakurle, zertara datorren azken hegaldi hau, eta agian pentsatuko duzu berriz ere bidenabarretan galdu naizela, eta ea zer arraiotara joan naizen Ubedako muinoetaraino. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 196. orr.
"Lisboako" komunera bisita egina nintzen, baita bidenabarreko kafetegikora ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.
bidenabar bezala (3); bidenabar esan (18); bidenabar esanda (8); bidenabar esanik (6); derragun bidenabar (3); dezagun bidenabar (3); egin bidenabar (4)