Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bidegurutze (307 agerraldi, 96 liburu eta 91 artikulutan; ETCn 4.097 agerraldi; orobat bidekurutze g.er. eta bidagurutze g.er.) iz 1 zenbait bide gurutzatzen diren gunea.

Bidegurutzeko hiru kaleek, Montmartre kaleak, Montorgueil kaleak, Turbigo kaleak, kezketan jartzen zioten barrena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

13 kalearen eta F kalearen arteko bidegurutzean bizi da, Vedadon.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 279. orr.

Bidegurutzetik hurbil, beste aldapa gogorra igo ostean, bidea zintzilikako harrizko zubi batean luzatzen zen, leizea zeharkatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 238. orr.

Saint-Eustacheren muturreko bidegurutzean, bi kuia ilarak barrikada bat eratu eta Rambuteau kalearen sarbidea trabatzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Bidegurutze biribilean, gizon bat eta emakume bat pasatu ziren zaldiz, trosta laburrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.

Ibaiari jarraiki, Etxalarko bidegurutzetik ezkerretara, mugarako bidea hartu genuen. Bidegurutze triste bateko gasolindegi triste baten, bazkalordu beranduan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.

Plaza bidegurutze goibel bat da.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

2 irud/hed

Bizitza ez baita lerro xuxen bat, baina joan doazen eta etorri datozen mila gertakiren eta bertze hainbat oroitzapenen bidegurutzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.

Zeren eta itsas portuak baitira, hain zuzen, munduan dauden tratuen eta negozioen bidegurutze.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 43. orr.

Esan liteke munduko bidegurutze nagusia dela hiri hau.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 19. orr.

Trieste bildua, Trieste bidegurutzea; Mikrokosmos deitu zion Claudio Magris-ek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 47. orr.

Hemen dago, nire iduriko, Bilintxek esaten digunaren eta benetan gertatu zenaren arteko bidegurutzetako bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.

Bidegurutze kultural bat izan dela segur dira arkeologoak  Berria - Kultura   2006-05-07

3 zein aterabide hartu jakiten ez den une korapilatsua.

Gaztaroko bidegurutzean elkarrekin izandako bizikizunek sortzen duten loturaren hertsia?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

Gaur egun ere, bizitzan izaten diren bidegurutzeetan, askotan bere ahotsa etortzen zait gogora, aholkua, abisua, animua edo gomendioa emanez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 348. orr.

Hori da mintzairaren teoriari ekitean aurkitu dugun lehenengo bidegurutzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 47. orr.

Hamas bidegurutze batean dago eta erabaki beharko du orain zein norabide aukeratzen duen.  Berria - Mundua   2006-03-21

Bidegurutze batean gaude eta ordua da estrategia nazional, soberanista eta demokratiko baterako indarrak metatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Bidegurutze batean jarri nahi izan zaituztet, neuk bidegurutzetik idatzi dudalako liburu hau.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 8. orr.

Gauden bidegurutzean paradigma postidealista berria asmatzeko beharra dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.

Oteizak, berriz, arte modernoak bizi zuen bidegurutzeak izututa eta tribuko oihartzunak galduta, cromlecheko hutsunean aurkitu eta eraiki zuen sosegua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 141. orr.

Benetako urrats kolektibo positiboa lortzeko bidegurutzean gaude orain.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Pasaia eta Lezok sinbolizatzen duten bikoiztasuna, momentu historiko bidegurutzeko bat bizi duen Euskal Herri osoarena da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 35. orr.

Bidegurutze historikoa du aurrean kooperatibismoak, baina, nire ustez, etorkizuna idazteko dauka oraindik.  Berria - Kultura   2004-11-18

Paxkal erdian, zer egin ez dakiela; bidegurutzea gurutzebide bihurtzen zaio, sofrikario latz, oinaze gorri.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bidegurutzea (4); arteko bidegurutzean (10); bidegurutze batean (25); bidegurutze batean dago (3); bidegurutzean dagoela (5); bidegurutzera iritsi (4); eta bidegurutzean (4); herria bidegurutze batean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus